- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: '7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: "7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 4410
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2007/07/19
- Argitaratze-data: 2007/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Huts material batzuk sumatu direnez Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeari dagokion testuan (2007ko uztailaren 12ko EHAA, 134. zk.), huts horiek zuzendu egin direla ondorengo testuaren arabera:
1 artikuluko c) idatz-zatiaren euskarazko testuak honako hau esan behar du:
"Xede orokorrak dituzten eta herri-onurakotzat deklaratuak diren elkarteak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta daude eta, lege honek aurreikusitako eskakizunak betetzen dituztela kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzak, dekretuz, herri-onurakotzat aitortzen ditu".
1 artikuluko c) idatz-zatiaren euskarazko testuak honako hau esan behar du:
"Tutoretza edo kuradoretza peko pertsonak, baldin eta haien gaitasuna ordeztu edo osatu behar duten pertsonen adostasuna badute, agiri bidez egiaztatua, baina ezin izango dira elkartearen kide anitzeko gobernu-organoko kide izan, halako organorik bada, ez eta elkartearen ordezkari gisa aritu ere".
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Akatsen zuzenketa: 7/2007 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.