- 319/1999 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen duena eta prestakuntza-mota hori kreditatzeko sistema bat arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu319/1999 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen duena eta prestakuntza-mota hori kreditatzeko sistema bat arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4006
- Xedapen-zk.: 319
- Xedapen-data: 1999/08/31
- Argitaratze-data: 1999/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den 131/1999 Dekretuaren, otsailaren 23koaren, xedapen iragankorretarik bigarrenean honako zehazten da: Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde-Bulegoak arautzen dituen 24. artikulua indarrean denez geroztik, sailaren organo periferikoak ez dira erregulatuko ondoko dekretu hauetan æorganooi buruzæ xedatutakoaren arabera: urriaren 14ko 227/1997 Dekretua, eta abenduaren 10eko 682/1991 Dekretua.
Bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde-Bulegoen egitura eta funtzioak arautzeko, 24. artikuluan xedatutakoa indarrean hasten denetik harako hilabeteko epea ægehienezæ ezartzen du azken xedapenetarik hirugarrenak, eta hori horrela dela lurralde-bulegoon funtzioak esleitu behar direnean hutsak izan daitezke.
Hortaz, aipatu erregulazioa egin arte, komenigarria da arauzko aurreikuspenak gauzatzea, hala, 24. artikula indarrean hasten denetik lurralde-bulegoen egitura eta funtzioak erregulatu arteko bitartean, lurralde-bulegoek funtzioak esleituta eduki ditzaten.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen da otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren bitartez. Bada, dekretu horretako azken xedapenetariko lehenengoak aipatu dekretua garatzeko xedapenak emateko ahalmenak ematen dizkio sailburuari.
Ondorioz, aipatu legezko xedapenak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak aztertu direlarik, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean agindu hau
Vitoria-Gasteiz, 1999ko abuztuaren 4a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Osasun-zientzietan gertatzen diren aurrerapen zientifiko eta teknikoek badute beren eragina asistentzia sanitarioaren eremuan, eta eremu horretako oinarri funtsezkoetako bat, hain zuzen ere, profesional sanitarioen prestakuntza da.
Horregatik, profesional sanitarioen prestakuntzan ez dira aski unibertsitateko ikasketak, ezta gerora egiten den prestakuntza espezializatua ere; gehiago behar da, eta hori etengabeko eguneratze jarduerek ematen dute.
Gauzak horrela ikusita, etengabeko prestakuntza ez da profesionalen titulu-pilaketa hutsa, eta ezin da beraz nahitaezkotzat jo, ezpada ere borondatezkotzat. Gainera, nola eta prestakuntza arautu gabea den, edozein agentek —publikok nahiz pribatuk— du aukera prestakuntza-sistemak ezartzeko, horien betebeharrak ezartzeko eta bere kasa kreditazioak emateko.
Eta horretantxe jarri behar dute administrazio publikoek beren ardura, hots, profesional sanitarioei eskaintzen zaizkien etengabeko prestakuntzako jardueren kalitatea zaintzean.
Horri begira sortzen da Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua. Kontseiluak, berezko eskumenez gainera (prestakuntza-sistemen eraginkortasuna hobetzea, analizatzea eta ebaluatzea, eta lehentasunezko kreditazio-arloak proposatzea), borondatezko kreditazio-sistema bat ezarriko du, Osasun Sistema Nazional osoan balio izango duena.
Kreditazio sistema horrek aurrekari bat du, alegia, Autonomia Erkidegoek, Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzari buruz 1997ko abenduaren 15ean sinaturiko Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Arloko Batzarraren Hitzarmena.
Hitzarmen horren indarrez (Hitzarmena dekretu honen eranskinean dago), eta alor horretan eskumena duten administrazio publiko guztien lankidetza eta elkarlan eraginkorraren izenean, borondatezko kreditazio-sistema bat ezartzen da prestakuntza-jarduerak ematen dituzten erakundeentzat eta lanbideen eguneratze ziurtagirientzat.
Esandako guztiagatik, apirilaren 25eko Sanitateko 14/1986 Lege Orokorraren 18.14 artikuluan eta ekainaren 26ko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, elkargoei eta eragindako beste erakunde eta organoei entzun ondoren, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko abuztuaren 31n aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu honen bidez Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen da eta etengabeko prestakuntza kreditatzeko sistema bat, borondatezkoa, arautzen da.
Kontseilua Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetzari atxikiko zaio, eta honako organoak izango ditu:
Osokoa.
Batzorde Iraunkorra.
Ebaluazio Batzordea.
