Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1989.eko azaroaren 21ekoa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, Eraikintza eta Etxebizitza Estatistikari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1989.eko azaroaren 21ekoa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, Eraikintza eta Etxebizitza Estatistikari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 3265
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/11/21
  • Argitaratze-data: 1989/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutuko 10.37 atalak, eskuduntza osoa ematen dio Euskal Autonomi Elkarteari Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari dagozkionetan eta beraren helburu eta konpetentzietarako. Hori garatuz, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak, arloari buruzko funtsezko arauak ezartzen ditu Autonomi Elkartearen eremu barrurako eta, urriaren óko 7/1989 Legez, Estatistikari buruzko eta 1989-1992 epealdirako Euskal Plana onartu zen. Bestalde, arkitektura-ondare, eraikintza eta etxebizitza arloei buruzko zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari trasferitzeari buruzko azaroaren 27ko 3006/ 1981 Errege Dekretuan, eraikintza eta etxebizitza arloei buruzko estatistika Autonomi Elkarte honi ematen zaio bere helburu eta konpetentziei dagozkienetan, Estatuaren Administrazioarekin beharrezko den lankidetza alde batera utzi gabe Estatuaren helburuak bete ahal izateko. Agindu honen bidez, 4/1986 Legeko 6.2 atalean ezartzen den prozedurabidez lankidetza hori atalkatzeaz aparte, 7/1989 Legeko 7.3 atalean aipatzen den araudi berezia ezartzen da. Atal horretan, eraikintza eta etxebizitza-estatistika, «administrazio kudeaketa, administrazio erabilpen eta estatistika mailako» operazio gisa, katalogatzen da. Halaber eta 4/1986 Legeko 9.1 eta 10.2 ataletan ezartzen dena betez, honako hau zehazten da Agindu honen bidez, hots, eman beharreko informazio estatistikoa eta zeintzuk dauden hori egitera behartuta. Bestalde, honako hau ulertu behar da informazio estatistikoz: Udal baimenen pean dauden eraikuntzaihardunak hain zuzen. Hori horrela, Udalak funtsezkoak dira estatistika-arloari dagozkionetan eta honako hau dela estatistika horren helburua, hau da, eraikintzei eta etxebizitzei buruzko proiektu eta ikerketa publiko eta pribatuetan emankortasunez hori erabili ahal izatea alegia. Horiek horrela eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko eta Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 22ko 138/ 1987 Dekretuko 20. atalean ezartzen denaren arabera, honako hau xedatzea erabaki du Sail honek: 1. atala.- Helburua. Eraikintza eta Etxebizitza-Estatistikari buruz Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremu barruan burutu daitezen administrazio-ihardunak arautzea da Agindu honen helburua. 2. atala.- Agintedun organua. Urriaren 6ko 7/1989 Legeko 8.2 atalean ezartzen denaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila izango da honako ekintza hauek burutuko dituena: Emaitzak biltzea, prozesatzea eta argitaratzea eta bai Agindu honetan aipatzen den estatistika-iharduna Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan egiteko beharrezko diren ekintza guztiak ere. 3. atala.- Ezartzen direnak bete behar dituztenak. 1.- Sustatzaile inmobiliario guztiek eta horien izenean teknikari arduradunek, Agindu honetako Eraskinean ematen diren galdera-zerrendak bete eta aurkeztu beharko dituzte Udaletxean. Horretarako, honako hau joko da sustatzaile inmobiliariotzat: Etxe berria egite, bereoneratze edo botatze-obretarako Udalari baimena eskatu beharra duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu. 2.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez joko du sustatzaile inmobiliarioengana, galdera-zerrendak bete ditzatela eskatuz eta beharrezko diren ziurtapenak egin ahal izateko. 4. atala.- Prozedura. 1.- Hori bete behar dutenek, udal-baimena horretarako eskatzen deneko obra-moetari dagokion galdera-zerrenda eta eskabidea aurkeztu beharko dituzte ekintzaren gai izango den ogasun higiezina kokatuta dagoeneko Udaletxean. Halaber, eraikin berria egite edo eraikin guztienak diren elementoak bereoneratze obrak izan daitezenean, berriz aurkeztu beharko da aipatutako galderazerrenda hori lehenengoz jabetze lizentzia-eskeidazkiarekin batera edo obra amaitu deneko ziurtagiriarekin batera. 2.- Udal hartzaileek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzara bidali behar dituzte, hilabete bakoitzeko lehen hamar egunen barruan, aurreko hilean eman diren lizentziei edo aurkeztu diren ziurtagiriei dagozkien galderazerrendak, Agindu honetako Eraskinean ematen den laburpen-orriarekin batera. 5. atala.- Kooperazioa. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, kooperazio-hitzamren bat izenpetuko du Obra Publiko eta Hirigintza Ministeritzarekin, Eraikintza eta Etxebizitza Estatistika bi Administrazioek probetxatzeari dagozkionetan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkartean ez dira aplikagarri izango, maila berdineko edo beheragokoak izan eta Agindu honetan ezartzen denaren aurka edo horrekin bateragarri ez diren xedapenak. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Heiriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren hurrengo hilaren 1.ean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko azaroak 21. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.