Euskadi.eus
  • 14/2001 DEKRETUA, otsailaren 6koa, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) sorkuntza arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

14/2001 DEKRETUA, otsailaren 6koa, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) sorkuntza arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 798
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 2001/02/06
  • Argitaratze-data: 2001/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etorkizuneko hezkuntzaren erronkarik handienetako bat eta hezkuntzaren erreformaren helburu nagusia da kalitatezko irakaskuntza izatea.

Badira zenbait gai zuzenean eragiten dituztenak kalitatezko irakaskuntzan, hala nola, irakasleen gaitasuna eta prestakuntza, irakaskuntza programazioa, hezkuntza baliabideak, zuzentzaren egitekoak, ikuskaritza, hezkuntza sistemaren ebaluazioa, berrikuntza eta ikerketa.

Gai guzti hauen artetik, hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorrak garrantzia berezia hartzen du honako arrazoi hauengatik: Hezkuntza Administrazioak berak izan behar ditu baliabide eraginkorrak datuak lortu eta aztertzeko, erabakiak hartu zein bere jardunaz erantzuteko balio dezatenak. Gizarteak berak ere badu eskubidea jakiteko zer-nolako egoeran dagoen hezkuntza sistema eta hura osatzen duten osagai bakoitza. Ebaluazioa hezkuntza sistema autoerregulatzeko tresna iraunkorra denez, orduan eta baliagarriagoa da gaur egun euskal hezkuntzaren sistema eraldaketa prozesu sakona eta aldaketak jasaten ari baita.

Ildo horretan LOGSE legeak honelaxe dio 62. artikuluan: «Hezkuntza administrazioek hezkuntza sistema baloratuko dute nor bere eskumenen esparruan», kontuan hartuta «hezkuntza sistemaren ebaluazioak joko duela egokitzapen jarraitua izan dezala gizartearen eskakizun eta hezkuntza beharrizanei, eta aplikatuko zaiela ikasle, irakasle, ikastetxe, hezkuntza prozesu eta administrazioari berari».

Bestalde, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko prozesuan garrantzia handia duen beste puntu bat da hezkuntzaren ikerketa, ikastetxeetako esperimentazio eta berrikuntza prozesuak bideratu ditzaketen ekarpen teorikoak ezagutu ahal izateko. Horrela posible izango da ereduak prestatu eta proposamenak egitea irakaskuntza eta ikaskuntzaren kalitatea hobetzekotan.

Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeak, otsailaren 19koak, hezkuntzaren ebaluazio eta ikerketari dagozkien beharrizanak jasotzen ditu, eta honako hau xedatzen du 1. artikuluan: «Euskal Eskola Publikoak berariazko zerbitzuak izango ditu hezkuntzaren ebaluazioa, ikerketa eta laguntza izateko eta jarduteko esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema osoa izango da».

Xedapen hori betez eta euskal hezkuntzaren sistemaren kalitatean hobekuntza jarraitua sustatzekotan, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI) eratu nahi da. Erakunde honen xede da hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorra egitea, Euskal Eskola Publikoaren Legeak berak eta beste legezko xedapen batzuek Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoari arlo horretan ematen dizkioten egitekoen kaltetan gabe.

Honako hauek dira, besteak beste, Erakunde horri ematen zaizkion egitekoak: ebaluazio sistema eta erakusleak gauzatzea unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza desberdin edota berariazko arloetarako, ikerketak eta azterlanak gauzatzea irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, hezkuntzari buruzko informazioa eta agiriak jaso, aztertu eta gaurkotzea eta Hezkuntza Administrazioari aurkeztea euskal hezkuntzaren sistemaren edo hura osatzen duten osagaien kalitatea bultzatzea sustatu dezaketen proposamen, iradokizun eta ekimenak.

Azkenik, honako egiteko hau ematen zaio Erakundeari: hezkuntza arloko argitalpenei buruzko informazioa ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta zerbitzuei, eta informazio, curriculum material eta eskola baliabide interesgarrienak eskuratzea.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholkulari Juridiko Batzordeari entzunda eta Gobernu Batzordeak 2001eko otsailaren 6ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren Ondorioz, honako hau

  1. – Ebaluazioaren eremuan

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema dela eta egiteko eskatzen zaion ebaluazio-proiektuak diseinatu eta garatzea.

