- Irailaren 26ko 7/1985 LEGEA, 1986, 1987 eta 1988 ekonomia-urteetan Kondaira-Lurraldeek Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen diruegitamuen dirubidetarako egin beharreko diru-ekarketak zehazteko erabili behar diren ihardutze-arauak ontzat eman eta, aldi bererako, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetako gastuetarako ekarri beharrekoen ehunekoak finkatzezkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuIrailaren 26ko 7/1985 LEGEA, 1986, 1987 eta 1988 ekonomia-urteetan Kondaira-Lurraldeek Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen diruegitamuen dirubidetarako egin beharreko diru-ekarketak zehazteko erabili behar diren ihardutze-arauak ontzat eman eta, aldi bererako, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetako gastuetarako ekarri beharrekoen ehunekoak finkatzezkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 2216
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 1985/09/26
- Argitaratze-data: 1985/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak, «1986, 1987 eta 1988 Ekonomia-Urtean Kondaira-Lurraldeek Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen Dirubidetarako egin beharreko diru-ekarketak zehazteko erabili behar diren ihardutze-arauak ontzat eman eta, aldi bererako, ForuDiputazioek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetako gastuetarako ekarri beharrekoen ehunekoak finkatzezko Irailaren 26ko 7/85 Legea» onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gazteiz, 1985.eko Irailak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Azaroaren 25eko 27/.1983 Legearen 22garren ataleko 8garren zatiak agintzen duenez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, eskuarteen banakuntzarako eta Kondaira-Lurralde bakoitzak Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egin beharreko ekarketak zehazteko hiru ekonomia-urtetarako gutxienez indarrean egongo den araupidetza ontzat emango da, Kontseiluaren iritziz indarraldi hori urtebetera edo bi urtetara mugatzea aholkugarri egin dezaten zernolakoak izatea gertatzen bada salbu. Bestalde, otsailaren 15eko 2/1985 Legearen Eraskin Gehigarriak agintzen duenez, gehienez sei hilabeteko epearen barruan Dirubideen Euskal Kontseiluak 1986, 1987 eta 1988garren ekonomia-urteetarako baliagarri izan dedin Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Diruegitamuen dirubidetarako egin beharko dituzten ekarketak zehazteko ihardutze-modua gertatuko du. Erabaki hori Jaurlaritzak Lehebiltzarrera bidaliko du, onarpcneske.Atal bakarra.- Lege honen Eraskin gisa eman, eta 1986, 1987 eta 1988garren urteetan Foru-Diputazioek Autonomia-Elkartea.ren Diruegitamuen dirubidetarako egin beharreko ekarketak zehazteko erabi1i beharreko ihardutze-arauak jarri, eta Foru-Diputazioek aldi horretan Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egin beharreko ekarketen ehunekoak finkatzen dituen Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren Erabakia ontzat ematen da. HERRI-DIRUBIDEEN EUSKAL KONTSEILUAREN ERABAKIA Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 1985garreneko uztailaren 24ko bilkuran, eta bertako kide guztiak bat datozela, honako hau ERABAKITZEN DU:I. GOITIK BEHERAKO BANAKUNTZARAKO EREDUA Lehenengo Atala.- 1986, 1987 eta 1988garren diruegitamu-urteetan, Foru-Diputazioek Euskal Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen dirubidetarako orohar egin beharko dituzten ekarketak, honako eredu honen arauerako kontu-garbiketen bidez hainbatuko dira: - Itunepeko diru-iturrietatik bildutakoak R - Kenketak . D - Erresumarentzako kupoa - Ertzaintzarentzako dirubideak - E-I-ko 6garren Behin-behingo Erabakiko ordezkaketa - K-LLaren 22.3 Ataleko Politikabideen egiterapena p - B-GZ-k ordezkatutako Probintzia-dirubilketak I - Banatzeko eskuarteak: R - (D + P + I) - Foru-Diputazioen Elkarte Osorako Erakundeen orotariko xahupideei erantzuteko ekarketak: [R -(D + P + I)]-ren ehuneko 64,25 2garren Atala.- Euska1 Herriko Foru-Diputazioen Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 20garren Atalean ohartemandako banakuntzarako diru-eskuraketak (R) honako hauek dira: a) Itunepeko artezko eta zeharkako zergapideak. b) Meatzen lurreremu-saria eta zori joku eta bestelakoegatikako zergapide-arielak. c) Itunepeko zergapideei buruzkoegatikako hertsipen eta luzapen-gehigarriak eta atzerapenegatikako diru-sariak. d) Ekonomia-urte bakoitzean itunepeko zergagatik egindako dirueskuraketegatik sortutako Foru-Diputazioentzako dirusari garbiak. 3garren Atala.- Aurreko atalaren d) zatian esandako dirusarien hainbaketa, I Eraskinean ohartematen den eran egingo da. 4garren Atala.- Esandako ekarketa-ehunekoak 1986-1988 hirurtekorako indarra izango du. Hori zehazteko ihardutze-era II Eraskinean adierazten dena izango da. 5garren Atala.- Lehengo ereduan egertzen diren orotariko ekarketez gainera, Foru-Diputazioek, AutonomiaElkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan Ertzainaren eretzean sartutako gastuei erantzuteko, urteko zenbatekoz Erresumari ordaindu beharreko behin-behingo Kupotik horretxen eretzean kendu ahal dedina bera izango duen laguntza emango dute. 6garren Atala.- Halaber, Foru-Diputazioek urteanurtean beste ekarketa bat egingo dute, 27/1983 LeKea ren 22.3 AtaIak diona beteaz, Jaurlaritzari Ekonomiaren Egitamuketa, Suztapen eta Garakuntza-Politikabideak egiteratu ditzan laguntzeko, eta bai Autonomia-Elkarteko politikazko eta ekonomiazko oreka bermatzeko neurriak har ditzan ere. Ekarketa hoien zenbatekoa, aurreko urtekoarekin Autonomia-Elkartearen eta Foru-Diputazioen urte horretako diruegitamuetan guztira sartutako gastuak izan duten batazbesteko gehikuntza-biderkaria erabiliz aterako da, itunepeko zergek ekonomia-urte berean izan dezaten gehikuntza muga dela. 7garren Atala.- Lehengo atalean ohartemandako banaketa egin baino lehen, itunepeko diru-bilketari ForuDiputazioen onetango kenketan bat egingo zaio, BalioGehikuntzagatikako Zergaz ordezkatutako probintziaeskuraketen ordainez. Ordain horren zenbatekoa, dirueskuraketa hoiek 1985garrenean izandako zenbatekoari aurreko atalak dion gehikuntza-neurria gehituz atera dedina izango da. 8garren Atala.- Lurraldearteko ordezkaketa Baltza, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen agintepidepekoen dirubidetarako erabiliko da.II. EKARKETEN ALDAKUNTZA 9garren Atala.- Ekonomia-urte baten barruan Erresumako Arduralaritza Nagusiak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei zerbitzu edo eskuarte-eskuraketa berriak egitea gertatuz gero, Foru-Diputazioek Erresumari ordaindu beharreko Kupoa gutxitu denaren zenbateko bereko ekarketa osagarri bat egin beharko diote Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari. Hirurtekoko hurrengo ekonomia-urteetan hori gertatuz gero, osatze-bidezko ekarketa hoien urteko zenbatekoa ógarren Atalean esandako gehikuntza-ehunekoa bera erabiliz uneangotuko da. Irizpide hori bera erabiliko da Erresumako Arduralaritza Nagusiak Foru-Diputazioei eskuratu dakizkien agintepideentzako dirubideak zehazteko ere. IOgarren Atala.- Erresumako Arduralaritzarekin urte bakoitzerako behin-behingo kupoa ateratzeko kontatu behar den Ertzainaren gosteari buruzko akordioa egin ondoren, Ertzaintzak bai zenbatekoz bai egitekoz izan dezan ezein aldakuntzak, eta bai Segurantza-Batzordeak ontzat emandako neurtzearauen agiango gehikuntzak ere, Foru-Diputazioen ekarketak Erresumari ordaindu beharreko kupoan ordezkatu beharrekoen zenbateko bereko gehikuntza ekarriko dutela jo behar da. 11garren Atala.