– Osasun sailburuak izendatuko ditu Kontseiluko kide titularrak eta ordezkoak, artikulu honetan xedatutakoaren arabera. Izendapenak bi urte iraungo du, eta gero berritu ahal izango da.
– Honako hauek izango dira Kontseiluaren Osokoko kideak:
Lehendakaria: Osasun Sailaren Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordea.
Bokalak:
Osasun Sailaren Osasun Antolamenduko zuzendaria.
Bokal bat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoek proposatuta.
Bokal bat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoek proposatuta.
Bokal bat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Erizaintzako Elkargoek proposatuta.
Bokal bat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Odonto-Estomatologiako Elkargoek proposatuta.
Bokal bat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Albaitarien Elkargoek proposatuta.
Bokal bat, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak proposatuta.
Bost bokal, Osakidetzak proposatuta, honela banatuta: bi atentzio espezializatukoak, bat lehen mailako atentziokoa, eta bi erakunde zentralekoak.
Bokal bat, IVAP/Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak proposatuta.
Bokal bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta.
Bokal bat, UPV/Euskal Herriko Unibertsitateak proposatuta.
Itzal handiko hiru profesional sanitario, Osasun Sailaren Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeak proposatuta.
Bi teknikari, Osasun Sailaren Osasun Antolamenduko Zuzendaritzak proposatuta; horietako bat Kontseiluaren Osokoko idazkari izango da.
– Kontseiluaren Osokoak lehendakariorde bat izendatuko du bertako kideen artean eta barne-araudi bat onartu ahal izango du.
– Kontseiluaren Osokoan ordezkatuta dauden lanbideez beste lanbide sanitarioei dagozkien programa edo jarduera berariazkoak aztertzen direnean, kasuan kasuko lanbidearen ordezkaritza nagusia duen elkargo edo erakunde profesionaleko ordezkariek hartuko dute parte, hitzarekin eta botoarekin, lehendakariak gonbidatuta.
– Kontseiluaren Osokoak bertako kide batzuekin Batzorde Iraunkorra izendatuko du, honakookin alegia:
Lehendakaria: Osasun Antolamenduko zuzendaria.
Bederatzi bokal:
Medikuen Elkargoek proposatutakoa.
Farmazilarien Elkargoek proposatutakoa.
Erizaintzako Elkargoek proposatutakoa.
Bi, Osakidetzako ordezkarien aldetik.
IVAP / Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak proposatutakoa.
UPV / Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutakoa.
Osasun Sailaren Osasun Antolamenduko Zuzendaritzak proposatutako biak; horietako bat, Kontseiluaren Osokoko idazkari izendatzen dena, Batzorde Iraunkorreko idazkari ere izango da.
– Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak lehendakariorde bat izendatuko du bertako kideen artean eta barne-araudi bat onartu ahal izango du.
– Batzorde Iraunkorrak izendatuko ditu Ebaluazio Batzordeko kideak, honakoak alegia:
Lehendakaria: Kontseiluaren Osokoko kide bat izango da.
Lau bokal: hiru, etengabeko prestakuntzaren ebaluazioan adituak diren pertsonen artetik aukeratuak —Osokoko kideak izan zein ez izan—, eta bestea, Kontseiluaren Osokoko idazkaria, zein Ebaluazio Batzordeko idazkari ere izango den.
– Ebaluazio Batzordeak kanpoko ebaluatzaileen laguntza jaso ahalko du bere zereginetan. Ebaluatzaile horiek alorrean alorreko adituen artetik aukeratuko dira, eta ezin izango dira Osokoko kideak izan.
– Hauek izango dira Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren eginkizunak:
Ekimenak eta jarduerak proposatzea lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzako programak hobetzeko.
Lanbide sanitarioen espezialitate bakoitzean, proposamenak ematea garapenaren eta kreditazioaren aldetik etengabeko prestakuntzaren lehentasunezko alorrak eta eduki materialak definitzeko. Baita ere, lanbide bateko espezialitate bat baino gehiago hartzen dituztenena edo lanbide bat baino gehiago hartzen dituztenena.
Kreditatutako zentroen eta jardueren ikuskapenari eta auditoriari buruzko arautegia onartzea.
Lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzaren ikerketa bultzatuko duten hezkuntza-bide egokienak aztertzea eta horretarako ekimenak sustatzea.
Lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzaren kreditazio-sistema ebaluatzea.
Lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzaren alorrean Osasun Sailak eskatzen dizkion azterketak, txostenak eta bestelako jarduerak burutzea.
