Euskadi.eus
  • HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena:«233/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena:«233/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4856
  • Xedapen-zk.: 233
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu ditugu irailaren 14ko 233/2010 Dekretuan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen horretan (2010eko irailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 188. zk.). Hori dela eta, honako zuzenketa hau egiten dugu:

  1. artikuluan, h) letran (4497 (16) orrialdean),

    Honela dio:

    Arte Irakaskuntzen Ikastetxeetan eta Hizkuntza-eskola Ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.

    Honela esan behar du:

    Irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua: hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak eta kirol-irakaskuntzak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.