- HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «45/2012 Dekretua, martxoaren 27koa, Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen duena». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «45/2012 Dekretua, martxoaren 27koa, Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen duena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 2920
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/27
- Argitaratze-data: 2012/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira martxoaren 27ko 45/2012 Dekretuaren testuan (2012ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 75. zk.). Dekretu horren bidez, Arrantza-arloko Aholku Batzordea sortzen da. Hori dela-eta, honako zuzenketa hau egiten da: dekretuaren 8. artikuluko 1. paragrafoan, II) idatzi-zatia gehitu behar da:
GARELA Gipuzkoako Baxurako Armadoreen Elkarteko ordezkari bat.