– Hauek izango dira Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren eginkizunak:
Titularren eskariz, kreditazioa ematea irakaskuntzako zentro edo unitateei, edo sanitatekoei, administratiboei edo bestelakoei, etengabeko prestakuntza sanitarioko jarduerak eman ditzaten, edo hala badagokio, prestakuntzako jarduerak kredita ditzaten.
Pertsona edo erakunde antolatzaileen eskariz, kreditu-ordutan baloratzea eta kreditatzea prestakuntzako jarduerak.
Lanbideen eguneratze ziurtagiriak ematea hala eskatzen duten profesionalei, baldin kreditu-ordu kopuru nahikoa eta bestelako baldintzak betetzen badituzte. Ziurtagiriok balio-epe bat izango dute.
Gero Kontseiluaren Osokoak onartu behar dituen plan, programa eta gainerako proposamenak prestatzea eta erredaktatzea.
Artikulu honetako a), b) eta c) idatz-zatietan Batzorde Iraunkorrari esleitzen zaizkion eskumenak Ebaluazio Batzordeari eskualdatu ahal zaizkio, horri buruzko erabaki baten bitartez.
– Hauek izango dira Kontseiluaren Ebaluazio Batzordearen eginkizunak:
Kreditazioak emateko beharrezkoak diren ebaluazioak egitea, bai zuzenean bai kanpoko ebaluatzaileen bidez.
Batzorde Iraunkorrari kreditazio-proposamenak aurkeztea; eta, Batzorde Iraunkorrak eginkizun hori eskuordetu dion kasuetan, kreditazio-ebazpenak ematea.
Ebaluazio Batzordeak bere lanaren berri eman beharko dio Batzorde Iraunkorrari, azken horrek ezarritako maiztasunez.
– Kontseiluaren organoek aintzat hartuko dituzte, euren jardunean, etengabeko prestakuntzaren alorrean Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunek, Osakidetzakoek edo elkargo profesionalek edo sektoreko erakunde profesionalek egiten dituzten jarduerak eta proposamenak.
Halaber, Kontseiluak kontuan hartuko ditu zuzenean edo zeharka etengabeko prestakuntza sanitarioaren alorrean diharduten hainbat erakundek (Unibertsitatea, zientzia akademiak edo elkarteak, sindikatuak eta abar) egiten dituzten proposamenak.
Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak egoki iritzitako lan-taldeak eratu ahalko ditu, Kontseiluaren Osokoak lehentasunezkotzat definituriko jarduerak gauzatzeko.
Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeak izendatuko ditu lan-taldeetako kideak, Batzorde Iraunkorraren proposamenez.
Kontseiluko kideak ez ezik, aztergaian aditua den beste edozein pertsona ere egon daiteke lan-taldeetan, non eta bere ekarpenak eta lanak interesgarritzat jotzen diren.
Kreditazioak Osasun Sistema Nazionalaren Etengabeko Prestakuntzako Batzorde Nazionalak ezarritako irizpide orokor eta gutxienekoen arabera emango dira, halaxe xedatzen du eta lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzari buruzko Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Arloko Batzarraren Hitzarmenak, 1997ko abenduaren 15ean sinaturikoak.
Jardueren ebaluazioa independentea eta banan-banakoa izango da, Ebaluazio Batzordeak ezartzen dituen ebaluazio-proposamenen bidez.
Dekretu honetan xedatutakoaren arabera ematen diren kreditazioek Osasun Sistema Nazionalak hartzen duen eremu osoan izango dute balioa.
– Etengabeko Prestakuntzako Kontseiluko organoek ematen dituzten ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasun sailburuari ebazpenak jakinarazten direnetik hilabeteko epean, hala dago eta xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan, lege hori aldatzen duen 4/1999 Legearen idazkeran.
– Xedapen honetan jasotzen ez diren puntuei dagokienez, Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak 30/1992 Legean kide anitzeko organoen gainean ezarritakoari men egin beharko dio.
– Xedapen honetan arautzen diren Euskal Kontseiluko edozein organotako kide izateak ez dakar inolako ordainsaririk jasotzerik, salbu eta zerbitzuagatik eman beharrekoak arautzen dituzten berariazko arautegietan jasotzen diren dieta eta kalte-ordainak.
Kanpoko ebaluatzaileek bidezko ordainsariak jasoko dituzte, indarrean dauden xedapenetan ezarritakoaren arabera.
– Osasun Sailak jarriko du Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak bere funtzionamendurako behar duen administrazio euskarria.
