Euskadi.eus
  • 1987.eko abenduaren 17ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko arkeolojia-ihardunak araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1987.eko abenduaren 17ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko arkeolojia-ihardunak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 2707
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/12/17
  • Argitaratze-data: 1987/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Kultura Ondarea sustatze, bultzatze eta horren gestioa eramate ardura duten Administrazio Publikoko arloak partaidetza-egituraz hornitzeko joera indartsu bat nabaritzen da mendebaldeko nazioetan. Joera honen egokitasunaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, egokitzat jo du joera hori honeratzea, hau da, Sailaren gestioa hobetzen laguntzearekin batera, Kulturaren sustapenean parte hartzen duten hainbat Erakunde Publiko eta Pribatuen partaidetza, Sailak hartzen dituen erabakiei eta onar ditzan arauei dagozkienetan, egituratuko duen aholku-organu multzo bat sortzea alegia. Partaidetza-eskema hau aplikatzea, aholkagarri bilakatzen duen kultura-arloetako bat, Artea da noski. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau, XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- 1. Artea Euskadin sortze, hedatze eta ondarea gordetze arloan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emateko organo bat da Artearen Aholku Batzordea, Dekreto honek dioenaren arabera jardungo duela. 2. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Historia-Arte Ondare Zuzendaritzari atxikita egongo da Artearen Aholku Batzordea. 2. Artikulua.- 1. Honako hau izango da Batzordearen konposaera: a) Lehendakaria: Kultura Sailburuordea, edo honek esku eman diezaion pertsona. b) Lehendakariordea: Historia-Arte Ondare Zuzendaria, edo honek esku eman diezaion pertsona. c) Bokalak: - Hiru Lurralde Historikoei dagozkien Foru Diputazio bakoitzak proposatutako bat. - Historia-Arte Ondare Zuzendaritzak proposatutako hiru gutxienez eta zortzi gehienera. d) Idazkaria: Historia-Arte Ondare Zuzendariak izendatuko duen pertsona bat, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 2. Kultura eta Turismo Sailburuaren Aginduz egingo da bokalen izendapena. 3. Artikulua.- 1. Bokal-kargua, delegaezinezkoa izango da eta bi urteko iraupena izango du. 2. Epe hori amaitzean, epe berrietarako proposatuak eta izendatuak izan daitezke bokalak. 4. Artikulua.- Honako hauek izango dira Batzordearen egitekoak: a) Legeek ezar ditzaten «arauzko txostenak» ematea. b) Beren agintepeko diren gaiei buruzko erizpenak lantzea eta ekintza orokorrak eta bereziak proposatzea. c) Kultura eta Turismo Sailak izenda diezazkion eta bere agintepeko diren arazo guztiei buruzko txostenak zehaztea eta ematea. 5. Artikulua.- Urtean bi aldiz bilduko da Batzordea eta, beti, Lehendakariak eskatuta. Gutxienez hamar eguneko aurrerapenez egingo du deia Batzordeko Lehendakariak Idazkariaren bidez, Bokalen eskabideak eta Historia-Arte Ondare Zuzendaritzaren beharrak ikusi ondoren gertatuko dela gaizerrenda. 6. Artikulua.- Batzordea eratzeko baliozko quoruma, bere kideen erabateko gehiengoa izango da. Quorumik ez balego, bigarren deialdiz eratuko da, lehenengorako jarritako ordua baino ordubete geroago, hiru kide bertan egotea nahikoa izango dela kasu honetan. 7. Artikulua.- Euskal Administrazioko Sailburuen, goi mailako kargudunen eta Administraziokoak ez diren pertsonen zerbitzuak direla eta, ordaindu beharreko komisioak arautzen dituen Irailaren 17ko 307/85 Dekretoak arautzen dituen dieta eta komisioetarako eskubidea izango dute Batzordeko kideek. 8. Artikulua.