Euskadi.eus
  • Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko 1988.eko maiatzaren 6ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak izan, Sustapen Publikoko diren eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen esleipenari buruzkoa. (Hutsen zuzenketa) - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko 1988.eko maiatzaren 6ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak izan, Sustapen Publikoko diren eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen esleipenari buruzkoa. (Hutsen zuzenketa)

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 1242
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/05/06
  • Argitaratze-data: 1988/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Ekainaren 7ko 137/1988 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipena xedatu du, barnerako eta kitagarriak diren bonotan gauzatua, 10.000 milioi pezetatako diruzenbatekoz, inbertsio-gastuei aurre egiteko. Aipatutako Dekretu horrek xedatzen duena betez eta bertan agintzen direnak gauzatzeko beharrezko diren xedapen eta erabakiak hartzeko Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari ematen dion baimenaz baliatuz, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua. Zor Publikoaren azalpena. Zor Publikoa, bakoitza 10.000 pezetakoa eta daramanaren izeneko tituluetan eratuko da, honako maila hauen arabera sailkaturik: 1 zenbakia; titulu batekoa 2 zenbakia; 10 titulukoa 3 zenbakia; 100 titulukoa 4 zenbakia; 1.000 titulukoa 2. Artikulua. Zor publikoa hartzeko modua. 2.1. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak, Ekainaren 7ko 137/1987 Dekretuaren indarrez atera eta kitagarri den harpidetza publikozko Zor publikoa, eskainiko d u. 2.2. Doakienek, Aurrezki Kutxen, Bankoen nahiz Mailegu Kooperatiben bidez egingo dute harpidetza, eskatutako diruzenbateko guztia suskribapen unean emanez. 2.3. Suskribapen eskeek, eskaintzen den diruzenbatekoa gainditu dezatenean, prorrateoa egingo da honako arau hauen esanera: 2.3.1. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak egingo du, bere egoitzan eta agerian. 2.3.2. Bakarka milioi bat pezeta gainditzen ez duten eskabideei, oso osoan erantzungo zaie, jaulkipenaren guztirakoa gaindi dezatenean izan ezik, kasu horretan, guztien heinezko prorrateoa egingo litzateke. 2.3.3. Lehen aipatutako eskabideek jaulkipenaren guztirakoa beteko ez balute, gainontzeko eskabideen artean egingo litzateke aldearen prorrateoa. 2.4. Eskatutakoari dagokion dirua sartu dela ziurtatuko duen ordainagiria emango zaie harpidedunei harpidetza egin dezaten une berean. Aurreko 2.3. apartaduak esaten duen prorrateoa, hala gertatuz gero, burutu ondoren bakarrik hartuko du behin-betikoaren izaera dirusarrerak. 2.5. Bere garaian, esleiketako diru zenbatekoari dagozkion Polizak eskuratuko zaizkio harpidedun bakoitzari, Kanbio eta Boltsa Ajente batek edo Merkataritza Artekari kolejiatu batek interbenitutakoak, eta horiek, indarrean dauden Arantzelek adierazten duten artesaria besterik ez dute jasoko. Hirugarrera Artikulua.- Jaulkipenaren emaitza eta gastuak. 3.l. Jaulkitzen den Zor Publikotik lortutako guztirako emaitza, Dirusarreren Aurrekontuari atxikiko zaio, bederatzigarren kapitulua, «Finantzazko Pasiboen Aldaketa», larogeita hamahirugarren artikulua, uEuskadiko Autonomia Elkartearen Zor Publikoan delakoan. 3.2. Jaulkipenean lagun dezaten entitateek, «Euskal Herriko Altxortegi Nagusia»-ren izenean sartuko dute bakoitzari dagokion diruzenbatekoa, 1988.eko uztailaren 9an. 3.3. Tituloak egiteko gastuak, komisioak, artesariak, harpidetza-polizak, eta, oro har, mota honetako eragiketei dagozkien gastuak, indarrean dauden aurrekontuak horretarako emandako kredituen kontura joango dira, larogeita hamargarren Saila, «Zor Publikoa», 01 Zerbitzua, «Epe Luzerako Zorpetzea» seigarren atalburua, hirurogeita zortzigarren artikulua, 689 kontzeptua. 3.4. Herriogasun eta Dirúbideetarako Sail honek, jaulkipen honetan lagun dezaten entitateekin, jaulkipen horren gauzatze-prozedura itunduko du eta horri dagozkion komisioei dagozkien diruzenbatekoa jarriko du. 3.5. Herriogasun eta Dirubideetarako Sail honek egindako eragiketen kontua, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Hazienda eta Aurrekontu Batzordeari emango dio. 4. Artikulua. Interesak ordaintzeko prozedura. 