- 211/2001 DEKRETUA, urriaren 2koa, janari-maneiatzaileen etengabeko prestakuntzari buruzko xedapen osagarriak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu211/2001 DEKRETUA, urriaren 2koa, janari-maneiatzaileen etengabeko prestakuntzari buruzko xedapen osagarriak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5764
- Xedapen-zk.: 211
- Xedapen-data: 2001/10/02
- Argitaratze-data: 2001/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Elikagai-enpresek beren janari-maneiatzaileen prestakuntzan duten erantzukizuna, besteak beste, 202/2000 Errege Dekretuan dago jasota (janari maneiatzaileek bete beharreko arauak ezartzen dituen otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretua). Horren arabera, gainera, langile horiek nahitaez ezagutu eta bete behar dituzte enpresak segurtasuna eta janarien osasungarritasuna bermatzeko ezarritako lan-jarraibideak.
Aipatutako arauek eta horien osagarri den dekretu honek eredu berri bat ezartzen dute prestakuntzari dagokionez. Izan ere, enpresa bera edo berariazko baimena duten enpresa edo entitateak arduratuko dira prestakuntza-programak prestatu eta gauzatzeaz. Horrela, janari-maneiatzaileen etengabeko prestakuntza bermatu nahi da, bereziki, prestakuntza emateko ahalmenik ez duten enpresa txikietan.
Elikagaiak maneiatzeari buruzko Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko martxoaren 7ko Aginduan ezarritako araubidea aplikatzean lortutako esperientzian oinarritzen da eredu berria, nahiz eta, jakina, hori gainditu eta hobetu nahi dugun, janari-maneiatzaileek segurtasunaren eta elikagaien higienearen alorrean jasotzen duten prestakuntza hobea izan dadin.
Dekretuak bi modu eskaintzen ditu prestakuntza jasotzeko: bata, elikagai-enpresak berak bere langileentzako prestakuntza-programa bat egitea eta ematea; bestea, berriz, prestakuntza enpresa edo entitate espezializatuen esku uztea. Azken aukera hori, txikiak direlako edo beste edozergatik, langileak prestatzeko baliabiderik ez duten enpresentzat da egokia.
Janari-maneiatzaileak etengabe eta modu iraunkorrean prestatzeko sistema bi horiek elikagaien sektorean jardunean dagoen jendearentzat daude pentsatuta. Dekretuak, ordea, beste sistema bat ere ezartzen du, ikastetxeetan nekazaritzako elikagaien inguruko ikasketak egin dituztenak lan-merkatuan sartzeko. Sistema horren arabera, ikastetxeetako prestakuntza-programak janariak maneiatzeak dakartzan beharretarako egokiak direla aitortzen da. Hori horrela izanik ere, behin enpresan lanean hasi ondoren, ohiko prestakuntza programa batean sartu beharko dute nahitaez.
202/2000 Errege Dekretuaren arabera, autonomia erkidego bakoitzeko osasun-agintariek dute eskumena prestakuntza-programak onartzeko, programa horiek egin eta emango dituzten enpresei baimenak emateko eta, higieneari dagokionez, elikagai-enpresa bakoitzean janariak behar bezala maneiatzen direla kontrolatzeko eta ikuskatzeko.
Aipatutako araubidea garatzeko eman da dekretu hau, Autonomia Estatutuaren 18.1 artikuluak barne-sanitateari buruzko oinarrizko legedia garatzeko eta gauzatzeko aitortzen duen eskumena erabiliz. Dekretuan, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-agintaria nor den finkatuko da, horren eskumen izango baitira 202/2000 Errege Dekretuan onartzeari, baimenak emateari eta kontrolatzeari buruz aipatzen direnak, eta, bestetik, errege dekretu hori egoki garatzeko eta gauzatzeko behar diren arauak jasoko dira.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak dioenari jarraituz, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko janari-manaiatzaileek elikagaien higiene eta segurtasunaren alorrean jarduera egoki eta zuzenak izan ditzaten behar duten prestakuntza arautzen du Dekretu honek, betiere, 202/2000 Errege Dekretuaren markoaren barruan.
¿ Horretarako, elikagai-enpresek prestakuntza-programa egokiak prestatu eta egin beharko dituzte, Dekretu honetan xedatutakoaren arabera.
Aurreko artikuluan aipatutako ondorioetarako, elikagaien sektoreko enpresak bi taldetan sailkatuko dira:
¿ Prestakuntza-plana beren langileen bitartez ematen duten elikagai-enpresak.
¿ Prestakuntza emateko ahalmena ez duten elikagai-enpresak. Kasu horretan, baimena duten enpresa edo erakundeak kontratatu ahal izango dituzte prestakuntza planak edo jarduerak burutzeko.
¿ Janari-maneiatzaileentzako prestakuntza-programak enpresak berak prestatu eta eman ditzake bere langileentzat edo, bestela, baimena duen enpresa edo erakunde bat kontrata dezake.
