- 64/1999 DEKRETUA, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu64/1999 DEKRETUA, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 785
- Xedapen-zk.: 64
- Xedapen-data: 1999/02/02
- Argitaratze-data: 1999/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Hirugarren atala.– Ezabatzea «Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística»ren egitura organikoa onartzen duen azaroaren 18ko 265/1986 Dekretuaren 7. eta 8. atalak.
GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA
Erakundeko zuzendariaren plaza hutsik bada edo zuzendaria kanpoan edo gaixorik dagoenean, kontrakoa xedatzen duen erabaki adierazirik edo lege-xedapenik ezean, bere funtzioak 6. atalean ezarritako organoei esleituko zaizkie, bertan adierazitako hurrenkeran, eta gorabehera horrek dirauen artean, baldin eta aldez aurretik funtzioak beste inori esleitu ez bazaizkio.
ALDI BATERAKO XEDAPENAK
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 9an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
1993ko uztailaren 19an, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 1993ko ekainaren 24ko osoko bilkuran eta argitaratu eta hogeita hamar egunen buruan jarri zen indarrean.
Zioen adierapenean, XIII. idazatian, kooperatiben eta Administrazioaren inguruan, «erabilgarritasun publikoa» kontzeptua sartu zen, Euskadiren interes orokorrari laguntzen dioten kooperatiben izaerari atxikitzeko.
Hain zuzen ere, III. idazpuruak kooperatiben eta Administrazioaren arteko harremanak arautzen ditu eta 137.2 atalean agintzen duenez, beren jarduerekin Euskadiren interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak herri-onurakotzat hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, arauz ezartzen diren prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.
Gogorarazi beharrik ere ez dago Autonomia Erkidegoan kooperatiben elkartegintzarako ekimenak izan duen eta egun ere duen garrantzia hainbat sektore garrantzitsutan, hala nola, industrian, irakaskuntzan eta etxebizitzetan, besteak beste.
Agerikoa da, halaber, kooperatiba-sozietate bati herri onurako izaera aintzatestea oso baliabide aparta gerta dakiokeela bere bilakaerako, erakundeen laguntza eta babesa jasotzeko, eta, horrekin, mugimendu kooperatibistak bazkideei ez ezik oro har gizarteari ere eskaintzen dion zerbitzurako.
Suposizio eta aurrekari horiekin, dekretu honen xedea legeetan egindako aurreikuspena —aipatutako manuan jasotzen da hori— garatzea eta arautzea da. Autonomia erkidego honetako kooperatiba-sozietateek herri onurako izaera lortzeko eta, kasua bada, baliogabetzeko edo kentzeko bete beharreko araubidea, prozedura eta betekizunak ezarriko dira.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari eta interesatuta dauden gainerako organo aholkulariei entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.– Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzea. Araudia dekretu honen eranskinean azaltzen da.
Dekretu honetan administrazio prozedurari buruz aurreikusi gabe geratu diren gaietan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 2an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
atala.–
Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatesteko, baliogabetzeko edo kentzeko, araudi honetan propio ezarritako prozedurei jarraituko zaie.
atala.–
Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatetsi ahalko zaie, araudi honetan ezartzen diren betekizunen eta prozeduraren arabera.
atala.–
Aurreko atalean esandako ondorioetarako, Euskadiren interes orokorraren alde egiten dutela aintzatesteko, kooperatiba-sozietateek, funtsezko xedeen artean, alor hauek izan beharko dituzte: gizarte laguntza, gizartea, hezkuntza, kultura, zientzia eta ikerketa, kirola, osasuna, garapenerako lankidetza, ingurugiroa babestea, gizarte ekonomia sustatzea, gizarte eta hiritarren arteko bakea bultzatzea edo antzerakoak.
atala.–
Herri onurako izaera jasotzen duten kooperatiba-sozietateek eskubide hauek izango dituzte:
Agiri guztietan «herri onurakoa» aipamena erabiltzeko, erakundearen izenaren ostean.
Beren jardueren alorrekin zuzenean loturik dauden xedapen orokorrak egiteko eta sozietateentzat garrantzi handikoak diren programak prestatzerakoan hitza izateko, kasuan kasuko federazio nahiz konfederazioen bitartez.
Ekonomia, zerga eta administrazio mailan kasuan kasu ezartzen diren salbuespenak, hobariak, dirulaguntzak eta bestelako onurak izango dituzte.
atala.–
Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek betekizun hauek bete beharko dituzte:
Estatutuetan ezarritako xedeek araudi honen 3. atalean aipatutakoak izan beharko dute.
Ez dute irabazi-asmorik izango. Estatutuetan honako hauek jasotzen dituzten kooperatiba-sozietateak hartuko dira irabazi-asmorik gabekotzat:
Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiborik sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.
Sozietatearen kapitalean bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrekoek nahiz borondatezkoek, ez dute diruaren legezko korritutik gorako interesik sortzerik izango, horiek eguneratzerik izango den arren.
