- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko Dekretuarena: '34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko Dekretuarena: "34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1970
- Xedapen-zk.: 34
- Xedapen-data: 2003/02/18
- Argitaratze-data: 2003/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duen otsailaren 18ko 34/2003 Dekretua 2003ko otsailaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (41zk.).Dekretu horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
"Laginketa eta analisiak" izenburua duen II. Eranskinean, 2901. Orrialdea, honakoa dioenean:
" prEN 12457 (3.zatia) Europako aurrearauan deskribatzen den metodologiaren arabera lortutako lixibiatuan dauden elementuak analizatzeko gomendatzen diren metodologiak hauek dira:
Barioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Kadmioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Molibdenoa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Nikela: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Beruna: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Selenioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Banadioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Zinka: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.
Fluoruroak: Kromatografia ionikoa. Elektrodo selektiboa.
Sulfatoak: Kromatografia ionikoa. Turbidimetria".
Honakoa esan behar du:

Kromoa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.