Euskadi.eus
  • 289/1998 DEKRETUA, urriaren 27koa, Centro Vasco de Educación Básica a Distancia-Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxearen (CEVEBAD-UOHEI) helburuak eta egitura oinarrizko hezkuntzaren ikusmolde berrira egokitzeko dena; Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) ezarri zuen ikusmolde hori. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

289/1998 DEKRETUA, urriaren 27koa, Centro Vasco de Educación Básica a Distancia-Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxearen (CEVEBAD-UOHEI) helburuak eta egitura oinarrizko hezkuntzaren ikusmolde berrira egokitzeko dena; Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) ezarri zuen ikusmolde hori.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5028
  • Xedapen-zk.: 289
  • Xedapen-data: 1998/10/27
  • Argitaratze-data: 1998/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxea (UOHEI) ekainaren 11ko 189/1985 Dekretuaren bidez sortu zen eta helburu hauek zituen: batetik, pertsona helduei Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren baliokide diren irakaskuntzak ematea, urrutiko hezkuntzaren bidez; bestetik, eskolatzeko adina izan arren, justifikatutako zioak direla medio normaltasunez eskolatu ezin diren umeei ere urrutiko hezkuntza ematea.

Bestalde, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) bosgarren atalean ezartzen duenaren arabera, lehen mailako hezkuntzak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzak osatzen dute oinarrizko irakaskuntza.

Lege horretako hirugarren idazpurua pertsona helduen heziketari buruzkoa da; bertan ezartzen denez, oinarrizko hezkuntzaren mailako ezaguerez jabetu nahi diren pertsona helduek beren ezaugarri eta beharrei egokitutako eskaintza izango dute. Honi dagokionez, hezkuntza administrazioek ardura hartuko dute Eskola Graduatuaren titulua daukaten pertsona helduek lege horretan derrigorrezko bigarren hezkuntzarako oinarrizkotzat jotzen den prestakuntza lor dezaten.

Pertsona helduen hezkuntzarekin lotutako xedapen berri horiek aintzat hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak pertsona helduei Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzea ahalbidetuko dien oinarrizko prestakuntzarako berariazko curriculuma ezarri zuen 1998ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez. Agindu horren ondorioetarako, oinarrizko prestakuntza alfabetizaziotik hasten da eta Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza-prozesua hartzen du barne.

Agindu horretako seigarren atalak dioenez, oinarrizko ikasketa hauek ikastetxean bertaratuta edo urrutiko modalitatearen bidez egin ahal izango dira; bi modalitateek curriculum bera izango dute, horrenbestez, urrutiko modalitatearen bidez egindako ikasketek ikastetxeetan bertan egindakoen balio berbera izango dute.

Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzaren ezarpenaren ondorioz, berriz, uztailaren 1eko 163/1997 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen egokitzapena egiteko; dekretu horrek Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Sare Publikoaren taxuketa ezarri zuen. UOHEI ere sare horren barruan sartzen da, hiru egoitza dituelarik, lurralde historikoetako hiriburu bakoitzeko bat.

Horregatik guztiagatik, eta kontutan hartuta UOHEIk hasieran zuen helburua ez datorrela bat oinarrizko prestakuntzarako LOGSEk ezartzen dituen baldintza berriekin, ikastetxe horren helburua eta egitura egokitu beharra dago.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urriaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Dekretu honen xedea ekainaren 11ko 189/1985 Dekretuaren bidez sortutako Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxearen helburuak eta egitura oinarrizko irakaskuntzaren ikusmolde berrira egokitzea da; Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) 5. atalean ezarri zuen ikusmolde berri hori.

  2. atala.– Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxearen helburua hauxe izango da: pertsona helduei oinarrizko prestakuntzako irakaskuntzak ematea urrutiko heziketaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona helduentzat 1998ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez ezarritako berariazko curriculumari jarraituz. Halaber, justifikatutako zioak direla medio normaltasunez eskolatu ezin diren umeei edo gazteei ere horrelako irakaskuntzak emango dizkie.

  3. atala.– Honako hauek ikasi ahal izango dute UOHEIan:

  1. – Derrigorrez eskolatzeko adinetik gorakoak izanda, Bigarren Hekzuntzako Graduatua ez duten pertsonek.

  2. – Justifikatutako zioak direla medio, eskolatzeko adina izan arren, normaltasunez eskolatu ezin diren umeek edo gazteek.

  1. atala.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean pertsona helduen hezkuntzaz arduratzen den zuzendaritzaren menpe egongo da UOHEI ondorio guztietarako. Hezkuntzari dagokion gainbegiraketa, aldiz, Hezkuntza Ikuskaritzak burutuko du.