¿ Arrisku handia duten maneiatzaileentzako prestakuntza Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berak eman dezake. Hortaz, 202/2000 Errege Dekretuaren 2.3 artikuluaren arabera, hauek dira arrisku handia duten maneiatzaileak:
Prestatutako janariak egin eta maneiatzen dituztenak kontsumitzaileari edo taldeei saltzeko, zerbitzu hori zuzenean emateko edo horniketarako.
Pastelak eta gozokiak egin eta maneiatzen dituztenak kontsumitzaileari edo taldeei saltzeko, zerbitzu hori zuzenean emateko edo horniketarako.
Epidemiologia-, zientzia- edo teknika-ezagutza berriak kontuan hartuta, osasun-agintaritzak finka dezan beste edozein jarduera. Aurrerantzean arriskutsutzat jotzen diren jarduerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira Osasun sailburuaren agindu baten bitartez.
¿ Aurreko paragrafoan aipatutako jarduerez bestelakoetan aritzen diren janari-maneiatzaileak arrisku gutxiagoko maneiatzailetzat joko dira dekretu honen ondorioetarako.
¿ Beren langile diren janari-maneiatzaileei prestakuntza eman nahi dieten elikagai-enpresek prestakuntza-programa aurkeztu behar diote Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari onar dezan.
¿ Prestakuntza-programan hauek jasoko dira:
Enpresaren izena, burutzen duen jarduera eta egoitza (nagusia eta besteak).
Prestakuntzako jardueraren helburua, edukiak, iraupena eta metodologia eta zenbatean behin egingo den.
Prestakuntza nortzuek jasoko duten (bai kontratu finkodunak bai aldi baterakoa dutenak).
Giza baliabideen, baliabide materialen eta azpiegituren deskribapena. Horiek guztiek egokiak beharko dute izan janari-maneiatzaileentzako prestakuntza-jarduera behar bezala gauzatzeko.
Prestakuntza prozesuaren edo prozesuen arduradunaren eta hezitzaileen identifikazioa eta lanbideko kualifikazioaren egiaztapena.
¿ Osasun Publikoko Zuzendaritzak prestakuntza-programa enpresaren beharrei egokitzen zaien aztertuko du eta, hala badagokio, beharrezko aldaketak sartzeko eskatuko dio. Prestakuntza-plana enpresako autokontrol-sisteman sartuko da.
¿ Osasun Publikoko Zuzendaritzak hiru hilabeteko epean emango du ebazpena.
¿ Janari maneiatzaileentzako prestakuntza-programak besteentzat prestatzeko eta emateko baimena lortzeko, enpresek edo erakundeek zerikusia izan behar dute elikagaien sektorearekin edo horri zerbitzuak emateko sektorearekin.
¿ Enpresa edo erakundeko titularrak edo legezko ordezkariak Osasun Publikoko Zuzendaritzan aurkeztuko du baimen-eskaria, zeinak honako hauek jasoko baititu:
Enpresaren izena, burutzen duen jarduera eta egoitza (nagusia eta besteak).
Elikagaien sektorearen barruan, janari-maneiatzaileen prestakuntza zein arlotara zuzenduta dagoen.
¿ Enpresa edo erakundeak prestakuntza-programa orokor bat aurkeztuko du bere prestakuntza-eskaintzan sartzen den elikagaien azpisektore bakoitzerako. Bertan, hauek adieraziko dira:
Prestakuntzako jardueraren helburua, edukiak, iraupena eta metodologia eta zenbatean behin egingo den.
Giza baliabideen, baliabide materialen eta azpiegituren deskribapena. Horiek guztiek egokiak beharko dute izan janari-maneiatzaileentzako prestakuntza-jarduera behar bezala gauzatzeko.
Prestakuntza prozesuaren edo prozesuen arduradunaren eta hezitzaileen identifikazioa eta lanbideko kualifikazioaren egiaztapena.
¿ Osasun Publikoko Zuzendaritzak agiri horiek aztertu eta prestakuntza-eskaintzaren hartzaile izango diren enpresen beharretara egokitzen diren begiratuko du. Horrela ez bada, behar diren aldaketak sartzeko eskatuko du.
¿ Osasun Publikoko Zuzendaritzak hiru hilabeteko epean emango du ebazpena.
¿ Segidako hiru urtetan prestakuntza-jarduerarik egiten ez badu, enpresa edo erakundeari emandako baimena iraungi egingo da eta erregistroko inskribapena ofizioz ezabatuko da.
¿ Elikagaien sektoreko lanbideko gaitasuna lortzea helburu duten ikastetxeek beren prestakuntza-programak onar ditzala eska diezaiokete Osasun Publikoko Zuzendaritzari. Horrela, prestakuntza hori amaitzen duten ikasleei higiene eta osasun alorrean janariak behar bezala erabiltzeko ezagutzak dituztela aitortuko zaie.
¿ Ondorio horietarako, enpresa edo erakunde horiek Osasun Publikoko Zuzendaritzari bidaliko diote emandako prestakuntza-programei buruzko informazioa, datu hauekin batera:
Enpresaren izena, burutzen duen jarduera eta egoitza (nagusia eta besteak).
Prestakuntzako jardueraren helburua, edukiak, iraupena eta metodologia eta zenbatean behin egingo den.
