- HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 62/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, animalien elikaduraren sektorearen erregistroari eta kontrol ofizialari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 62/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, animalien elikaduraren sektorearen erregistroari eta kontrol ofizialari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2384
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/04/09
- Argitaratze-data: 2019/05/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: «62/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, animalien elikaduraren sektorearen erregistroari eta kontrol ofizialari buruzkoa», (2019ko apirilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 78. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2019/2003 (17/12) orrialdean, Dekretuaren Xedapen Indargabetzailean,
honela dio:
...eta 156/2001 Dekretuaren 1, 16.1, 21.1, 21.2, 27 eta 29. artikuluetan pentsu sendagarriei egindako erreferentziak. Indargabetuta geratzen dira,....
baina honela behar du:
...eta 156/2001 Dekretuaren 1, 16.1, 21.1, 21.2, 23 eta 29. artikuluetan pentsu sendagarriei egindako erreferentziak. Indargabetuta geratzen dira,...