- Aurreko bi ataletan esandako ekarketa osagarriak, 27/1983 Legearen 25garren atalean esandako zati-ordainketetatik Eusko Jaurlaritzak diruizendapenak egin ditzanean oraindik ordaindu gabe egon daitezenen artean heinean banatuko dira.III. LURRALDEEN ARTEKO BANAKETA 12garren Atala.- Lurralde bakoitzak 1986, 1987 eta 1988garren ekonomia-urteetan egin beharreko ekarketa, aurreko ataletan esandako zenbatekoekin honako irizpide hauen arauera ateratako ehunekoak erabilita atera dedina izango da. 1. Ekarketa osoaren ehuneko 70ekoa Kondaira-Lurralde bakoitzeko urte-irabaziaren eretzean banatuko d a. 2. Ekarketaren ehuneko 30ekoa, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Zergalaritza-Lakapenaren alderantzizkoa bertako Zergalaritza-Ahalmenarekin biderkatuta atera dedinaren heinekoa izango da. Irizpide horren matematikazko adierazpena idazlabur honetan gauzatzen da: FORMULA Idazlabur horretan: Ai = Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketa, guztizko ekarketaren ehunekotan. Y¡ = «i» Lurraldeko urte-irabazia. Y = Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko urte-irabazia. Ti = «i» Lurraldeko zerga-bilketa. T = Hiru Lurraldeetako guztizko zergabilketa. CRi = «i» Lurraldeko eretzeango zergabilketa-ahalmena. Oraingo ekarketa-egitura lazki bihurritu ez dedin, idazlabur hau ekonomia-urte bakoitzerako erabiltzetik atera dedinak ezingo du ezein biderkarik aurreko urtean zuen balioa ehuneko 1-ekotik gora gehitu ez gutxitu. 13garren Atala.- Hurrengo ataleko ekarketa-irizpideak erabiltzeko, erabili daitezen aldagaiak honako zermugapen eta estadistika-xehapen hauei atxiki beharko zaizkie: 1. Urte-irabazientzat, Lurralde bakoitzeko Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen erctzeango merkatupreziotango Guztizko Barne-Ekoizpena erabiliko da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritzak urteoro argitaratu beharko duen estadistikan agertu dedin azkeneko zenbatekoa hartuz. 2. K-L. Legearen arauera, zergalaritza-lakapena zergaPide guztietatik, artezko udal-lakapenekoak barne urtean bildutakoaren eta urte-irabaziaren arteko heina da. Zergapide hoiek Diputazioen eta Udalen diruegitamutako I eta II Atalburuetan sartzen direnak dira. Erabili daitezen zergabiletari buruzko xehapenak, hainbaketa egin dedin unean kontugarbiketa eginda egon dedineko azkenengo ekonomia-urtekoak izango dira. Zergalaritza-lakapena ateratzeko erabili daitezen urte-irabaziekiko xehapenak, zergabitketarako erabilitakoen urte berekoak izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak egindako haztapenari darionez neurkai horrek dagokion ekonomia-urteetan izan duen dirutango gehikuntza-neurriak erabiliz egokituko dira. Zergalaritza-lakapenaren alderantzizkoak, nahitaez, lurralde bakoitzeko Zergabilketa-ahalmenarekin biderkatuta egon beharko du. Zergabilketa-ahalmenaren hainbaketa honela egingo da: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko osoko zergabilketa-egituratik abiatzen da, zergagai bakoitzari guztizko zergabilketaren ehunekotan dagokiona izendatuz. b) Zergagai bakoitzari, Kondaira-Lurralde bakoitzean, zergapidearen gai denaren ekonomiazko erakuskari egokia atxikitzen zaio, Euskal Herriko AutonomiaElkarte osoarenaren ehunekotan. c) Bi osakai hoietatik abiatuta, eta bigarrena lehenengoarekin biderkatuz, erakuskari bakoitzari Kondaira-Lurralde bakoitzean dagokion ustezko zerga-bilketa edo zergabilketa-ahalmena ateratzen da, hori ere guztizkoarekiko ehunekotan. Erakuskari bakoitzarentzat ateratakoen guztizkoak Kondaira-Lurralde bakoitzaren Zergabilketa-ahalmena ematen du. Hori ateratzeko erabili daitezen xehapenak Estadistika-Artezkaritzaren azkenengo haztapenetikakoak izango dituzte oinarri, hoiek egon baldin badaude. Ez badaude, Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak egokien eritzitako estadistika-lanetan egon daitezen azkeneko xehapenak erabiliko dira.IIIgarren Eraskinak 1986garrenerako ekarketa-ehunekoak dakartza, eta IVgarren Eraskinak hoiek ateratzeko erabilitako estadistika-xehapenak, eta bai hori egiten ateratako bitarteko emaitzak ere. IV. KONTU-GARBIKETAK 14garren Atala.