- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: '256/2002 Dekretua, urriaren 29koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "256/2002 Dekretua, urriaren 29koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 6566
- Xedapen-zk.: 256
- Xedapen-data: 2002/10/29
- Argitaratze-data: 2002/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 29ko 256/2002 Dekretua 2002ko azaroaren 12ko EHAAn (215 zk.) argitaratu zen. Aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez dekretu horretan, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
Azken xedapenetatik bigarrenean, 20521. orrialdean, honako hau dioenean:
"Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.",
honako hau esan behar du:
"Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean."