- HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «126/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa.» - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «126/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa.»
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 3822
- Xedapen-zk.: 126
- Xedapen-data: 2012/07/03
- Argitaratze-data: 2012/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuaren testuan (2012ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 148. zk.), eta jarraian zuzendu egiten dira:
artikuluko lehenengo paragrafoan, 2012/3520 (21/12) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:
Elikagaigintzako artisau-ekoizleek Baserriko Artisau Elikagaiak aipamena erabili ahal izango dute nahi badute nekazaritza-ustiapenari lotutako elikagaigintzako artisau-produktuen etiketetan.
Honela esan behar du:
Elikagaigintzako artisau-ekoizleek Baserriko Artisau Produktuak aipamena erabili ahal izango dute nahi badute nekazaritza-ustiapenari lotutako artisau-produktuen etiketetan.