- 127/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea - RAIS Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu127/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea - RAIS Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3010
- Xedapen-zk.: 127
- Xedapen-data: 2014/06/24
- Argitaratze-data: 2014/07/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen ere aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde ematen duen laguntza.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko aplikatu beharreko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea - RAIS Elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakitera eman duenez, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea - RAIS Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 2000n eratua; haren xede nagusiak hauek dira: gizartetik baztertuta edo hala geratzeko arriskuan dauden giza taldeen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea; baliabideak garatzea pertsonek euren buruari lagundu diezaioten duintasuna eta beregaintasuna berreskuratzen; nork bere gaitasun pertsonalak eta trebetasun sozialak deskubritu eta garatu dezala sustatzea, banakako bide horretan lagunduz. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2008tik, Euskal Autonomia Erkidegoan, nagusiki.
Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 24an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.