Euskadi.eus
  • 227/2000 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Ertzaintzaren jarduera-eremuan, batetik, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa sortu, eta, bestetik, bulego horren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

227/2000 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Ertzaintzaren jarduera-eremuan, batetik, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa sortu, eta, bestetik, bulego horren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5417
  • Xedapen-zk.: 227
  • Xedapen-data: 2000/11/14
  • Argitaratze-data: 2000/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Polizia kidego bat modernoa eta bere gizarte-inguruneko eskakizunei egokitutakoa izateko, behar-beharrezkoa da: gizartean benetan jazotzen diren aldaketekin bat datorren politika dinamiko bat erabiltzea, hartarako neurri egokiak ezarriaz zuzen ere.

Segurtasuna babestu eta ordena publikoari eutsi behar dion poliziak honako ezaugarriak izan behar ditu: gizatasunez jardutea, gizarte-ingurunearekiko elkartasunez jardutea, askatasun publikoa eta giza eskubideak bermatzea, herritarren alde egitea eta elkarbizitza sustatzea.

Eta hartarako, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko I. Tituluko V kapituluan honako hau aurreikusten da: Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulego bat izan beharko du Herrizaingo Sailak.

Bulego hori, Ertzaintzaren jarduera-eremurako izango da, eta «Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa» izena izango du. Bestalde, bulego horrek honako beharrizanei egingo die aurre: polizia zerbitzuak hobeto funtzionatzeko ekimenak aztertzea eta ekimenoi erantzuna ematea, hartarako, beharrezkoa bada, zerbitzua hobetzeko egokitzat jotzen diren neurriak hartuaz.

Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa izanez gero, gizarteko errealitatea hobeto ezagutzea ahalbidetuko duen espazio bat sor daiteke, eta horren bitartez, batetik, poliziaren jarduera herritarrengana hurreratu daiteke, eta, bestetik, polizia zerbitzua herritarren kezkei egoki dakieke, Ertzaintzak ematen duen zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzearren beti ere.

Eta hortaz, Herrizaingo sailburuak proposatuta, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2000ko azaroaren 14an egindako bilkuran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

  1. ¿ Dekretu honen helburuak hauexek dira: Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa sortzea, eta bere antolamendua eta funtzionamendua arautzea.

  2. ¿ Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoa administrazio-zerbitzua bat da (eta ez poliziala), Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordearen Kabineteari atxikitakoa.

  3. ¿ Bere jarduera-eremua: Ertzaintzako polizia zerbitzuei dagokiena.

Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoaren funtzioak hauexek dira:

  1. Polizia zerbitzuaren funtzionamendua hobetzeari buruzko ekimenak, herritarrek aurkeztutakoak, jasotzea, aztertzea eta bultzatzea.

  2. Aurkeztutako ekimenak ikusi ostean, polizia zerbitzuaren funtzionamendua hobetzearen alde egiteko neurriak proposatzea Segurtasun sailburuordeari.

  3. Polizia zerbitzua hobetzeko neurriak hartzeko proposamenak eta azterlanak egitea, beti ere Herrizaingo Saileko eskudun organoek eskatu ezkero.

  4. Esleituta dituen eskumenez baliatzeko, lankidetzan jardutea Herrizaingo Saileko Kabineteko Zuzendaritzarekin, baldin eta kabinete horrek hala eskatzen badio.

  5. Polizia zerbitzuak hobeto funtziona dezan, aurreko idatz-zatietako funtzioekin zerikusia duten eta interesgarritzat jotzen diren jarduerak burutzea, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritzaren ahalmenen barruan beti ere.

Dekretu honen ondorioei dagokienez, honako hauek jotzen dira ekimentzat: Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoari aurkeztutako ohar, iruzkin, akats- edo irregulartasun-egiaztapen eta iradokizun oro, beti ere Ertzaintzaren polizia zerbitzuen funtzionamendu edo jarduerari buruzkoak badira.

  1. ¿ Ekimenak sustatzeko, pertsona oro dago legitimizatuta, zeinek bere kabuz jardunez, nahiz elkarte edo erakundeen bitartez.

  2. ¿ Ertzaintzako kideek, polizia zerbitzuaren hartzaile direnez, sustatu ditzakete ekimenak (halaxe bakarrik), Ertzaintzaren erregulazio berariazkoan ezarritako mugak errespetatuaz beti ere.

  1. ¿ Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoan eta Ertzaintzaren ezein polizia-bulegotan aurkeztu daitezke ekimenak; eta bai Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluetan zehaztutako bideetariko edozein erabilita ere.

    Halaber, ekimenak ahoz azaltzeko, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoan nahiz Ertzaintzaren edozein polizia-bulegotan azaldu daitezke interesatuak, eta ekimenak jasotzeko ardura duenak egokia jaso beharko du, zeina ekimena sustatu duenarekin batera sinatu beharko baitu.