- Dekreto honek arautzen ez dituenei dagozkienetan, Batzordearen funtzionamendua, Administrazio Prozedura Legeak dioenaz erregulatuko da organo kolejiatuei dagozkienetan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz onartutako Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, 10. artikuluko 19. apartaduan dioenez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak bakarrak du konpetentzia Arte-Kondairazko, Monumentuzko, Arkeolojiazko eta Zientziazko Ondare-gaietan, Estatuak, ondare hori atzerriratzetik eta lapurretatik babesteko, jarri ditzan arau eta betebeharren kaltetan gabe. Geroxeago, Kultura-Fundazio eta Bazkunen, Liburu eta Liburutegien, Zinemaren, Musika eta Antzerkiaren, Gazteriaren eta Gizarte-Kulturaren Hazkundearen, Arte-Ondarearen eta Kirolen alorretan, Estatuagandik Euskal Herriko Autonomia-Elkartearentzako zerbitzu-eskuraketa egiten duen Irailaren 26ko 3069/1980 Errege-Dekretuaren indarrez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Arte-Kondairazko, Arkeolojiazko eta Monumentuzko Ondarearen zaingo eta babeserako konpetentzia, eskubide eta ahalmenak gauzatzea hartu zuen bere gain, bere lurralde-eremuaren barruan. .Arkeologia-Ondarearen babeserako aurrehartzezko neurriak bermatzeko eta horri eusteko eta gehitzeko, baita zientziaren aldetik ondare horretatik ahalik eta onurabide gehien ateratzeko ere, Kultura eta Turismo-Sailak beharrezko eritzi dio Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egin asmo diren arkeolojia-ihardunen zaingoa eta horietarako baimenak araupetzeari. Izan ere, esandakoaren ondorioz, Euskal Herriko Arkeolojia-Ondarearen Aholku-Batzordearen eritzia ikusiz, Ondare Historikoaren Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Xedea Erabaki honen xedea, bertan aipatu eta lurreko eta urazpikoak diren arkeologi eta paleontologi-lanak egiteko baimenak arautzea da, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen esparruari dagokionean. Araudi honen ondorioetarako, honako horiek hartuko dira kontutan: 1.1. Arkeologi-miaketak: Azairko arakaketa da, lurra mugitu gabe, mota guztietako kondaira eta paleontologi aztarnei buruzko eta horiekin zerikusia izan dezaten geologi-osagarriei buruzko datuak aztertu, ikertu eta ikasteko. Horrek gainazalaren ikuskaketa eta arakaketa sistematikoa biltzen ditu, bai eta arkeologiak ontzat ematen dituen tekniken aplikazioa ere. Arkeologi-materialak hartzea ondoren aztarnategian egin beharreko ikerketarako kaltegarria gerta daitekeenean, ezingo dira hartu. 1.2. Arkeologiako aztertze-lana: Toki horretan aztarnategia dagoela egiaztatzeko xedez egiten den lur-mugiketa da. Lehenengo arkeologi-adierazgarriak azal daitezenean joko da amaitutzat, adierazgarri horiek materiale edo egitura-mailakoak izan. 1.3. Mailakako zundaketa: Aztarnategi bateko maila ezberdinak ezagutzeko xedez, zati txiki batean egiten den lur mugiketa da. 1.4. Arkeologi-indusketa: Edozein motatako aztarna historiko edo paleontologikoak edo horiekin zerikusia izan dezaten geologi-osagarriak aurkitzeko eta ikertzeko, gainaldean edo lurpean egin daitezen lur-mugiketak dira. 1.5. Haitzuloetako artearen ikerketa: Arkeologi-metodoez ikertuak izan daitezkeen haitzuloetako aztarnak eta horien ingurukoak ikertzeko, agiri grafikoetan jasotzeko eta birsortzeko tokian bertan egiten diren lanen multzoa da. 1.6. Ustekabezko aurkikuntza: Ustekabean edo edozein motatako lur-mugitze lanen edo bestelako lanen ondorioz aurkitutako eta berez Ondare Historikoarenak diren balioak dituzten materialen aurkikuntza da. Bigarren artikulua.- Konpetentzia 1. artikuluan aipatutako baimenak ematea, berritzea, etentzea eta ezeztatzea Kultura eta Turismo Saileko Ondare Historikoaren Zuzendaritzari dagokio, Euskal Herriko Arkeologi-Ondarearen Aholku-Batzordearen txostena jaso ondoren. Hirugarren artikulua.