    2. Euskal hezkuntza sistemaren kalitatearen berezko adierazleak gauzatzea.

    3. Hezkuntza premia bereziko ebaluaketarako tresnak gauzatzea.

    4. Hezkuntza sailburuordetzak sustatzen dituen esperimentazio prozesuak ebaluatzea.

    5. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoarekin batera, erakundeak zein ikuskaritzak egiten dituzten ebaluazio prozesuak diseinatzea.

    6. Txostenak egitea, egindako ebaluazioa eta hortik ondorioztatutako hobekuntza-proposamenak jasoko dituztenak, Zuzendaritza-kontseiluan aurkezteko.

    7. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta eskola elkarteari ebaluazioaren emaitzen berri ematea, Zuzendaritza-kontseiluaren aginduen arabera.

    8. Lankidetza izatea irakasleen prestakuntzan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.

    9. EAEko zerbitzu tekniko gisa parte hartzea Kalitate eta Ebaluaziorako Institutu Nazionalean eta lankidetza izatea beste erakunde batzuekin bere eskumeneko arloetan.

    10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ebaluazioari dagokionez, bere eskumeneko arloetan.

  2. – Ikerketaren eremuan

    1. Ikerketa eta azterlanak egiteko bideak sustatzea eta oro har Hezkuntza Administrazioari proposatzea hezkuntzaren kalitatea eta hobekuntza bermatzen lagundu dezaketen ekimen eta iradokizunak.

    2. Gizarteak hezkuntza dela eta eskatzen dituen eskariak eta ikasleen hezkuntza beharrizanak aztertzea eta proposamen berritzaileak edo bideratzaileak aurkeztea hezkuntza partaidetzarenak.

    3. Hezkuntza premia bereziez eta dagokien erantzunez ikertzea.

    4. Zonako Laguntza Zerbitzuekin lankidetza izatea, eskatzen zaizkion esperimentazio prozesuetan, esperientzian parte hartzen duten ikastetxeen aholkularitzan, eta horretarako beharrezko diren materialak egitean.

    5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiteko agintzen dizkion txosten tekniko-pedagogikoak egitea.

    6. Hezkuntzari buruzko ikerketa eta esperientziak ezagutu eta aztertzea, euskal hezkuntza sistema hobetzeko.

    7. Ikerketa eta trukaketa nazioarteko programetan parte hartzea bere eskumeneko esparruan.

    8. Irakasleen prestakuntzan laguntzea, batez ere esperimentazio-proiektuekin zerikusia duten gaietan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.

    9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ikerketa arloan, bere eskumeneko esparruan.

  3. – Dokumentazioaren eremuan

    1. Jaso eta aztertzea hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, curriculum materialak, baliabide didaktikoak eta laguntza teknikoak.

    2. Artxibo informatizatua eratzea, hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, material, baliabide eta laguntza teknikoena.

    3. Eskura dauden baliabide didaktikoei buruzko informazioa ematea Laguntza Zerbitzu eta ikastetxeei.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta bertako zerbitzuei eskuratzea hezkuntza arloko argitalpen, datu-banku, material eta baliabideei buruzko informazioa eta agiriak.

    5. Eskola material eta baliabideak egitea, hezkuntza arloko kalitatea errazteko.

  1. Erakundearen jardute-esparru bakoitzean izan nahi diren helburuak finkatu eta proiektuak onartzea.

  2. Txostenak jaso eta erakundeak egindako lanen ondorioak onartzea.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari eskatzea ebaluazio eta ikerketa planak burutzeko beharrezkotzat jotzen diren giza-baliabideak eta baliabide materialak.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egoki deritzen lankidetza-hitzarmenak proposatzea kanpoko erakundeekin.

  1. Zuzendaritza-kontseiluari eta Zuzentza Taldeari aholkuak ematea, Erakundeak ebaluazioaren edo esperimentazioaren arloan egingo dituen proiektuei buruz, bai eta proposatzea ere ikerketarako bideak edo ebaluazio arlo berriak.

