- AGINDUA, 1991ko ekainaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, ehiza-gaitasuna neurtzeko frogak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1991ko ekainaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, ehiza-gaitasuna neurtzeko frogak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 1912
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1991/06/06
- Argitaratze-data: 1991/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Natur Inguruneak, Landaretza eta Animaliak babesteko den martxoaren 27ko 4/1989 Legean ezarritakoarekin bat, maiatzaren 2ko 124/1990 Dekretuak heziketa maila egokia eskatzen dio biharko ehiztariari, ehiza-baimena eman aurretik, ehizatzeko duen eskubidea behar bezala ihardun dezan. Gaitasun hori erakustearren, Administrazioak aldiro-aldiro froga batzu antolatuko ditu. Aipaturiko frogak burutzeko behar diren arauak, frogetarako deia zabaltzen duen Erakundea, aldizkatasuna, epaimahaikoak nortzu izango diren eta errolda bat, gainditzen dituztenak bertan inskribatzeko, Agindu honen bidez argitaratzen da. Ondorioz, 124/1990 Dekretuaren bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ehizan iharduteko Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan behar den baimena lortzearren, froga batzu gainditu beharra dago biharko ehiztariak horretarako gutxienezko gaitasuna duen ala ez jakin ahal izateko. Natur Ingurunearen Antolakuntza eta Ikerketa Zuzendariak zabalduko du frogetarako deia, urtean behin gutxienez, maiatz edo ekainean ahal bada. 2. atala.- Frogetarako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, azterketak egin baino gutxienez hilabete bat lehenago, eta eguna, ordua eta tokia ekarriko ditu, halaber, izenak emateko epea, behintzat hamabost egunekoa, irekiko du. 3. atala.- Maiatzaren 2ko 124/1990 Dekretuaren eraskin gisa argitaraturiko programak ekartzen zituen gaiak izango dira frogen ardatza; izan ere, 21 itaun, bai teori arlokoak bai praktikoak, dituen test moduko galdesorta bat bete beharko da. 4. atala.- Herrialde Historiko bakoitzean Epaimahai bana eratuko da frogen ebazle izateko eta epaimahaiburu batez, bokal batez eta idazkari batez egongo da osaturik. Frogen oinarri diren gaietan adituak diren funtzionarien artetik hautatuko da epaimahaiburua. 5. atala.- Epaimahaiek onarturikoen zerrenda igorriko diote frogetarako deia zabaldu duen erakundeari eta horrexek luzatuko ditu ziurtagiriak, ehizarako gaitasuna egiaztatzen dutenak. 6. atala.- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailean errolda bat egongo da, Agindu honen arabera frogak gainditzen dituzten ehiztariak bertan inskribatzeko. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkasian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 6. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.