Euskadi.eus
  • 245/2001 DEKRETUA, urriaren 23koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren funtzionamendurako behin-behineko xedapenak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

245/2001 DEKRETUA, urriaren 23koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren funtzionamendurako behin-behineko xedapenak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5918
  • Xedapen-zk.: 245
  • Xedapen-data: 2001/10/23
  • Argitaratze-data: 2001/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian jartzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila Jaurlaritzako zuzendaritza batzuetako unitate eta organoek osatuko dute. Gainera, sail horrek egitura organikorik ez duela kontuan hartuta, Etxebizitza Sailburuordetza, Gizarte Ongizate Sailburuordetza eta Zerbitzu Zuzendaritza sortu ditu behin-behingoz, lehenengo azken xedapenean aurreikusitakoa egin arte.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da nahikoa Sailak inmigrazioaren alorrean zuzen jardun dezan. Izan ere, arlo berria da eta gainerako gaien aldean, badu nolabaiteko egitura bat, lehen xedapen gehigarriak sail horretan sartu dituen organo eta unitateen artean.

Bestalde, Sailari izendatutako alorretan Jaurlaritzaren jarduna hasiera-hasieratik erabat eraginkorra eta gainerako sailen jarduerarekiko egokia izan dadin, beharrezkoa da sailburua beharrezko laguntza-egituraz hornitzea berehala.

Horrek guztiorrek dagozkion aurreikuspenak behin-behingoz hartzea eskatzen du, erregelamendu organikoa onartzeko zain egon gabe.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak Kabinetearen Zuzendaritza baten zuzeneko laguntza izango du. Zuzendaritza hori sailburuaren mendeko zuzena eta hierarkikoa izango da, eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatzen zaizkienez gain, egiteko hauek izango ditu:

  1. Sailburuaren lan-programaren plangintza eta segimendua egitea eta sailburuari zuzenean laguntzea.

  2. Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak, eta Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  3. Sailaren jardute-eremuei buruzko kexak eta iradokizunak jasotzea eta herritarrei informazioa emateko egitekoak koordinatzea.

  4. Komunikabide sozialekiko harremanak eta protokoloa.

  5. Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen esku utzi beharreko gaiei buruzko azterlana, prestakuntza eta laguntza ematea sailburuari.

  6. Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta gainerako ekintza publiko eta pribatuak antolatzea.

  7. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta zabaltzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

Inmigrazio Zuzendaritza Gizarte Ongizate Sailburuordetzaren mendeko zuzena eta hierarkikoa izango da, eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatzen zaizkienez gain, egiteko hauek izango ditu:

  1. Inmigrazioaren alorrean estrategia propio bat zehaztea Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Inmigrazioaren alorreko jarduerak planifikatzea eta horri buruzko araudien proiektuak prestatzea.

  3. Etorkinak gizartean txertatzeko eta gizarte-babeseko sistemetan sartzeko ekintzak eta neurriak proposatzea.

  4. Inmigrazioaren alorrean beste herri-administrazio batzuekin eta Estatuarekin koordinatzeko bideak eta bitartekoak proposatzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  5. Etorkinak hartuko dituzten bizilagunak sentsibilizatzeko neurriak eta ekintza asoziatibo eta kulturartekoak laguntzeko neurriak proposatzea eta gauzatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.