  2. atala.–

  1. – UOHEIaren antolakuntzak eta burutuko dituen jarduerek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak harentzat bereziki ezartzen dituen agindu eta orientabide pedagogikoei jarraitu beharko diete; berariazko agindurik ezean, pertsona helduentzat edo, bestela, lehen mailako hezkuntzarako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzarako ezarritakoei jarraituko diete.

  2. – Ikasleak ebaluatzeko pertsona helduen oinarrizko prestakuntzarako ezarritako sistema orokorra erabiliko da edo, hala badagokio, lehen mailako hezkuntzarako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzarako ezarritakoa.

  1. atala.– Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen Sare Publikoaren barruan dagoenez gero, Euskal Eskola Publikoaren Legeak agintzen dituen tresnak eduki beharko ditu UOHEIak bere jarduerak antolatzeko. Arlo horretan, 1998ko maiatzaren 29ko Aginduan HHEko zentroentzat ikastetxearen gizarte-hezkuntzazko proiektuari buruz ezarritakoari jarraituko zaio; agindu horrek pertsona helduen oinarrizko prestakuntzarako berariazko curriculuma ezarri zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. atala.– UOHEIko irakasleak maisu-maistren kidegokoak eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegokoak izango dira.

  3. atala.–

  1. – UOHEIak hiru zentro izango ditu, lurralde historikoetako hiriburu bakoitzeko bat.

  2. – Ikasleei urrutiko modalitateaz baliatzeko erraztasunak ematearren, UOHEIak HHEko berariazko zentroen laguntza izan dezake, puntuala edo jarraia; horrela, HHEren eragin-eremuan dauden urrutiko hezkuntzako ikasleek beharrezko laguntza pedagogikoa izango lukete. Dena dela, ikasle horiek beren lurraldeko UOHEIaren zentrora joan beharko lukete presentziazko probak egitera.

    UOHEIaren gainetik dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Zuzendaritzak eman beharko du lankidetza horretarako baimena, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak bere txostena egin ondoren.

  1. atala.–

  1. – Aurreko atalean aipatu den lankidetzarako baimena emateko, dagokion Lurralde Ordezkaritzak txosten bat osatuko du, gutxienez honako datu hauek jasoz:

    1. Lankidetza horren beharra justifikatzen duten zergatiak.

    2. Zenbat ikasle eta zein mailatakoak hartuko lituzkeen.

    3. Zenbat irakasle laguntzaile, partezko dedikazioz edo dedikazio arruntez, beharko liratekeen.

    4. Antolakuntza eta pedagogi plana.

    5. Ikastetxeak urrutiko irakaskuntzaren eskura jarriko lituzkeen lekuak, materialak eta baliabideak.

    6. Irakaskuntza hauen planteamendua eta ikastetxearen gizarte-hezkuntzazko proiektuarekin nahiz dagokion urteko planarekin nola uztartzen den.

    7. Irakasle laguntzaileak nola aukeratuko diren.

    8. Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena.

  2. – Txosten hori UOHEIaren gainetik dagoen Zuzendaritzara bidaliko da, 4. atalean ezarritakoaren arabera, eta Zuzendaritza horrek erabakiko du lankidetzarako baimena eman ala ez.

  3. – HHEko zentroari bere eragin-eremuan bizi diren urrutiko hezkuntzako ikasleei laguntza pedagogikoa emateko baimena ematen bazaio, haien irakastorduen tarte batean laguntza horretaz arduratzen diren HHEko irakasleek honako lanak egin beharko dituzte:

    • UOHEIan matrikulatzeko izapideetan lagundu beren eremuko ikasleei.

    • Ikasle hauentzako urteko lan-plana landu.

    • Laguntza pedagogikoa emateko tutoretza zuzena burutu.

    • Ikasleen ikasprozesuaren jarraipena egin. Horrekin lotuta, lauhileko bakoitzaren amaieran tutoretzapeko ikasle bakoitzari buruzko ebaluazio-txostenak bidaliko dira UOHEIra.

    • Jarduerak UOHEIarekin koordinatu.

    • Urrutiko ikasleei hobeto laguntzeko agintzen zaizkien bestelako lanak burutu.

      INDARGABETZE XEDAPENA

      Ekainaren 11ko 189/1985 Dekretua, UOHEI sortu zuena, eta 1986ko apirilaren 27ko Agindua, UOHEIaren zentro laguntzaileak arautzen dituena, indargabetu egiten dira.

Lehena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmenak egin ditzake Hezkuntza eta Kultura Ministerioarekin æedo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuekinæ esperientziak trukatzeko, lankidetzak finkatzeko eta CIDEAD (Urrutiko Hezkuntza Berriztatzeko eta Garatzeko Zentroa) eta UOHEIaren arteko harremanak sendotzeko.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko urriaren 27an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.