  2. ¿ Jendeak eskura izan beharko ditu ekimenak aurkezteko inprimaki normalizatuak. Herrizaingo Sailak ipini beharko ditu aipatu inprimakiak. Hala ere, inprimakiren bat erabili barik aurkeztutakoak ere izapidetu beharko dira, baldin eta pertsona interesatuak honako hauek adierazten baditu: NAN, jakinarazpenak egiteko helbidea, ekimenaren edukia eta zioak eta, halakorik bada, zein polizia zerbitzu edo organori buruzkoa den.

  3. ¿ Ekimena aurkeztea ez da joko administraziorekiko erreklamazio edo errekurtsotzat. Nahiz eta ekimena aurkeztu, bide jurisdikzionalean zein administratiboan errekurtsoak aurkezteko edo egintzak burutzeko epeak, indarreango araudikoak, ez dira etengo, ezta bertan behera geratuko ere. Ekimena aurkezteak, bestalde, ez du etengo ukitutako egintza edo ebazpena betearaztea.

  4. ¿ Indarreango araudiaren mugen barruan, ekimena sustatzen duen pertsonaren identitatea isilpean gordetzea bermatu beharko da, eta alderantzizkoa egiteko, delako pertsonaren berariazko baimena beharko da.

Ekimenak Ertzaintzaren polizia-bulegoetan jasotzen badira, jasotzaileak, batetik, ekimenok jaso izana adierazi eta jaso beharko du, eta, bestetik, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoari bidali beharko dizkio originalak, albait arinen, jasotzen direnetik harako 48 orduko epearen barruan edozelan ere

  1. ¿ Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoan ekimena jaso eta erregistratu ostean, bulego horretako arduradunak ebatziko du: ekimena izapideak egiteko onartzen denentz, bost eguneko epearen barruan beti ere; eta ebatzi hori, bestalde, ekimena sustatu duen pertsonari jakinarazi beharko zaio.

  2. ¿ Izapideak egiteari dagokionez, ondoko hauek ez dira onartuko:

    1. Ekimen anonimoak.

    2. Asmo gaiztoz egindakoak edo ia batere funtsik ez dutenak.

    3. Administrazio-egintzen, egintza penalen edo beste ordenaren batekoen ondoriozko eskabideak, baldin eta berariazko erregulazioren baten pekoak badira.

    4. Ertzaintzak ematen duen polizia zerbitzuari buruzkoak ez diren ekimenak.

    5. Ekimena aurkeztu baino urte bat lehenagoko polizia egintzei buruzko ekimenak.

    6. Ertzaintzako kideek aurkeztutako ekimenak, salbuespena: 4. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa.

  3. ¿ a) puntuan aurreikusitakoa izan ezik, aurreko idatz-zatian zehaztutako zioren bat dela-eta izapideak egiteko onartu ez izana, pertsona interesatuari jakinarazi beharko zaio, arrazoitutako idazki baten bitartez hain zuzen ere.

  4. ¿ Izapideak egiteko onartzen ez diren kasuei dagokienez, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak, beti ere, kontuan izango du herritarrek azaldutako informazioa, hain zuzen ere polizia zerbitzuak hobeto funtzionatzeko datu interesgarriak lortzearren.

  1. ¿ Ekimena izapideak egiteko onartu ostean, espediente bat ireki beharko da, non honako hauek jaso beharko diren: eskatutako lankidetza, informazioa eta argibideak, eta bai Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak burutu ditzan egintzak ere.

  2. ¿ Ekimena jasotzen denetik harako bi hilabeteko epearen barruan, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak, berak egindako jarduketa eta gestioen berri eman beharko dio eskatzaileari, ondo ulertzeko moduan, hau da, esplikazioak hizkera argi eta xehean emanez.

    Interesatuari jakinarazpena egin ondoren, ekimena artxibatu egin beharko da, baina horrek, egoki denean, ez du ezeztatuko aurreko idatz-zatian xedatutakoa.

  3. ¿ Ekimen bat edo ekimen multzo bat izapidetzen dela ikusita, Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak honako proposamenak aurkeztu ahalko dizkio Segurtasun sailburuordeari: polizia-zerbitzuak hobetzeari buruzkoak.

Aurkeztutako ekimenek eragiten dien lankidetza eska dezake Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak, beti ere Herri-Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 4. artikuluarekin bat.

Halaber, polizia instantzietako arduradunek ondoren zehaztutakoak eman beharko dizkiote Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoari: bulego horrek bere jarduketak burutzeko eskatutako datuak, txostenak eta aholkularitza.

Ekinbide ¿ Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoak ondorengoen berri eman beharko dio Segurtasunerako Euskal Batzordeari: jaso dituen ekimen guztiak eta bai bere kudeaketaren alderdi garrantzitsuenak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.