- Eskaerak 1. Erabaki honetan arautzen diren lanak egiteko baimena, honako horiek eskatu eta lortu ahal izango dute: a) Arkeologi-lanarekin zuzenki erlazionatutako goi-mailako ikasketa titulua dutenek, ondoren aipatzen diren ikastegien ikerketa-programetan sartuta edo horiek abalaturik egon daitezenean: a-1) Arkeologi-lanarekin zuzenki erlazionaturik egon daitezen EuskalHerriko Autonomia Elkartean kokatutako unibertsitateko departamentuak. a-2) Euskal Herriko Autonomia Elkartean kokatutako arkeologi-museoak (edo monografikoak ez diren museotako Arkeologia-Sailak). a-3) Arkeologian ospe handia izan dezaten eta Euskal Herrian kokatuta egon daitezen beste erakundeak, edo Euskal Herritik kanpokoak izanez, aurrez aipatutakoekin lankidetzan aritzeko eska dezatenak (horiek ere ospe handikoak izan beharko dutelarik). a-4) Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Foru Aldundiak. b) Orain arte aipatutako egoeretan sailkatuak ezin izan arren, arkeologiaren alorreko beren lan zientifikoak egiaztatu ditzatenek eta aipatutako ikastegiren batek abalaturik edo horietariko batean sartuta egon daitezenek. 2. Zundaketa eta indusketa kasuei dagokienean, Zuzendari bakoitzak urtean ihardunaldi batetarako bakarrik lortu ahal izango du baimena. Zundaketak direnean eta hori egiaztatu ondoren, Ondare Historikoaren Zuzendaritzak ihardunaldi-kopurua gehitzeko baimena eman ahal izango du. Salbuespen gisa, beste salbamendu-lanetarako ere baimena eman ahal izango da. Ondare Historiko-Artistikoaren Zuzendaritzak onartutako programa bete arte eta ikerketan zehar aztarnategiaren sekuentzia zein izan den aztertu artean, ez da indusketarako baimen berririk emango. Laugarren artikulua.- Agiripaperak 1. Arkeologi-indusketak egiteko baimenen eskaerak Ondare Historikoaren Zuzendaritzari bidali beharko zaizkio, eta lehenengo iharduna izanez gero, ondoren esaten diren agiripaperak ere bidali beharko dira eske-idazkiarekin batera: a) Egingo diren lanen Zuzendariak betetako eske-idazkia. Horretarako, Administrazioaren aurrean Zuzendari arduradun bakarra egotea onartuko da. b) Eske-egileei 3, a) artikuluan eskatutako betebeharren egiaztagiria. c) Dagokion ezaugarri-siglaren eskaera, eskaera hori Ondare Historiko-Artistikoaren Zuzendaritzari egingo zaiolarik. d) Helburuak eta burutuko den ihardunaren egitasmoei buruzko txostena, honako horiek zehaztuz: d.1. Aztarnategiari buruzko txostena, deskribapena, geografi-koordenaden bidez emandako kokalekua, eskualdea eta udalerria. d.2. Topografi-planua, aztarnategiaren mugak eta kokatzen deneko lur-eremuenak zehaztuz. d.3. Baimena eskatzen deneko kanpainan egingo diren lanen egitaraua eta egutegia. d.4. Lanaren garrantziaren egiaztapena. d.5. Aurrekontua eta egon daitezkeen finantza-iturriak. d.6. Egokitzat jo daitezen babespen eta kontserbazio neurriak. e) Lanak egingo direneko lur-zatiaren jabearen baimena idatziz. f) Disziplinarteko ikasketan arituko diren espezialisten izenak. 2. Lehenengo iharduna izan ez dadinean, baizik eta aurreko ihardunetako beste kanpainaren bat, a), d) eta e) apartaduetan aipatutako agiriak bakarrik aurkeztu beharko dira d)-koetan 3, 5, eta 6 puntuak zehaztuz, bai eta aurreko kanpainan lortutako materialak utzi direnarrn aktaren kopia ere. Bosgarren artikulua.- Epeak Eskaerak aurkezteko epea, indusketa edo beste edozein lan egin nahi deneko urtearen aurrekoko Abenduaren 31ean amaituko da. Ondare Historikoaren Zuzendaritzak, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren eta Arkeologi-Ondarearen Aholku-Batzordeak emandako txostenaren arauera, egin nahi diren lanen baimenari buruzko erabakia emango du, eskaerak aurkezteko epearen amaieratik hasi eta 3 hilabeteko epearen barruan. Baimen horiek, eman direneko urteko Abenduaren 31ra arteko balioa izango dute, beste zerbait esan dezan baimen adierazirik egon ezean. Seigarren artikulua.