Euskadi.eus
  • 62/2001 DEKRETUA, apirilaren 3koa, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

62/2001 DEKRETUA, apirilaren 3koa, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2120
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 2001/04/03
  • Argitaratze-data: 2001/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbide Heziketako Euskal Plana onartu zuen 1997ko apirilaren 22ko bileran. Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki honen bidez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak hasitako lana burutu zuen; izan ere, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak 1997ko martxoaren 24ko bilkura berezian onartu zuen Lanbide Heziketako Euskal Plana.

Horrela, bete egin da Jaurlaritza osatzeko asmoarekin 1994ko abenduaren 26an Ajuria-Enean sinatu ziren erabakietako bat. Erabaki hori lanerako kalitateko prestakuntzari buruzkoa eta otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren 2. artikuluak aurreikusten duenari buruzkoa da. Bestalde, Dekretu honek Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua osatzen eta arautzen du, eta erakunde horri agintzen dio Euskal Autonomia Erkidegoaren Lanbide Heziketako Plan Orokorra egiteko, gero Jaurlaritzak plan hori onar dezan.

Lanbide Heziketako Sistema Integratuaren eta Lanbide Heziketako Euskal Planak definitzen duen helburu nagusietako bat da kalitatezko lanbide heziketa lortzea. Horretarako, Europan homologagarriak izango diren kalitate mailak bermatuko dira, ekoizpen erakundeek balioestea eta gizarteak oro har hautematea ekarriko dutena, lana lortzeko eta kalitate estandarra hobetzearekin lortu behar den lana eta gizartea aurreratzeko aukeren arabera.

Lanbide Heziketako Euskal Planak V. kapituluan dio Ebaluazio eta Kalitateko Euskal Agentzia sortzea beharrezkoa dela, eta Agentzia horri agindu behar zaiola beharrezkotzat jotzen diren ebaluazio-sistemak ezartzeko eta sustatzeko.

Lanbide Heziketako Euskal Planak kalitatea ebaluatzeko dituen helburuen artean hauexek daude:

  • Lanbide Heziketako kalitatea sustatzea eta ebaluatzea, kalitatea segurtatzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko sistemak, prozesuak eta metodoak zehaztuz edota jarriz.

  • Biztanleria aktiboaren gaitasunak ebaluatzeko sistema garatzea eta, era berean, ebaluazio horren kalitatea egiaztatzea.

    Halaber, planaren VI. eta VII. kapituluetan, adierazitako helburuak lortzeko garatu behar diren ekintza batzuk zehazten dira:

    1. ¿ Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea ebaluatzeko, funtsezko eginkizunak bilduko dituen bidea garatzea eta jartzea.

    2. ¿ Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea ebaluatzeko sistema bat garatzea eta jartzea, kalitate osoaren ereduan oinarritua.

    3. ¿ Kalitate osoaren aldeko motibazioa hedatzea eta zabaltzea lanbide heziketako zentro, antolatzaile eta agente guztien artean.

    4. ¿ Lanbide Heziketako kalitate mailak hobetzea.

      Azkenik, Lanbide Heziketako Euskal Planak kalitate eta ebaluazioari buruzko esparru handi bi hartzen ditu kontuan, alde batetik Lanbide Heziketa Sistemaren ebaluazio orokorra eta, bestetik, biztanleria aktiboaren gaitasuna ebaluatzea.

      Beraz, hori dela eta, Dekretu honen helburua Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzea da, Lanbide Heziketako Euskal Planak kalitatea eta ebaluazioari buruz ezartzen dituen aurreikuspenak garatzeko arduratzen den erakundea izan dadin.

      Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko apirilaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzea, Euskal Planak proposatutako Lanbide Heziketa Sistema ebaluatzeko arduratzen den erakundea izan dadin, Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen bezala.

Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentzia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari atxikia geratzen da eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren menpe dago Dekretu honetan zehazten diren funtzioak garatzeko.

Lanbide Heziketako gaitasuna eta kalitatea ebaluatzeko Euskal Agentziaren eginkizunak eremu hauetan garatuko dira:

  1. Biztanleria aktibo okupatuaren eta langabearen lanbide gaitasuna ebaluatzea.

  2. Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusitako Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea hobetzea. Horri begira, sistema osatzen duten azpiko sistemak ebaluatuko dira.

Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak eginkizun hauek izango ditu:

  1. Indarreko araudiarekin bat eta Koalifikazio eta Lanbide Heziketako Institutuarekin lankidetzan, lanbide gaitasuna ebaluatzeko sistema definitzea eta garatzea.

  2. Lanbide Heziketako Institutuak ezarritako irizpideekin bat, lanbide gaitasunak eta koalifikazioak ebalua eta egiazta ditzaketen zentroak, entitateak eta erakundeak homologatzea, ezarriko den araudiaren arabera.

  3. Prestakuntza zentro eta erakunde homologatuekin lankidetzan aritzea, pertsonek lortutako lanbide gaitasunaren ebaluazio egitura inplementatzeko.

  4. Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea ziurtatzeko behar diren egiaztatze-gailuen jarraipena definitzea, ezartzea eta burutzea.

Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziaren eginkizunak hauek izango dira:

  1. Lanbide Heziketa Sistema osoari ezarriko zaion kalitatea ebaluatzeko eredua definitzea eta bere erabilera garatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

  2. Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea sustatzeko politika definitzea eta abian jartzea. Horretarako, gogobetekotzat har daitezkeen kalitate neurriak, faktoreak eta mailak ezarriko dira. Halaber, kalitatea adieraziko duen sistema sortu egingo da Lanbide Heziketa Sistemaren eragimen eta eraginkortasun maila ebaluatzen utziko duena, aurreko atalean aipatutako kalitate ereduaren arabera. Ekintza hauek beste erakunde eta administrazio batzuekiko lankidetzan burutu daitezke.

  3. Lanbide Heziketa Sistemaren zentro eta erakundeei beren kudeatze kalitate mailak ebaluatzeko eta auto-kontrola egiteko gaitzen dituen prozedurak eta tresnak ematea, baita kudeatze horren kalitate mailak barrutik egiaztatzeko prozedurak eta tresnak ere.

  4. Lanbide Heziketa Sistemaren zentro eta erakundeei laguntza teknikoa ematea, kudeaketa hobetzeko.

  5. Lanbide Heziketa Sistemaren ebaluazio orokorra egitea eta, zehazki, bertan sartutako aldaketa eta izaera orokorreko berrikuntzen eragin eta emaitzena.

    Eginkizun hauek ondorengo ezarpen eremu batean edo bietan garatuko dira:

    1. ¿ Prestakuntza zentro bakoitzaren eta Lanbide Heziketa Sisteman parte hartzen duten gainontzeko subjektuen kudeatze kalitatea ebaluatzea. Beste batzuen artean hauek hartuko ditu barnean:

      • Prestakuntza zentroaren eta Lanbide Heziketa Sisteman parte hartzen duten gainontzeko pertsonen prestakuntza prozesuaren kalitatea ebaluatzea.

      • Giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa ebaluatzea.

      • Prestakuntza prozesu beraren albokideak diren prozesuak ebaluatzea.

      • Koalifikazioen indarraldia ebaluatzea.

      • Titulazioen indarraldia ebaluatzea.

    2. ¿ Sistemaren ebaluazio orokorra, prestakuntza zentro bakoitzaren eta Lanbide Heziketa Sisteman parte hartzen duten gainontzeko zentro bakoitzaren ebaluazioak sartzearen bidez. Ebaluazio honek ondorengo gaiak aztertzea dakar:

      • Zentroen kudeaketaren kalitate maila.

      • Lanbide Heziketako Euskal Planean zehaztutako helburuak betetzea.

      • Berariazko, Lanerako eta Etengabeko Lanbide Heziketaren eskaintza egokitzea, ekoizpen sistemaren beharren arabera.

      • Emandako prestakuntza eta eskatutako lanbide gaitasunak bat etortzea.

  1. ¿ Eginkizun horietaz gain, Lanbide Heziketaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak egiaztagiriak sinatzeko erakunde-ardura ere izango du, beti ere araudi ezargarriaren arabera. Era berean, Lanbide Lorpenen Erregistroaren ardura ere izango du. Erregistroaren bidez, egiaztagiriak gorde eta artxibatuko dira.

  2. ¿ Aurreko artikuluetan adierazitako eginkizunez gainera, Lanbide Heziketaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak txostenak eta ikerketak egin ditzake, baita egokiak uste dituzten proposamenak eskumeneko erakundeei jakinarazi ere, Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea hobetzeko eta Sistema horri lotuta dagoen prestakuntza ebaluatzeko.

  3. ¿ Halaber, bestelako lege xedapenek agintzen dizkio eginkizun guztiak garatuko ditu edo Lanbide Heziketaren Euskal Plana burutzeko zereginetan ari diren sailek agintzen dizkietenak. Era berean, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak egokitzat hartzen dituen ikerketak eta proposamenak egiteko euskarri teknikoa ere izango da Agentzia.

Lanbide Heziketaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziaren berezko eginkizunak betetzeko hiru areatan egituratuko da:

  • Gaitasuna ebaluatzeko area.

  • Kalitatearen area.

  • Egiaztatze eta erregistro area.

Gaitasuna ebaluatzeko areari dagokio biztanleria aktibo okupatu eta langabearen gaitasuna ebaluatzeko sistema definitzea eta Dekretu honen 4. artikuluan zehaztutako funtzioak garatzea.

Kalitatearen areari dagokio Lanbide Heziketa Sistemaren kalitatea hobetzeko zaintzea, baita Dekretu honen 5. artikuluan zehaztutako funtzioak garatzea ere.

Egiaztatze eta erregistro areari dagokio behar diren ziurtagiriak ematea, ezarri beharreko araudiaren arabera, eta Lanbide Lorpen Erregistroaren zaintza eta artxibatzeari atxikitako lanak.

Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak areen lanak koordinatu eta zuzenduko dituen arduraduna izango den zuzendaria edukiko du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziari dagozkion partidak jarriko ditu urtero, bere aurrekontuen barruan.

Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluak Lanbide Heziketako gaitasuna eta kalitatea ebaluatzeko Euskal Agentziari atxikitako funtzioen jarraipena egingo du, hala agintzen duelako Kontseilua arautzen duen araudiak. Jarraipena egiteko beharrezkotzat jotzen dituen txostenak eta ikerketak eskatu ahal izango dizkio Agentziari.

Lanbide Heziketako Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak Hezkuntza, Berariazko Lanbide Heziketari buruzko jarduera koordiatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egokitzat jotzen duen hezkuntzaren ebaluatze, ikertze eta laguntza zerbitzuekin, baita dagozkion zereginetan hezkuntza ikuskatzailetza teknikoarekin ere.