- 62/2004 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordea arautzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu62/2004 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordea arautzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1831
- Xedapen-zk.: 62
- Xedapen-data: 2004/03/30
- Argitaratze-data: 2004/04/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa (GLSF) Finantzen Euskal Kontseiluak 1989ko urriaren 10ean hartutako erabakiz sortu zen; ordutik hona, fondo hori aurrekontu tresna izan da Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek nazioarteko konpromiso bat bete dezaten, behartsuenei laguntzeko konpromisoa, hain zuzen.
Sortu eta gero ere, GLSFk bilakaera izan du, jakina, etengabeko hazkundeak markatua, garapen-lankidetza politika publikoetan eta euskal gizartean, oro har, sendotuz zihoan heinean. Horrekin batera, funts horretan parte hartzen duten erakundeen dinamikak berak ere lankidetzarako esparru berriak ekarri ditu.
Bilakaera horren ondorioz, GLSFk joera bat hartu du, urteen poderioz, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzaren partaidetza ekonomikoa gero eta handiago izan den, hala zenbaki hutsei nola proportzioari begiratuz gero, gaur egunera arte, non EAEko Administrazio Orokorra GLSFren guztizko aportazioaren atzean baitagoen.
Dekretu honek, beraz, egoera berrira egokitu nahi du Funtseko baliabideak esleitu eta kontrolatzeko organoa, alegia GLSFren Kudeaketa Batzordea. Hartara, organo horretan Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza ordezkatuta egongo direla finkatu da, baina, era berean, aukera ematen zaie beste erakunde batzuei ere sar daitezen, ekarpenen bilakaerak hala gomendatzen duen neurrian.
Era berean, organo honen beste alderdi batzuk ere eguneratu dira, orain arte indarrean egon den araudiak (apirilaren 19ko 350/1999 Dekretua) ez baititu jaso ondoren onetsitako beste arau batzuek sartutako aldaketak, Jaurlaritzaren alorren egituraketa berriari buruzkoak, bereziki.
Azkenik, Batzordean ordezkotza duten Sailen kopurua handiagotu da, eta bertan aurrerantzean Osasun Saila eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila egongo dira. Osasun Sailean ugari dira garapen lankidetzarako proiektu eta ekimenak; horregatik, Saila organoaren partaide izateak ekintza-lerro hori sendotzeko bidea emango du. Bigarren kasuan, bestalde, agerikoa da euskal lankidetzak garapen iraunkorrari ematen dion garrantzia, horrek berez azaldu egiten du Dekretu honek arautzen duen Batzordeko kide izateko komenigarritasuna.
Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko martxoaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
¿ Dekretu hau GLSFren Kudeaketa Batzordea arautzeko da. Batzorde hori Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxiki zion otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak. Kudeaketa Batzordea erakundeak biltzeko eta koordinatzeko organo bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan GLSFren bitartez Garapen Lankidetzarako ematen diren diru baliabideak izendatzea eta kontrolatzea da bere zeregina.
¿ Kudeaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Gizarte Gaietako sailburuordea.
Batzordeburua kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, orokorrean, legeak jasotako arrazoiren batengatik ezin duenean, mailarik altuena duen batzordekidea arituko da haren ordez, batzordekideentzako ondoren ezarriko den hurrenkeraren arabera.
Batzordekideak:
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko burua.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzako ordezkari bat, sailburuorde maila duena.
Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako ordezkari bat, sailburuorde maila duena.
Honako sail hauetako ordezkari bana, (sailburuorde maila izango dute):
Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
Osasun Saila.
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
Emakunde Autonomiadun Erakundearen zuzendaria.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria; idazkari lanak ere egingo ditu.
¿ Era berean, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki eta erakunde interesatuak onartu ondoren, honako hauek ere izan daitezke batzordekide: GLSFri baliabideak ekartzen dizkioten Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde publikoetako ordezkariak.
¿ Kudeaketa Batzordeko kideek, agertu ezin dutenean, ordezkatzen duten organo edo erakundeko beste pertsona bati utziko diote batzordearen bileretan parte hartzeko aukera.
¿ GLSFren Kudeaketa Batzordeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa bete beharko du funtzionamenduan.
Honako egiteko hauek izango ditu GLSFren Kudeaketa Batzordeak:
¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak GLSF arautzeko egiten dituen xedapenak aztertzea eta horiei buruzko txostena ematea.
¿ Proiektuak aztertzeko eta ebaluatzeko lan teknikoagainbegiratzea, GLSFren konturako dirulaguntzak arautzen dituzten xedapenen arabera.
¿ GLSFren konturako dirulaguntzen urteko esleipena proposatzea, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak horretarako txostenak egin ondoren.
Kudeaketa Batzordeak, bere egitekoak egoki bete ditzan, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren laguntza izango du. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren zeregina izango da aurkezten diren lankidetza proiektuak aztertu eta ebaluatzea, diruz lagundutako proiektuen jarraipena egitea eta Kudeaketa Batzordeari bere egitekoetarako behar duen informazio guztia ematea.
Indargabetu egin da 350/1999 Dekretua, apirilaren 19koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordea arautzekoa.
Gai honetako araubidean 350/1999 Dekretua aipatzen denean, Dekretu hau aipatzen dela ulertu beharko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra dekretu honek.
Bergaran, 2004ko martxoaren 30an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 373/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 95/2010 DEKRETUA, 2010eko martxoaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena.
- Ikus: 538/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.