Artezkaritza-Kontseiluko karguak dohainik beteko dira. Hala ere, diru-konpentsazioak izango dira Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.
Langile bazkideen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta norbere konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta jardueraren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.
Herri onurako izaera lortzeko eskabidea aurkeztu zen eguna baino bi urte lehenago gutxientez, jadanik eratuta egon beharko dute, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan behar den moduan inskribatuta, funtzionamenduan, etenik gabe, eta estatutuetako helburuak gauzatzen.
Dela zuzenean dela zeharka, merkataritza-sozietateetan partaidetza gehiengoaren titular badira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean egiaztatu egin beharko dute partaidetza hori. Horren titular izateak araudi honen 3. atalean adierazitako helburuak hobeto lortzen laguntzen duela ere egiaztatu beharko dute.
atala.–
Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibek ere eskatu ahal izango dute herri onurako izaera, baldin eta araudi honen aurreko atalean ezarritako betekizunak betetzen badituzte, nola haiek hala beroien bazkideek nahiz federatuek.
atala.–
Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek eskabide bat aurkeztu beharko dute Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurreikusitako bideen bitartez. Eskabide horretan datu hauek jasoko dira:
Eskatzailearen sozietatearen izena, identifikazio fiskalerako zenbakia eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan egindako inskripzioaren datuak.
Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak, arrazoiak eta egintzak.
Eskabidearen eguna eta lekua.
Artezkaritza-Kontseiluko lehendakariaren eta idazkariaren izenpea, eskabidea egiteko, eta herri onurako izaera eskatzeko Artezkaritza-Kontseiluak hartutako erabakia.
atala.–
Eskabidea behar bezala betetzen ez bada edo aurreko atalean aipatutako agiriak falta baditu, hamar eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzentzeko. Agindutakoa bete ezean, eskabidea alde batera laga dela esan nahiko duela ohartarazten zaio. Administrazioa behartuta dago eskabidearen gaineko erabaki adierazia ematera. Hala dago aginduta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. eta 42.1 ataletan.
atala.–
Eskabidea aurkeztuta, eta kasua bada, zuzenduta, espedientea hobeto zehazteko, ezagutzeko eta ebazteko egokitzat edo komenigarritzat joz gero, argibideak, frogak edo txosten-eskabideak egitea ebatzi ahalko du ofizioz Gizarte Ekonomiako zuzendariak.
Legeak hala aginduta, txostenak eskatuko dizkie alorraren arabera eskumenak dituzten sailei. Txostenak, ez baitira lotesleak izango, hogei eguneko epean egin beharko dira.
Gizarte Ekonomiako zuzendariak jendaurrean jartzeko aldi bat ebatziko du, eskabidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Horrela, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu ahalko du eta alegazioak jarri ahalko ditu, hogei eguneko epean.
atala.–
Espedientea izapidetuta eta erabaki-proposamena idatzi aurretik, Gizarte Ekonomiako zuzendariak interesatuak jakinaren gainean jarriko ditu, alegazioak jarri eta agiriak eta justifikatzeko agiriak aurkez ditzaten, egokitzat joz gero.
atala.–
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu baten bidez emango edo ukatuko da herri onurako izaera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu hori azkena izango da administrazio bidean. Beraz, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen legeak ezartzen dituen moduan eta epeetan.
atala.–
Lau hilabetekoa izango da dekretu honen arabera egindako eskabideak ebazteko epea. Epe horretan erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla esan nahiko du, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritako ondorioetarako. Hori gorabehera, lege horrek ebazpen adierazia emateko obligazioa ezartzen dio Administrazioari.
atala.–
Herri onurako izaera eman zaien kooperatiba-sozietateek aipatu izaera galdu egin dezakete, baldin eta:
Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten badute.
Sozietatea desegin egiten bada.
Sozietateak kooperatibaren kalifikazioa galdu egiten badu.
Beste motako bateko sozietate bihurtzen bada; hala ere, aldatu den sozietateak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du kasuan kasu aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Kooperatiba-sozietate berri bat sortzen bada bai lehendik zeuden bi ego gehiago batuz, bai lehendik zeuden kooperatiba bi edo gehiago zurgatuz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.
Kooperatiba-sozietate bat edo batzuk sortzen badira lehendik zegoen bat banatzearen ondorioz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.
atala.–
– Araudi honen 13. ataleko a) idazatian aurreikusitako kasuan, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera baliogabetzeko, eta ondorioz, izaera horri dagozkion eskubideak kentzeko, araudi honetako 9. ataletik 11. atalera bitartean ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten den edo eskubideak galtzen diren unetik aurrera izango ditu ondorioak baliogabetzeak.
– Atal horretako b)-tik f)-ra arteko idazatietan jasotako kasuetan, automatikoki baliogabetuko eta kenduko dira, hurrenez hurren, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera eta izaera horri dagozkion eskubideak. Ez da administrazioaren deklaraziorik beharko.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 315/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.
- Ikus: 191/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 4/1993 LEGEA, ekainaren 24koa, Euskadiko Koperatibena.