- Zuzendariaren erantzunbeharrak Dagokion baimena hartu ondoren, honako erantzunbehar hauei laturik geratuko da Lan-zuzendaria: a) Ondare Historikoaren Zuzendaritzari tokian bertako lanen bai hasiera zein bukaera jakineraztea. b) Lan horietara petsonalki agertzea eta, salbuespenez, bestetaratu behar duenean ordezkari bat izendatzea, ordezkari horrek, beharrezko kualifikazioa izan eta aztarnategiko arazoak ezagutu behar dituelarik . Ondare Historikoaren Zuzendaritzari jakinerazi beharreko salbuespenezko ordezkatze horrek, kanpaina-aldiaren laurden bat baino gehiago ezingo du hartu. c) Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehenago, kanpainaren emaitzei buruzko behar adinako adierazgarri den txosten batr Ondare Historikoaren Zuzendaritzari aurkeztea. d) Hartutako babes-neurriei eta, burututako iharduketen ondorioz, hartzea komeni direnei buruz ere, bateratuta Txosten bat aurkeztea. e) Kanpainaren zehar lortutako materialen Inbentario bat Egitea. Kanpainaren zehar lortutako materialak, 7. artikuluan araututakoaren esanera gordailatzea. g) Agindu honen 8. artikuluan agindutakoaren esanera, Zientzi-Txosten bat aurkeztea. Zazpigarren artikulua.- Materialak gordailutzea. Emandako baimenen titular direnek, kanpainaren amaitze egunetik hasi eta urtebeteko epe baten barruan, Ondare Historikoaren Zuzendaritzak izendatutako siglaz kanpainaren zehar lortutako materialak, iharduketaren Zuzendariak beroiei buruz egindako Inbentarioarekin batera, iharduketa bakoitzaren kokalekuari dagokion Lurralde-Museoko Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dituzte, zuzendaritza horrek, dagozkien Lurralde-Museoei galde egin ondoren. Museoko Zuzendariak, aipatutako material horien gordailutzearen akta bat egingo du eta horren eta aurkeztutako inbentarioaren kopia bat Ondare Historikoaren Zuzendaritzari eta iharduketaren Zuzendariari bidaliko die. Kanpaina amaitu ondoren, material horiek, beroiei dagozkien Museoari entregatzen ez zaizkion bitartean, proiektua abalatu zuen Ikerketa-Tegian gordailatu beharko dira. Benetako arrazoiak egon badaudenean, indusketa-zuzendariak, Ondare Historikoaren Zuzendaritzak baimena eman ondoren, Gordailu-Museoari beste ikertokietara eramatea eskatuko dio iker ditzaten, eragiketa horren erantzukizundun Museoa gelditzen dela. Material horiek Gordailu-Museotik al egoteko epeak urte bat ezin gaindituko du eta bidezko karirik badagoenean, luzatu ahal dela. Zortzigarren artikulua.- Zientzi-Txostena Kanpainako Zuzendariak, egin diren lanei buruzko Zientzi-Txosten batr aurkeztu beharko du, lan horien bukaeratik kontatzen hasi eta bi urtetako epe baten barruan edo, nolanahi ere, aztarnategiko indusketa-aldi jakin bat amai dadinetik. Halaber, zazpi indusketa-kanpaina egiten diren bakoitzean, ordura arte egindakoaren txosten exhaustibo bat aurkeztuko da, Euskal Herriko Arkeologia-Ondarearen Aholku Batzordea entzun ondoren eta iharduketaren Zuzendariak eskatuta, Ondare Historikoaren Zuzendaritzak epe hori luzatzea erabaki dezanean salbu. Bederatzigarren artikulua.- Argitalpen eskubideak. Txostena entregatua izan ondoren, bere dibulgaziorako, Kultura eta Turismo Sailak inoren aurrean lehentasunezko eskubidea izango du. Hala ere, Jardun-Zuzendariak, bere baliabideez, txostanea publikatzea nahi izango balu, Arte-Hiztoria Ondarearen Zuzendaritzari jakinarazi beharko lioke, hori bidezkotzat jo ezkero, baimena eman diezaion. Egoki iruditzen bazaio, publikatu ahal izango du. Hamargarren artikulua.- Etendura eta ezeztapena Hemen jarraian esaten direnak izango dira etendura eta ezeztapenerako arrazoiak: a) Horretarako jarritako epearen barruan Zientzi-txostena ez aurkeztea b) Ondare Historikoaren Zuzendaritzaren baimenik gabe proiektua aldatzea. c) Lan taldearen iharduna, hori abalatzen duen Tegi edo Instituzioaren ustetan, behar bezalakoa ez izatea, Ondare Historikoaren Zuzendaritzak ere horrela uste badu. d) Agindu honetan adierazitako beste edozein betebeharren bat ez betetzea. Hamaikagarren artikulua.- Presazko indusketak. Aztarnategiaren berehalako deuseztapen-arriskua dagoenean joko dira presazkotzat indusketak. Nolanahi ere, azken irtenbide gisa emango dira baimenak eta, kasuan kasurakoaren izaera izango dute, bere garapen-aldiaren mugaketa zehatzatik datorrena. Hori gauzatzean, edozein indusketako zuzendariei eskatzen zaien betebeharrak beteko dira, nahiz eta, bere ezaugarri bereziak direla eta, horren tramitea, Ondare Historikoaren Zuzendaritzaren agindura mugatuko da. Baimen horien berri, Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordeari emango zaio. Hamabigarren artikulua.