Euskadi.eus
  • Herrizaingo-Sailburuaren 1988.eko Otsailaren 11ko AGINDUA, Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak finkatuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Herrizaingo-Sailburuaren 1988.eko Otsailaren 11ko AGINDUA, Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 415
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/02/11
  • Argitaratze-data: 1988/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Herrizaingo-Sailburuaren 1986.eko Uztailaren 7ko Aginduz, ageriko ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak araupetu ziren behin behingoz, ordutik hona arazoizko epe bat iragan denez eta agindu horren eguneroko erabilera ikusi ondoren, bidezkoa gertatzen da behin-betiko arauak ematea, Autonomia-Estatutuaren 10.38 atalean ohartemandako agintepideaz baliatuz eta iragandako aldi horretan lortutako haztura oinarri harturik. Guzti horren ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala: Ageriko ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako tegi eta etxeak zabaltzeko eta ixteko orduak Agindu honetan ezarritakoari atxikiko zaizkio. Bigarren atala: Aurreko atalak aipatzen dituen orduak, hots, iharduna amaitzekoak, honako hauek izango dira: Tegi edo etxea Ixteko ordua 1. Ardandegi eta upeltegiak . . . . . . . . . . . . . 24etan 2. Jatetxe, erretegi, self-servíce jantoki eta antzekoak............................. 2etan 3. Kafetegi, kafe-edaritegi kafe-aretoak, dastategiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1,30etan 4. Edaritegi berezi, Whiskitegi, klub, amerikako edaritegi, pub eta edari-diskategiak......................... 2,30etan 5. Gazteentzako Dantzalekuak . . . . . . . . . . . . 22etan 6. Diskategiak ........................... 4etan 7. Kafetegi-Antzerkiak eta antzekoak . . . . . . . 4etan 8. Ikuskizunak eskaintzen dituzten Dantzalekuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4,30etan 9. Jolas-Aretoak . . . . . . . . . . . . . - . . . . . . . . . 22,30etan 10. Bingo-Aretoak eta Joku-Etxeak . . . . . . - . . 3retan 11. Txokoak eta Sukaldaritza-Elkarteak . . . . 2,30etan Hirugarren atala: Aurreko atalean ezarritakoa dena dela, ostegun, larunbat eta jai-besperetan Agindu honek aipatzen dituen tegi eta etxeak ixteko orduak honako hauek izango dira: Etxe edo tegia Ixteko ordua 1. Ardandegi eta upeltegiak . . . . . . . . . . . . - . 1etan 2. Jatetxe, erretegi, self-service, jantoki eta antzekoak........-................... 3retan 3. Kafetegi, edaritegi, kafe-aretoak eta dastategiak............................ 2etan 4. Edaritegi berezi, Whiskitegi, klub, amerikako edaritegi, pub eta edari-diskategiak......................... 3,30etan 5. Gazteen Dantzalekuak . . . . . . . . . . . . . . . . 23retan 6. Diskategiak ........................... 5etan 7. Antzerki-kafelekuak eta antzekoak . . . . . . . 5etan 8. Ikuskizunak eskaintzen dituzten Dantzalekuak . . . . . . . . . . . . . . - . . . . . . . . . 5,30etan 9. Jolas-Aretoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . - - . 23,30etan 10. Bingo-Aretoak eta Joku-Etxeak . . . . . . . . . . 4etan 11. Txokoak eta Sukaldaritza-Elkarteak . . . . 3,30etan Laugarren atala: Ekaina, Uztaila, Abuztua eta Irailan, Aste Santuan eta Abenduaren 21etik Urtarrilaren 6ra arte, Agindu honek aipatzen dituen tegi eta etxeak zabaltzeko eta ixteko ordua, ordu erdi batez luzatuko da. Zaindari-jai edo herriko jaien zioz egin daitezen gau jai, musikaldi edo bestelako ikuskizunak hasteko eta bukatzeko orduak zehaztea, udal horietako agintariei dagokie eta hauek, Herrizaingo-Saileko Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzari erabaki horren berri eman behar izango diote. Bosgarren atala: Agindu honek aipatzen dituen tegi eta etxeak ezin izango dira zabaldu seiretan baino lehen, beren ihardunean amaitu eta hasi artean, gutxienez, lau ordu iragan behar izango dira. Seigarren atala: Biak barne daudela, bigarren ataleko lehenengotik