Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1993ko otsailaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, maiatzaren 3ko 2/1990 Legea garatzen duen otsailaren 9ko 25/1993 Dekretuan adierazitako baliabideak zehazteko sistema ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko otsailaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, maiatzaren 3ko 2/1990 Legea garatzen duen otsailaren 9ko 25/1993 Dekretuan adierazitako baliabideak zehazteko sistema ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 661
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/02/10
  • Argitaratze-data: 1993/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzko 2/1990 Legea garatu da otsailaren 9ko 25/1993 Dekretuaren bidez eta, Aurrekontu Orokorren Legeaz, luzatu egin da bere indarraldia. Beraz, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera eska dezatenen familien baliabideak zehazteko, aipatutako Dekretuaren 10. atalean ohartemandakoa garatu behar da orain. Horren indarrez eta otsailaren 9ko 25/1993 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoarekin bat etorriz, hauxeXEDATU DUT:I.- Lan Etekinak 1. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ondorioetarako, inoren konturako lanetiko dirusarrerekin izandako etekin garbia honela kalkulatzen da: eskatzaileak izandako dirusarrera gordinei Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioen kopurua kenduko zaie, baita eskubide pasibo eta Mutualitateengatik derrigorrez ordaindutako kopuruak eta Umezurtzen Kolejioei edo antzerako Instituzioei egindako derrigorrezko kotizazioak ere; inoren konturako langileen kasuan, izandako dirusarreren ehuneko bia gutxituko da. Dirusarrera horiek nominarekin edo pentsioen ordain agiriekin egiaztatu beharko dira. 2.- Kenketa berdinak ezarriko zaizkie dirusarrerak jasotzen dituzten familiako beste kide guztiei ere, inoren konturako langileek izandako dirusarreren ehuneko bia izan ezik. 2. atala.- 1.- Norberen konturako lanetik, bereziki nekazal, merkataritza edo lanbide ustiakuntzetatik lortutako etekinen zenbatespena Banakako Zenbatespen Bakandu Objetiboaren sistema erabiliz egingo da. 2.- Horrelako kasuetan, eta desberdintasunak konpontzeko asmoz, errentagarritasun errealaren erizpenak ezarri ahal izango dira, ez zergapidezkoak bakarrik. 3. atala.- Familiako kontsumorako erabil daitezkeen produktuak sortzen dituzten nekazaritza eta abelazkuntza ustiakuntzetako edo beste ihardun batzuetako titularrei dagokionez, produktuon balioa dirusarreratzat zenbatuko da.II.- Ondarea 4. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ondorioetarako, jabetzan diren hiri eta landako ondasun higiezinen balioespena bakoitzari dagokion kalastrako balioaren arabera egingo da. 2.- Hiriko ondasun higiezina ohizko etxebizitza lez erabiltzen dena bada, zenbaketatik kanpo utziko da kalastrako balioa hiru milioi pezeta baino gehiagokoa ez denean, 1983ko urtarrilaren 1etik zergapidetarako berriztatu ez baldin bada balio hori; sei milioikoa izango da, epe horretan eguneratu baldin bada. Esandako ohizko etxebizitza horren kalastrako balioa kopuru horiek baino handiagoa denean, kalastrako balio horretatik, hurrenez hurren, hiru milioi pezetako edo sei milioiko kopurua gutxituko da zenbaketa egiteko. 3.- Hiriko beste ondasun higiezin batzuen balioa zehazteko, kalastran dagokien balioa zenbatuko da. 4.- Nekazaritza eta abelazkuntzako kasuetan, zenbaketatik kanpo utziko dira kalastrako balioa edo, legearen ikuspegitik edozein tituluz dela, familiak ustiaketarako dituen landa ondasunak, zergapideketarako oinarri ezargarrien ehuneko lauan kapitalizatutako tekniken bidez zehaztu daitekeena, hiru milioi pezetatik beherakoa denean. Beste ustiaketen kasuan, kalastrako balioa kopuru hori baino handiagoa bada, kopuru hori gutxitu egingo zaio. 5.- Nolanahi ere, lortutako etekin guztiak zenbatuko dira, direla alogerak, intsuldaketa edo uzteagatiko prezioak, bai hiri zein landa ondasunen kasuetan. 5. atala.- 1.- Familiako edozein kideren eskura dauden tituluek, baloreek, erraz saldu daitezkeen kreditu eskubideek edo banketxetan dagoen eskudiruak osatzen badute familiaren ondarea, guzti-guztiok zenbatuko dira. 2.- Errenta aldakorreko tituluak Balore azokan duten kotizazioaren arabera balioetsiko dira, baina, kotizaziorik ez badute, kontabilitatezko balioan hartuko dira. 3.- Errenta finkoko tituluak balio izendatuan hartuko dira. 6. atala.- Eskuarteen zenbaketatik kanpo utziko dira oso-osoan familiako deusak, horien artean, ohiz kanpoko baliodunak izanik, baliabide ekonomikoak adierazten dituztenak eta erraz saltzeko modukoak direnak izan ezik. 7. atala.- Motordun ibilgailuen balioa neurtzeko, merkatuko prezioak izango dira kontuan. Ondorengo ezaugarri hauetakoren bat duen ibilgailu bat bakarra daukaten familiak, balorazioz kanpo geldituko dira: a) Matrikulazioa 1987ko urtarrilaren 1ekoa baino lehenagokoa duen ibilgailua. b) 12 zaldi edo gutxiagoko potentzia fiskala duen ibilgailua turismoetan, 16 zaldi traktoreetan, 1.000 kg.ko zama utila kamioietan edo 125 c.c. ziklomotor eta motoetan. 8. atala.- 1.- Eskatzailearen familiako kideen ondarea osatzen duten ondasun higigarri edo higiezin guztien kopurua aurreko arauen arabera zenbatuta 1.000.000 PTA edo gutxiago bada, ondaretik sortutako dirusarrerarik ez dagoela ulertu beharko da. 2.- Beste kasu guztietan, iare dagoen oinarritik gehiagoko ondarearen balioa 12tan zatituta ateratzen den zenbakiaren arabera, hileroko dirusarrera lez hartuko da.III.- Beste Dirusarrera eta Gastu Kengarriak 9. atala.- 1.- Aldizka jaso eta jakineko helburu soziala duten laguntzetatik sortutako dirusarrerak edo gizarteko larrialdi egoerei aurre egiteko direnak, eta heziketa, ikasketa eta antzekoetarakoak direnean, agiriekin zuritzen baldin badira, oso-osoan gutxituko dira zenbaketa horretatik. 2.- Ohizko etxebizitza saltzetik sortutako dirusarrerak zenbaketatik gutxituko dira, antzerako beste etxebizitza bat edo negozio bat erosteko edo norberetzat lanpostu bat sortzeko inbertitzen badira osorik. 3.- Gaisotasun larria edo kirurgiako eragiketaren bat dela-eta egindako gastuak eskuarteen zenbaketatik gutxituko dira oso-osoan, erakunde publiko edo osasun mutualidadeek inolako diru itzulketarik edo ordainik eman gabe, eskatzailearen familia osatzen duten kideek ordaindu dituztela egoki zuritzen baldin bada. INDARGABETZE XEDAPENA Agindu honen aurka doazen maila bereko edo txikiagoko gainerako xedapenak eta, zehazki 1991ko uztailaren 30eko Agindua, indargabeturik gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1993ko urtarrilak 10. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.