- Arkeologia-miaketak Arkeologia miaketarako proiektuek Kultura eta Turismo Saileko Ondare Historikoaren Zuzendaritzaren onespenaren beharra daukate. Horretarako, honako hau aurkeztu behar da: Baimenerako eske-idazkia, bertan, proiektatutako lanaren interesa ziurtatzen dela eta, halaber, ihardunak hartzen duen eremua, erabiliko diren prozedurak eta lanerakn egitarau eta egutegia. Lortutako emaitzei buruz, hiru hilabeteko epe baten barruan, Ondare Historikoaren Zuzendaritzari txosten bat bidaliko zaio. Hala izanez gero, aurkitutako materialak, hiru hilabeteko epe baten barruan, 7. art.-an agindutakoaren esanera gordailatuko dira. Hamairugarren artikulua.- Arkeologiazko araketa lanak Arkeologiazko araketa lanak egiteko baimenerako eskabideek, miaketarako kasuan eskatutako xehetasunak eman behar dituzte, halaber, eske egilea, 3. art.-ko lehenengo hiru apartaduetan aipatutako tegietako edozeinen ikerketa-programan sarturik dagoela ziurtatzen duen agiri bat ere, edo beraiek abalatzen dutela. Halaber, lortutako emaitza eta materialei buruz, miaketen kasurako jarritako eginbeharrak ere bete beharko dira. Hamalaugarren artikulua.- Estratigrafiazko sondaketak Estratigrafiazko edozein sondaketa moeta, arkeologiazko indusketatzat joko da, beraz, gainontzeko indusketek bezala, proiektua aurkeztea, zuzendaritza, kontserbazioa eta txostena egiteko betebehar berdinak izango dituzte, hemen ondorenean esaten direnak salbu: a) Indusketaren ondoraino iristeko erantzunkizunik ez da egongo. b) Zientzi-txostena, sondaketa amai dadinetik hasi eta 3 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da, 6. artikuluko c) apartaduan eskatutako txostena aurrez aurkeztu beharrik gabe. c) Espezialista-taldeari buruz 4. art.-ko f) apartaduan adierazitako izan ematea ez da beharrezkoa. d) Sondaketan lortutako materialak 7. artikuluan ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko dira, kasu horretako epea, 3 hilabetekoa dela. Hamabosgarren artikulua.- Haitzuloetako Artearen Ikerketa Haitzuloetako Artearen Ikerketak egiteak ere, Ondare Historikoaren horri dagokion baimena eskatzen du. Ikertzaile eta ikerketarako tegiek, Ondare Historikoaren Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte haitzuloetako artearen ikerketa proiektuak, erabili nahi duten aztarnategia adieraziz eta erabili nahi dituzten lan-teknikak, ikerketa horrek maergo eta marrazkizko arte-lanetan izan ahal duen eragina, tokiko lanen iraupena eta orokorki, iraunarazpen arazo posibleak balioneurtu ditzaketenak zehazki azalduz. Hamaseigarren artikulua.- Ustekabeko aurkikuntzak Ustekabeko aurkikuntzen izaera ematen zaien ondasun guztien aurkitzaileak, bere aurkikuntzaren berri berahala emango dio Ondare Historikoaren Zuzendaritzari. Aurkikuntzaren berri eman ondoren, gauza horiek Administrazioari eskuratu artean, aurkitzaileari legezko gordailuaren arauak atxikiko zaizkio, Museo publiko bati ematen dizkion kasuan salbu, museo horrek ere, Ondare Historikoaren Zuzendaritzari jakinerazi behar diola. Berriematearen eta gauza entregatzearen artean egon dadin epeak inola ere ez ditu gaindituko bi hilabete. Hamazazpigarren artikulua.- Ikuskapena Ondare Historikoaren Zazendaritzari adskribaturiko ikuskaritza-organoei dagokie xedapen honetan araututako iharduketak ikuskatzea. ALDIBATERAKO XEDAPENA Urte honetako eske-idazkiak aurkezteko epea, salbuespen modura, Agindu hau indarrean sartzen denetik hasi eta bi hilabetera amaituko da. Agindu honetan ezarritako betebeharrak bete eta gaur arte aurkeztutako eskabideak, baliozkotzat joko dira. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko abenduak 17. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARAMBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.