- 48/2007 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko dekretua laugarrenez aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu48/2007 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko dekretua laugarrenez aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1990
- Xedapen-zk.: 48
- Xedapen-data: 2007/03/20
- Argitaratze-data: 2007/04/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bitartez, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onartzea erabaki zen, eta sozietate horren helburua honako hau da: abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaren eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako lineetan zein gerora esleitzen zaizkionetan, errepidez eta trenbidez pertsonak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzu publikoa ustiatzea.
Urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuak aldatu zuen Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onartu zituen, eta Euskal Burdinbidearen Museoa sortu eta haren araubidea onartu zuen dekretua; izan ere, 56/1994 Dekretu horren bitartez aipatu sozietateari Euskal Burdinbidearen Museoaren kudeaketa esleitu zitzaion, izan ere, museo horren eginkizunak loturik baitaude trenbideetako jarduerei, eta museo horren helburu soziala aldatzea erabaki zen.
Maiatzaren 28ko 121/2002 Dekretuaren bidez, batetik, Euskal Burdinbidearen Museoa sortu eta haren araubidea onartzeko dekretua aldatu zen, eta, bestetik, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onartzeko dekretua bigarrenez aldatu zen. Bada, maiatzaren 28ko 121/2002 Dekretu horrekin aipatu museoaren helburu soziala aldatu egin zen burdinbidearen euskal museoen errealitatera egokitzeko.
Martxoaren 21eko 67/2006 Dekretuak, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onartzeko dekretua hirugarrenez aldatu zuenak, helburu soziala bera aldatzen du, zuzenbide pribatuko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa sortu osteko trenbideen sektorearen antolaketa berriari egokitzeko.
Oraingo aldaketarekin sozietatearen zenbait kargu izendatzeko bizkortasun handiagoa eman nahi da, baita beronen araubidea beste sozietate publikoetan dagoenarekin parekatzeko ere.
Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko martxoaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
«d) Kontseilari kopurua, eta hauen izendapena eta kargu-uztea zehaztea.»
«11. artikulua.– Osaera.
Administrazio Kontseilua gutxienez hiru kidek eta gehienez hamabostek osatuko dute, Batzar Nagusiak erabakitzen duenaren arabera; kideok abenduaren 26ko 25/1983 Legearen bateraezintasunaren eta gainerako arautegi aplikagarriaren pean erori gabeak izango dira, euren karguan lau urterako ariko dira eta behin edo gehiagotan berriz hautatuak izan ahal izango dira, gehienez ere iraupen bererako, Batzarrak bereizketa erabaki ahal izatea eragotzi gabe.
Ez da beharrezkoa izango administratzaileak akziodunak izatea. Administratzaileen izendapenak onartzen denetik izango ditu ondorioak.
Epea amaituta, izendapena hurrengo Batzar Nagusia egitean edo Batzar Nagusia egiteko legezko epea igarotakoan iraungiko da.
Kontseiluak bere baitako lehendakari bat izendatuko du eta lehendakariorde bat edo bi izendatu ahal izango ditu. Era berean, idazkari kargua beteko duen pertsona bat askatasunez izendatuko du, kontseilari ez izatea posible izango da eta Kontseiluaren bileretan hitza izango du baina botorik ez, kontseilari ez bada bederen. Kontseiluak idazkariordeak ere izendatu ahal izango ditu, kontseilari direnak edo ez.»
«16. artikulua.– Sozietatearen beste organo batzuk.
Batzar Nagusiak ondokoak sortu ahal izango ditu:
Administrazio Kontseiluko kideek osatutako kide anitzeko organo bat, Exekuzio Batzorde deitua.
Administrazio Kontseiluko partaide diren kide bakarreko organo bat edo gehiago, Kontseilari-Delegatu deitua.
Zuzendari nagusi kargua.
Exekuzio Batzordearen edo Kontseilari Delegatuaren kide kopurua Administrazio Kontseiluak zehaztuko du, baita artikulu honetan aurreikusitako organoen titularren izendapena eta kargu-uztea burutu ere; halaber, kide hauei esleitutako zereginen norainokoa ezarriko du, legez salbuetsitakoena izan ezik, eta behar denean eta hala dagokionean, mugen barnean eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi karguen ordainsariari buruzko legediari atxikita jasoko dituzten ordainsariak ere finkatuko ditu.»
Dekretu honi aurka egiten dion xedapen oro baliogabetu egiten da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2007ko martxoaren 20an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.