- 102/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua eratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu102/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua eratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 3121
- Xedapen-zk.: 102
- Xedapen-data: 2011/05/31
- Argitaratze-data: 2011/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 16. artikuluak dioenez, irakaskuntza haren iritsiera, maila, modalitate eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, hargatik eragotzi gabe honako hauek aplikatzea: Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berau garatzen duten Lege Organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari esleitzen dizkion ahalmenak, eta hori betetzeko eta bermatzeko beharrezko ikuskapena.
Abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio urrutiko hezkuntzako ikastetxeak sortzea, eraldatzea, zabaltzea, sailkatzea eta ezabatzea.
Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 5. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokie irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta ezabatzea, betiere kalitateko irakaskuntza ematea ziurtatuko duen plangintza demokratiko eta parte-hartzaile baten esparruan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2011-2012 ikasturterako dituen helburuen artean dago Lanbide Heziketako irakaskuntzak urrutitik emateko ikastetxe espezifiko bat sortzea. Era berean, Lanbide Heziketako III. Euskal Planak, esperimentazio-prozesua ebaluatu ostean, urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe bat abian jartzea eta ikastetxe laguntzaileen sare bat planifikatzea aurreikusten du 2011-2012 ikasturterako. Heziketa-modalitate horren garapenak, beraz, bertaratzea eskatzen duten jarduerak hurbilago egiteko aukera emango die erabiltzaileei.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak 2009-2010 ikasturtean urrutiko lanbide-heziketako modalitateko hainbat lanbide-modulu bide telematiko bidez irakasteko esperientzia jarri zuen abian. Bi ikasturte hauetako esperientziaren ebaluazioa positiboa izan da, modalitate horretako eskaintza handia hauteman baita.
Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoa
Lehenengoa. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko beharrezko xedapen guztiak emateko.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak dekretu honek.
Irunen, 2011ko maiatzaren 31n.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.