4.1. Jaulkipen honetako interesen ordainketa-zerbitzua, jaulkipenean laguntzen duten finantzaketa artekarien bidez egingo da. 4.2. Baloreak aurreko apartaduan aipatutako finantzaketa artekarien eskutan egon daitezenean, artekari horiek balore horien interesak Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari eskatuko dizkiote ordainketa-epe bakoitza heldu baino hamar egun lehenago, doakienei ordaindu ahal izateko. 4.3. Baloreak beste edukitzaile batzuren eskutan egon daitezenean, ordainketa hori ere, aipatutako finantzaketa artekarien bidez egingo da eta, ordainketa-eskubidea erabili ahal izateko, horien aurrean tituloak aurkeztu beharko dira eta horrek horri dagokion murtziloari bide emango dio. 4.4. Bi kasuetan, dagokion epemugako interesak eskuratzeko eskubideak erabili direnaren diligentzia egingo du entitate ordaintzaileak. 4.5. Ordainketa egitea eskatzen zaion finantzaketa entitateak, bere eskutan gordeko ditu horri dagozkion tituloak, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak haren alde ordainketa egin duenaren agindua eman arte, tituludunak, finantzaketa erakundearekin egin dezan itunearen modura, epemugako zenbatekoa berma dezanean salbu. 5. Artikulua. Amortizazioak ordaintzeko modua. 5.1. Aurreko artikuluan aipatutako finantz-artekarien bitartez egingo da jaulkipen honetako amortizazioen ordainketa zerbitzua. 5.2. Amortizazioen ordainketarako prozedura, salbuespen batez, hots, interesak esaten duen tokian amortizazioak ulertuz, laugarren artikuluan ezarritako ra izango da. Gasteiz, 1988.eko ekainak 8. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.1988.eko maiatzaren 24eko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, 99 zenbakia duen alean alegia, argitaratua izan zen aipatutako Aginduan zenbait huts egin zenez oharturik, ondoren horiei dagokien zuzenketa egiten da: 2976 orrialdean, 9. artikuluan, 3 zenbakian, lehenengo idazatiko azkeneko lerroan, «Agindu honetako 5,3 artikuluan» dioenean, «Agindu honetako 5,5 artikuluan» esan behar du. 2980 orrialdean, 19. artikuluan, 1 zenbakian, bigarren idazatian, «...-ren ...-(e)ko .../ 1988 Legean ezarritakoaren arabera.o dioenean, uapirilaren' 15eko 7/1988 Legean ezarritakoaren arabera.» esan béhár du. Orrialde berean, gaztelerazko testuan, 19. artikuluan, 2 zenbakian, lehenengo idazatian, «siempre que existan motivos justificadas» dioencan, «siempre que existan motivos jusoficados». 2981 orrialdean, gaztelerazko testuan, 20. artikuluan, 1 zenbakian, b) letran, «respecto de los que no exista» dioenean, «respecto de las que no exista» esan behar du. 2987 orrialdean, I Eraskinean, beheko koadroan, azkeneko lerroan, «N° Afiliado a la Seg. Social (cónyuje)» dioenean, «N° Afiliado a la Seg. Social (cónyuge)» esan behar du. 2988 orrialdean, I Eraskinean, goiko koadroan, lehenengo lerroan, «Ingresos brutos anuless» dioenean, «Ingresos brutos anuales» esan behar du. Orrialde berean, I Eraskinean, 101 zenbakian, ccestablecimientos de beneficienciao dioenean, ceestablecimientos de beneficencian esan behar du. Orrialde berean, I Eraskinean, 102 zenbakian, ecsubarrendo o en precariou dioenean, «subarriendo o en precario» esan behar du. Orrialde berean, I Eraskinean, 104 zenbakian, «Alojamiento en convicenciao dioenean, «Alojamiento en convivenciao esan behar du. Orrialde berean, I Eraskinean, 108 zenbakian,ecviviendas de superficie útil total, inferios a 27 m2» dioenean, «viviendas de superficie útil total inferior a 27 m2» esan behar du. 2991 orrialdean, gaztelerazko testuan, I Eraskinean, B) letran, bigarren idazatian, «Si hay munusválidos a su cargo» dioenean, «Si hay minusválidos a su cargo» esan behar du. Orrialde berean, gaztelerazko testuan, I Eraskinean, C) letran, bigarren idazatian, «el Ayuntamiento padrá solicitarle» dioenean, «el Ayuntamiento podrá solicitarle» esan behar du. Orrialde berean, gaztelerazko testuan, I Eraskinean, C) letran, hirugarren idazatian, «Los que justifiquen sus ingesos» dioenean, «Los que justifiquen sus ingresos» esan behar du. 2992 orrialdean, gaztelerazko testuan, I Eraskinean, laugarren lerroan, «Por cada miembros que exceda» dioenean, «Por cada miembro que exceda» esan behar du. Orrialde berean, gaztelerazko testuan, II Eraskinean, b) letran, 4 zenbakian, «útil total inferiora veintisiete metros» dioenean, «útil total inferior a veintisiete metros» esan behar du. 2993 orrialdean, gaztelerazko testuan, II Eraskinean, i) letran, «amenace la seguridad de susocupantes» dioenean, «amenace la seguridad de sus ocupantes» esan behar du.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.