- Urte bakoitzarekiko kontu-garbiketa hurrengo urteko otsailaren barruan egingo da. Kontugarbiketa horren pentzutan Foru-Diputazioek, 27/1983 Legearen 25garren atalak jartzen dituen epetan, guztizko zenbatekoz ondorengo hauetatik haundiena izango duten sei ordainketa berdin egingo dituzte: a) Aurreko urtekoa, hurrengo atalean esango den eran doituta, eta 6garren ata1ak dion gehikuntza-neurriaren arauera uneangotuta; b) Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek ekonomia-urte bakoitzeko diruegitamuak egin ditzaten 2garren atalak dion osoko dirueskuraketari buruz egindako aintzin-ohartematearekin lehengo atalean jarritako kontugarbiketa-era erabiliaz atera dedina. 15garren Atala.- Azkeneko ordainketa egin dedinean, kontugarbiketa baino lehenagoko doizte bat egingo da, urteko ;ehenengo hamar hilabeteetan izandako benetako diru-bilketari aurreko urteko azkeneko bi hilabetetakoak itunepeko zergek azkeneko Hilean-hileango Urtebeteko Guztizkoak aurreko hilabetekoaren eretzean izandako batazbesteko gehikuntzaren arauera uneangotu ondoren gehituz atera dedinetik abiatuz. 16garren Atala.- Epe hoietxen barruan Foru-Diputazioek, sei ordainketa berdinen bidez, Ertzaintzaren eta Ekonomia-Egitamuketaren dirubidetarako ekarketak egingo dituzte. ERABAKI GEHIGARRIA Zerga-erapidetzan egindako aldaketek, ekonomiari darizkionak edo ohizkoez besteko beste ezein zernolako dela eta goitik beherako banakuntzaren ereduan eta/edo Lurraldeen arteko banakuntzaren biderkarietan funtsezko aldaketak egitea beharrezkoa izatea gertatuz gero, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ihardutzeeren eta hainbaketen aldaketarako saloak egin ahal izango ditu. Jaurlaritzak salo hoien gai diren aldakuntzak berebaitan izan ditzan Lege-Egitasmoa Lehebiltzarrari bidaliko dio, onarpen eske.I ERASKINA KONDAIRA-LURRALDEEN LEGEKO 20garren ATALEAN OHARTEMANDAKO BANAKETARI DAGOZKION DIRUSARIEN HAINBAKETA 1986-1988 hirurtekoan, diru-sariak kalkulatzeko ihardutze-era honako hau izango da: a) Dirusarien kontu-garbiketa kontu irekiaren bidez egingo da. b) Itunepeko zergetatikako derueskuraketa garbiak kontu horretako harturen izango dira. c) Erresumarentzako kupoaren eta Autonotnia Elkarte Osoko Erakundeentzako Ekarketen eretzean egin beharreko ordainketak kontu horretako zorpide izango dira. d) Kontuan zorpide gisa sartzeko, Elkarte Osorako Erakundeen orotariko xahupideei erantzuteko Ekarketa, horretzazko Ekarketa-Legeak jarritako zenbatekoaren Eusko Jaurlaritzarentzako banaketa-biderkariaren arauerako banaketa eginda atera dedinaren adinako zenbatekoa kontatuko da. e) Harturen-adierazpenen balio-eguna, dirua Dirukutxa edo Bankuan benetan sartu dedineko eguna izango da, horren kontaduritza-erasopena egin dedineko unea dena dela. f) Kontu-garbiketa Hamburgo-eran egingo da. g) Erabili beharreko dirusari-neurria, Euskal Arduralaritzak Elkarteko Dirubidetza-Erakundeekin erabakitako dirusari garbiarena izango da. h) Sehilabetekalko bi kontu-garbiketa egingo dira, bata ekainaren 30ean eta bestea abenduaren 30ean. i) Lehenengo sehilabetekoan sortutako dirusariegatikako zorra uztailaren lehenengoan domuari erantsiko zaio.II ERASKINA GOITIK BEHERAKO BIDERKARIEN HAINBAKETA 1 Ihardutze-era: Goitik beherako