Giza baliabideen, baliabide materialen eta azpiegituren deskribapena. Horiek guztiek egokiak beharko dute izan janari-maneiatzaileentzako prestakuntza-jarduera behar bezala gauzatzeko.
Prestakuntza prozesuaren edo prozesuen arduradunaren eta hezitzaileen identifikazioa eta lanbideko kualifikazioaren egiaztapena.
Elikagaien sektorearen barruan, janari-maneiatzaileen prestakuntza zein arlotara zuzenduta dagoen.
¿ Osasun Publikoko zuzendariak hiru hilabetean emango du ebazpena. Baimena emanez gero, urtero berritu beharko da.
Osasun Publikoko Zuzendaritzak erregistro bat osatuko du onartutako prestakuntza-programekin, janarien maneiatzaileentzako prestakuntza antolatu eta emateko baimena duten enpresa eta erakundeekin eta baimendutako ikastetxeekin, Dekretu honetako 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
¿ Osasun Publikoko Zuzendaritzak zeregin hauek izango ditu:
Elikagaien enpresek eta baimendutako erakundeek emandako prestakuntza-programak kontrolatzea, maneiatzaileei prestakuntza egokia ematen ari zaiela egiaztatzeko.
Janarien maneiatzaileek ikasitakoa betetzen duten begiratzea, higiene-arauak gordetzen dituzten egiaztatuz.
Emandako prestakuntzari buruzko egiaztagiriak kontrolatzea.
¿ Elikagaien sektoreko enpresetako arduradunek datu hauek jasotzen dituzten egiaztagiriak izango dituzte: maneiatzaileei emandako prestakuntza-programak zein motatakoak izan diren, zenbatero ematen diren eta, hala badagokio, maneiatze-praktiken ikuskapena.
¿ Enpresek eta baimendutako erakundeek zeregin hauek beteko dituzte:
Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinaraztea, zazpi egun balioduneko aurrerapenarekin, prestakuntza-jarduera non, zein egunetan eta zein ordutan egingo den eta nortzuk joango diren.
Osasun Publikoko Zuzendaritzari baimenaren baldintzetan egiten den edozein aldaketa jakinaraztea.
¿ Maneiatzaileak higiene-arauak bete ezik, osasun-agintaritzak neurriak hartuko ditu janarien segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko.
¿ Dekretu honetako 5. eta 6. artikuluetan baimenak emateko finkatzen diren eskakizunak bete ezik, emandako baimenek balioa galduko dute eta erregistroko inskripzioa ezabatu egingo da.
¿ Prestakuntza 4. artikuluan xedatutakoaren arabera ematen duten elikagai-enpresek erregistro bat izango dute burututako prestakuntza-jarduera guztiekin, zein egunetan izan diren, nortzuek hartu duten eta zein programa eman duten adierazita.
¿ Janari-maneiatzaileei prestakuntza-programak ematen dizkietenean, baimendutako enpresek eta erakundeek, Osasun Sailak edo 6. artikuluaren arabera onartutako ikastetxeek egiaztagiri bat emango diote parte-hartzaile bakoitzari, prestakuntza programa edo jarduera bakoitzeko, I. eranskinean eskaintzen den ereduaren arabera.
Bakoitzari emandako agiri horrek prestakuntza-programa bakoitzean zehaztutako iraupena izango du (inoiz ez bost urtetik gorakoa) eta berritu egin beharko da prestakuntza eguneratzeko ikastaroa eginez.
Janariak maneiatzeari buruzko Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko martxoaren 7ko Aginduaren arabera emandako maneiatzaile-txartelek orduan eman zitzaien iraupena izango dute.
Indarrik gabe uzten da janariak maneiatzeari buruzko Osasun eta Kontsumo Sailaren 1989ko martxoaren 7ko Agindua.
Lehena.¿ Baimena ematen zaio Osasun sailburuari Dekretu hau garatzeko xedapenak eman ditzan.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko urriaren 2an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRÍBAR.
Prestakuntzako egiaztagiria
Baimena duen enpresa edo erakundea
Baimen-zenbakia
Argazkia
Datu pertsonalak
Izen-abizenak
Egiaztagiri-zenbakia
NAN
Aurrealdea
Prestakuntzako egiaztagiria
Emandako ikastaroa:
Herria eta eguna*
Prestakuntza-jardueraren arduradunaren izena eta sinadura Maneiatzailearen izena eta sinadura
Ikastaroa non eta noiz eman den
Atzealdea
Zehaztasun teknikoak:
Neurria: 8x4 eta 10x6 cm bitartekoa.
Kolorea : arrisku gutxiko prestakuntza jardueretarako horia eta arrisku handiko prestakuntza jardueretarako laranja.
Materiala: kartoi mehe plastifikatua
Letra: gutxienez Word Arial 9 edo parekoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 537/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, mahastizaintzako eta ardogintzako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 337/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, osasun arloko zenbait dekretu aldatzen dituena, Zerbitzuen Zuzentarauaren transposizioa egiteko arautegira egokitzeko.
- Indargabetzen du: 39/89 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Familiaren Gutxienezko Dirusarrera ematea araupetzen duena. (Hutsen zuzenketa)