zortzigarrenerarteko idazatietan aipatutako tegietan, beraiek ixteko dagokien ordua hel dadinean, ez da bezero bat ere sartzen utziko, ez eta edari edo bestelakorik emango eta izatekotan, girotze-musika, jolas-makina, bideo edo antzeko edozein gailu edo makinak ihardutzeari utzi behar izango diote. Ixteko ordua heldu ondoren, aipatutako etxe eta tegiek, hogei minututan bezerorik gabe egon behar izango dute. Biak barne daudela, bosgarrenetik zortzigarrenerarteko zenbakiez aipatutako tegietan, hamabost minutu aurretik adieraziko zaie bezeroei ixteko ordua. Zazpigarren atala: Jolas-aretoetan, ixteko ordua heldutakoan, jolas makina edo tresna guztiek ihardutzeari utzi behar izango diote eta ez da egaritzekorik salduko ez eta bezero berririk sartzen utziko. Zortzigarren atala: Bingo-Aretoetan eta Joku-Etxeetan, ixteko ordutik aurrera ezin izango da bingo-jokaldirik edo Joku-Etxeetako berezko jokurik egin eta ez da bezero berririk sartzen utziko ere, joku-makinek iharduteari utziko diotelarik. Aretook, hogei minututan bezerorik gabe egon behar izango dute. Bederatzigarren atala: Indarrean dauden legeen arauera agintaritzaren baimena behar duten ageriko ikuskizun guztietan, beren iharduna hasteko eta amaitzeko ordu zehatzak, baimenean bertan erasota utzi behar izango dira. Hamargarren atala: Tegia egon edo ikuskizuna egin nahi deneko Udalari erizpena eskatu ondoren, Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzak, ordu berezitarako baimena eman ahal izango du, beti ere doakionak horrela eska dezanean, honako kasu hauetan: 1. Turismoaren eraginpean dauden tegi edo etxeetan. 2. Herrien hirigunean dauden tegi edo etxeetan. 3. Aideportu, portu, tren-geltoki, autobus-geltoki edo antzerako tegietan egon eta lehentasunez, ibiltarien edo gaueko lan-ordupeko lanarien zerbitzurako izendatutako etxe eta tegietan. 4. Zernolako bereziak izateagatik beste ordu ezberdinetan ihardun behar duten tegi edo etxeetan.Atal honen lehenengo idazatiak aipatzen duen erizpen-txostena eskatu ondoren, doakion udalak hilabeteko epean erantzunik eman ez baleza, aldezkotzat jo behar izango da. Hamaikagarren atala: Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzak, doakienek eskatuta, Agindu honetan jarritako orduak aurreratu edo atzeratzeko baimena eman ahal izango du, zenbait agiantza edo egunetarako, guzti hori, azoka, bilkura, erakustaldi edo antzerako izaerazko gertakizunei begira. Hamabigarren atala: Zaingo-arduradunek, Agindu honekiko agiango hauspenari buruz egin ditzaten salaketa-agirietan gutxienez honako hauek jarri behar izango dituzte: 12.l. Izena, abizenak eta tegi edo etxearen jabeak duen Estatuko Nortasun-Txartelaren zenbakia. 12.2. Salaketa egiten duen/duten arduradun/arduradunen zenbakia. 12.3. Ikuskaketa hasi zeneko eguna eta ordua. 12.4. Tegiaren izena eta zein moetatakoa den. 12.5. Tegi edo etxean dauden pertsonen zenbatekoa, gutxi gora behera, eta zeintzuk diren, edo hala badagokio, horietariko bat edo batzuren izena. 12.6. Egindako agiango hauspena edo hauspenak. 12.7. Salaketa egiten duten zaingo-ardusadunen, tegiaren baimendunaren edo honen ezean tegiko arduradunaren izenpea. Hamahirugarren atala: Horretarako agintepidea duten agintariek, Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzari bidali ahal izango diote beren menpe dauden zaingo-arduradunek Agindu honetan finkatutakoaren agiango hauspenengatik egindako salaketa-agiria. Hori, guzti hori, salaketaren gai diren eginkizunek dituzten zernolakoak bereziak direla zio, agintarien aldetik dagokion zigortze-zehaztapidetza bideratu eta dagokion zigorra ezarri behar dela jotzen baldin badute. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Agindu honetan agindutakoaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta geldituko dira. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteizen, 1988.eko Otsailak 11. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARlA RETOLAZA IBARGUENGOITIA