  2. Erakundeak egin dituen proiektuen ondorio gisa gauzatzen dituen emaitzak eta proposamenak aztertzea.

  1. Erakundea zuzentzea, bere jardunaren berri ematea Hezkuntza sailburuordeari eta Zuzendaritza-kontseiluari eta proposamenak eta txostenak aurkeztea.

  2. Hezkuntza administrazioa ordezkatzea erakundearen barruan eta lankidetza duen erakunde eta elkarteen aurrean.

  3. Langileriaren burutza-lanak egitea eta indarreango legedia betetzen dela bermatzea.

  4. Urteko planaren proposamena egin eta betetzen dela sustatzea.

  5. Gastuen urteko aurrekontua proposatzea, gastuak onartzea eta ordainketak egiaztatzea.

  6. Erakundeak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendaritzekin, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoarekin eta Lurralde Ordezkaritzekin duen jarduna koordinatzea, nor bere eskumenen arabera, eta parte hartzea ezartzen diren koordinazio organoetan.

  7. Arauz ematen zaion beste edozein egitea.

  1. Zuzendariarekin aritzea Erakundeari emandako egitekoak garatu daitezen.

  2. Urteko plana onartu Zuzendaritza Kontseiluak ezarritako helburuak jarraituz eta berak onartuko dituen proiektuak proposatuz.

  3. Urteko plana ebaluatzea, txostena Zuzendaritza-kontseiluan aurkezteko.

  4. Urteko aurrekontua onartzea.

  5. Eskola materialaren eta beste baliabide didaktiko batzuen erosketa onartzea eta gastuak gainbegiratzea.

  6. Arauz ematen zaion beste egitekorik.

  1. – Zuzendaria

    Metodoen taldeak

  2. – Metodoen taldeko koordinatzailea

  3. – Ebaluaziorako teknikari-aditua

  4. – Ikerketarako teknikari-aditua

  5. – Dokumentaziorako teknikari-aditua

  6. – Sistema informatikoetarako teknikari-aditua

    Didaktika taldea

  7. – Talde didaktikoko koordinatzailea

  8. – Haur Hezkuntzan teknikari-aditua

  9. – Lehen Hezkuntzan teknikari-aditua

  10. – Linguistika arloan teknikari-aditua

  11. – Zientzia-matematika arloan teknikari-aditua

  12. – Gizarte arloan teknikari-aditua

  13. – Hezkuntza teknologian teknikari-aditua

    Psikopedagogia taldea

  14. – Talde psikopedagogikoko koordinatzailea

  15. – Orientazioan teknikari-aditua

  16. – Garapenaren Nahaste Orokorrean teknikari-aditua

  17. – Gizarteratzean teknikari-aditua

  18. – Komunikazioaren Ulergarritasun eta Garapenean teknikari-aditua

  19. – Ikasteko Gaitasunen Garapenean teknikari-aditua

    Eskola antolamendurako taldea

  20. – Eskola antolamendurako taldeko koordinatzailea

  21. – Ikastetxeen zuzendaritza eta kudeaketan teknikari-aditua

  22. – Harreman eta elkarbizitzan teknikari-aditua

  • CEIko Hezkuntza premia berezien esparruko arduraduna ISEIKo Talde psikopedagogikoko koordinatzailearen lanpostuan.

  • CEIko Berariazko curriculum materiale eta laguntza teknikoen programaren koordinatzailea ISEIko hizkuntza teknologian teknikari-aditua lanpostuan.

  • CEIko Desberdintasun eta psikopedagogi orientabideari arreta emateko programaren koordinatzailea ISEIko orientazioan teknikari-aditua lanpostuan.

Uztailaren 14ko 195/1992 Dekretua indargabetzen da, Ikasketa-planak Eratzeko eta Irakasleen Prestakuntzarako Euskal Herriko Institutua sortzeko dekretua alegia, baita dekretu honetan ezarritakoari uko egiten dioten maila bereko edo beheragoko mailako xedapen guztiak ere.

  1. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskumenak ditu dekretu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko.

  2. – Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango du indarra dekretu honek.

    Vitoria-Gasteizen, 2001eko otsailaren 6an.

    Lehendakaria,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

    INAXIO OLIVERI ALBISU.