banakuntzarako ihardutze-erak irizpide-sail bat du oinarri; hoietatik honako hauek aipa daitezke: a) Arriskukidetasunaren irizpidea: Bai elkarte osorako Erakundeek bai Kondaira-Lurraldeek, lortutako dirubilketen arauera aldagarriak dieen zenbatekozko dirubideak dituzte. b) 1985garrenerako diruegitamuetan sartutako gastu-zenbatekoa hartzen da erakunde-maila bakoitzean dirubideak eman behar zaizkien herri-gastuen beharren erakuskaritzat. c) Autonomia-Eikarteko Herriogasuntza berezien dirueskuraketa guztiak bi sail haunditan banatuta agcrtzen dira: Kondaira-Lurraldeen Legearen 20garren atalaren arauera banatu beharreko dirueskuraketak, eta banakuntza horren gai ez direnak. Eta, hoietatik, lehenengoak, bigarrenak norbere zerbitzu eta agintepideen dirubideei eratxiki ondoren dirubide-zain dauden herrigastuen heinean banatu behar direla jotzen da. Ihardutze-era honek, Kondaira-Lurraldeen Legeko II Atalburuan agintzen dena kontutan izanik, Lege horren 20garren atalean aipatzen den Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Diputazioen artean banatu beharreko eskuarteen banakuntza egiteko oinarri izatea du helburu. Xehapenak Eusko Jaurlaritzaren 1985garren urterako Guztizko Diruegitamuetatik eta Foru-Diputazioenetatik hartuta, honako hauek zehaztu nahi izan dira: a) Foru-Diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren gastuetatik hoientzat berenezkoak, hots, gastuen eraentzale direnez eratxikitzen zaizkienak zeintzuk diren. b) Kondaira-Lurraldeen Legeko irizpideen arauera banakuntzaren gai ez diren Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen eskuraketak. c) Aurreko a) eta b) letrapekoen arteko aldea izan, eta banakuntza haien gai diren Itunepeko zergapidetatikako dirueskuraketen bidezko dirubideak emango zaizkion Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen gastu gárbiaren zatia. Eredua osatzen duten lehengo letren edukia honako hau da: 1: Dirubideak eman behar zaizkien gastuak: Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen guztizko gastu-egitamuetatik abiatu, eta Diputazioen diruegitamuetatik honako hauek kentzen dira: «Erresumari ordaindu beharreko Kupoa» eta «Toki-Erakundeentzako Dirueskuraketako (hurrenez-hurren eredutik kanpo utzitako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen gastu eta berarizko dirubidedun direlako), eta «Euskal Herriko Autonomia-Elkartearentzako Aginte-eskuraketa» (gastua birritan agertu ez dedin, Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen diruegitamuetan). Hori eginaz ateratako aldeari (256.700 miloe peseta), noiz-nola dagokionez, 1985garrenean urtebete baino gutxiagoko aldirako hartutako xahupidea urte-mailara hedatzea dakarren aeskuraketa berriako delakoa, bertako Diputazioarentzat 1986garrenean berritzekoa ez den nArabako Unibertsitate-Eremuau, gastua Jaurlaritzak eta Diputazioak errepikatuz aurkeztu ez dezateneko «barneeskuraketak» eta «ohizkoez besteko euriako bezelakoak kentzen edo gehitzen zaizkio. 2.- Gastu hoien dirubidetarako gastu-eraentzaile bakoitzak honako hauek ditu: Lehenengo, Ertzaintza, ondaretikakoak eta «beste dirueskuraketa batzuk» zertarakoetan biltzen diren Foru-Diputazioen eta Jaurlaritzaren zerbitzu egiteagatikakoak eta, bigarrenez, erakunde bakoitzean 1985garrenerako diruegitamuak gertatzeko erabili zirenen kideko agiango zorpetze-bidezko dirubideak. 3.- Aurreko bi zenbakietan esan den Erakunde bakoitzaren gastuen eta dirueskuraketen arteko aldea kontutan izanik, itunepeko zergegatik bildutakoaren 1986garrenerako banakuntza hoien eretzean egingo deneko Erakundetako bakoitzaren gastuak ateratzen dira, eta hoiei Foru-Diputazioentzako eta Eusko Jaurlaritzarentzako 35,75 eta 64,25eko ehunekoak darizkie, hurrenez-hurren.