Donostia-San Sebastiánen, 1999ko abuztuaren 31n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Arloko Batzarraren Hitzarmena lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzari buruz.
Hitzarmen hau sinatzen duten administrazio publikoek
Jakintza zientifikoa, prestakuntzako programen muina izan arren, oso aldakorra da, aldiro-aldiro berritu behar izaten da eta gutxi irauten du. Sistema pedagogikoak, denik eta bikainenak ere, ezin die graduatuei ziurtatu gaitasun profesional goren behin betikoa. Horretaz gainera, asistentzian gertatzen ari den aldaketak, hau da, giza baliabideen eta baliabide materialen eraginkortasuna areagotzeak, etengabeko prestakuntzaren garrantzia azpimarratzen du. Kontuan hartzeko beste alderdi batzuk hauexek dira: herrialde batean ager daitezkeen prozesu patologiko berriak; gaixotasunen erikortasunean, prebalentzian eta agerpenetan izaten diren aldaketak; eta prozesu patologiko batzuen prozedura diagnostiko eta terapeutikoak sistematizatu beharra, gero eta beharrezkoagoa dena eta gastu handiak murrizten dituena. Ez dira ahaztu behar, bestalde, osasunaren prebentzioko jarduerek izan duten aurrerakada eta gizartearen eskari asistentziala, gizarteak gero eta zerbitzu sanitario hobeak eskatzen dituelako.
Medikuntzako profesionalen prestakuntzan, gurea bezalako herri garatuetan, unibertsitateko ikasketak eta prestakuntza espezializatua ez ezik etengabeko eguneratze jarduerak ere beharrezkoak diren moduan, gauza bera esan behar da gainerako lanbide sanitarioen gainean, horietan guztietan ere nahitaezkoa baita etengabeko prestakuntza.
Garrantzitsua izan arren, etengabeko prestakuntza prestakuntza arautu gabetzat jotzen da, eta, beraz, edozein agentek —publikok nahiz pribatuk— aukera du prestakuntza-sistemak ezartzeko, horien betebeharrak ezartzeko eta bere kasa kreditazioak emateko. Eta horretantxe jarri behar dute administrazio publikoek beren ardura, hots, profesional sanitarioei eskaintzen zaizkien etengabeko prestakuntzako jardueren kalitatea zaintzean. Horretarako biderik onena kreditazio-sistema borondatezkoak ezartzea da: autonomia erkidego batzuetan dagoeneko abian dira, eta sistemon balioa eta eraginkortasuna hazi egingo da haien konfigurazioa eta esparrua handitu ahala eta beste administrazio publiko guztiek parte hartzen duten neurrian.
Ondorioz, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak, Madrilen 1997ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, Arloko Batzarraren Hitzarmen hau sinatzea erabaki zuen, honako lege-xedapenetan ezarritakoari jarraituz: Sanitateko Lege Orokorraren 7., 18., 47. eta 104. artikuluak; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 5. eta 8. artikuluak, eta Kontseiluaren Barne Araubidearen Araudiko 7. artikulua. Hona hemen Hitzarmenaren
OSNren Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak Lurraldearteko Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren izaera eta ezaugarriak izango ditu, Barne Araubidearen Araudiko 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Batzordearen jarduerak eta erabakiak Autonomia Erkidegoetako Osasun eta Sanitate Kontseilaritzen administrazio organoen bitartez garatu eta gauzatuko dira. Jarduerak eremu zabalagoa hartzen duelako hala komeni denean, eta beti ere Batzordearen oniritziarekin, funtzio horiek Osasun eta Kontsumo Ministerioko administrazio organoek bete ahalko dituzte.
Bere jardunean, Batzordeak men egin beharko dio kide anitzeko organoei buruz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan xedatutakoari.
Batzordeak bere Barne Araubidearen Araudia sortu ahal izango du, eta lehendakari bat eta lehendakariorde bat izendatuko ditu bere kideen artean. Lurraldearteko Kontseiluko Idazkaritzako funtzionario batek idazkari-lana egingo du eta, gainera, laguntza tekniko-administratiboa emango du; hitzarekin baina botorik gabe jardungo du.
Batzordean, aztertzen den alorreko prestakuntzan aditua den izen handiko pertsona batek, alor horretako talde profesionaleko kideak, parte hartuko du, hitzarekin eta botoarekin. Batzordearen eginkizuna orokorra denean edo berariaz Etengabeko Prestakuntza Medikoko Programa garatzen duenean, pertsona hori Medikuen Elkargoen Kontseilu Nagusiko lehendakaria izango da, edo horrek izendatzen duen ordezkoa. Halaber, Batzordearen bileretan parte hartuko dute, hitzarekin baina botorik gabe, Batzordeak berak deituriko adituek eta, edozein kasutan, Espezialitate Medikoen Kontseilu Nazionaleko ordezkariek, zientzi elkarteetakoek eta unibertsitatekoek.
Beste lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzako programa berariazkoak aztertzen direnean, Batzordeak erabakiko du zein profesionalek parte hartu beharko duten, lehen adierazitako irizpideetan oinarrituta.
– Irizpide orokor eta gutxienekoak ezartzea, irakaskuntzako zentro edo unitateek, sanitarioek edo administratiboek, euren titularren eskariz, etengabeko prestakuntza sanitarioko jarduerak egiteko kreditazioa jaso dezaten. Kreditazioak Osasun Sistema Nazional osoan izango du balioa.
– Irizpide orokor eta gutxienekoak ezartzea, pertsona edo erakunde antolatzaileen eskariz, prestakuntzako jarduerek balorazio bat (kreditu-ordutan) eta kreditazioa jaso ditzaten. Horiek Osasun Sistema Nazional osoan izango dute balioa.
– Lanbide sanitarioen espezialitate bakoitzean, etengabeko prestakuntzaren alorrak eta eduki materialak eta lehentasunezko kreditazioak definitzea. Baita ere, lanbide bateko espezialitate bat baino gehiago hartzen dituzten enborreko irakasgaiena edo lanbide bat baino gehiago hartzen dituztenena; eta profesional sanitarioek aldi bakoitzean eduki behar dituzten gaien proportzioa.
– Irizpide orokor eta gutxienekoak ezartzea, lanbideen eguneratze ziurtagiriak emateko hala eskatzen duten profesionalei, baldin kreditu-ordu kopuru nahikoa eta bestelako baldintzak betetzen badituzte. Ziurtagiriok balio-epe bat izango dute.
– Kreditatutako zentroen eta jardueren auditoria, ebaluazioa eta kontrola egiteko, autonomia erkidegoek dituzten planak eta jarduerak koordinatzea.
– Etengabeko prestakuntza Osasun Sistema Nazionalean finantzatzeko dauden azterketak, proposamenak eta txostenak Lurraldearteko Kontseiluaren Osokoan aurkeztea.
– Zentroen, jardueren eta profesionalen kreditazioa antolatzea eta kudeatzea; baita informazio eta erregistro sistemak antolatzea eta kudeatzea ere.
– Etengabeko prestakuntza sanitarioaren sistema ebaluatzea eta kreditatutako zentroak eta jarduerak ikuskatzea eta horien auditoria egitea. Baita estatistika azterketak egitea ere, gero horien emaitzak, aldiro-aldiro, OSNren Etengabeko Prestakuntzako Batzordean aurkezteko.
– Taxuz jakinaraztea kreditazioa zein modutan eta zein administrazio organori eska dakiokeen eta zein irizpide erabiliko diren, interesaturik daudekeen erakunde, partikular eta profesional guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Informazioaren zabalkundea ahalik eta bide egokienak erabiliz egingo da.
Programa hori garatzeko, Batzordeak kontuan hartuko ditu alor horretan autonomia erkidegoetako organo eskudunek, Sanitateko Eskola Nazionalak eta erkidegoetako erakunde baliokideek eta osasun zerbitzuek egiten dituzten jarduerak eta proposamenak.
Batzordeak, halaber, aintzat hartuko ditu beste hainbat erakunderen proposamenak eta txostenak: elkargoenak, Espezialitate Medikoen Kontseilu Nazionalenak eta espezialitate bakoitzeko Batzorde Nazionalenak, zientzia elkarteenak eta unibertsitateenak. Proposamenok eta txostenok Osasun Sistema Nazionalaren Etengabeko Prestakuntzako Batzordean erakunde horiek duten ordezkaritzaren bitartez aurkeztuko dira.
Batzordeak zuzenean edo zeharka etengabeko prestakuntza medikoaren alorrean diharduten elkarteek, zientzia akademiek, sindikatuak eta erakunde eta pertsonek egiten dituzten proposamenak eskatu eta jaso ahalko ditu.
Eta euren adostasuna adierazteko, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan ordezkatuta dauden administrazio sanitarioak eta Hezkuntza eta Kultura ministroa Hitzarmen honi atxikitzen zaizkio, bidezko protokoloa sinatuz.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_970_1547290897_381' for POST of 13563 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586