- AGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Herriko Autonomi Elkartean abereak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Herriko Autonomi Elkartean abereak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 1686
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1993/05/05
- Argitaratze-data: 1993/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 92/102/EEE Zuzentarauak abereen identifikazio eta erregistraori buruzko arauak ezartzen ditu. 10. atalak, hain zuzen ere, identifikaziorako sistema elektroniko bat sortzea aurrikusten du. Gaur egun abereak identifikatzeko dauden metodo elektroniko ezberdinak era beretsuan erabiltzera jotzen duten oinarrizko irizpideak ezarri ahal izateko xedeaz, beharrezkotzat hartu da garatuko den sistematika orokorra arautzea, Euskal Herriko Autonomi Elkartean abereen Identifikazio Elektronikoaren Erregistro Orokorra sortuaz. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko arauak adierazi diren Europako Elkarteko arauei egokitu beharra kontutan hartuta eta, bestetik, Autonomi Estatutuaren 10.9. atalak Euskal Herriko Autonomi Elkarteari iratxiki zion eskurantza eta 27/1983 Legeak abereen identifikazioaren arloan lurralde historikoei eman zizkien eskurantzak gogoan izanik, Estatuko administrazio zentralarekin koordinatzeko bideak ezarri beharraz jabetuta, bakoitzari dagozkion eskumenak behar bezala erabiltzeko, eta Europako Elkarteko arautegien zuzeneko aplikagarritasunaren kaltetan jo gabe. Hori dela bide, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko abere guztiei, espeziea edozein delarik ere, identifikatzeko metodo elektronikoak aplikatuko zaizkie; horrez gain, Foru Aldundietako Nekazaritza Sailetako Abeltzantza Zerbitzuek, zeinek bere lurralde historikoan, sortu eta kudeatuko duten Lurraldeko Erregistroan zentsatu eta erregistratuko dira abere guztiak. 2. atala.- Identifikazioa letrak eta zenbakiak izango dituen kode baten bidez egingo da; kode horrek, abere bakoitzarentzat bakarra izan dadin behar diren beste digitu izango ditu, eta ezin izango dira bi abere edo gehiago egon identifikazio kode berarekin. Hortaz, kodea emateko eta abere bakoitzari esleitzeko, honako agindu honen 1. atalean aipatu den Lurraldeko Erregistroaren arabera ihardungo da. 3. atala.- 1. Aberea identifikatzerakoan, agindu honen 1. atalean ezarri den Lurraldeko Erregistrora igorri beharko den oinarrizko informazioa ondoko hau izango da: a) abereari buruzkoa: - esleitu eta jarritako identifikazio kodea; - espeziea; - arraza; - sexua; - ilearen kolorea; - jaioteguna; - ohizko bizilekua; - identifikatzeko erabili diren bestelako metodoak; b) aberearen jabeari buruzkoa: - izendeiturak; - ohizko egoitza; - telefonoa; - Nortasun Agiri Nazionala; c) beste datu batzuk: - aberearen identifikazio ofiziala burutzen duen albaitari ofizialaren identifikazio datuak; - identifikazio data. 2. Informazio hori, Foru Aldundietako Abeltzantza Zerbitzuek izendatuko duten albaitari ofizialak igorriko du. 4. atala.- 1. Foru Aldundietako Nekazaritza Sail bakoitzeko Lurraldeko Erregistroan bildutako datuek batabestearekin lotuta egon beharko dute, informazio guzti hori Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Abereen Identifikazio Elektronikoaren Erregistro Orokorraren osagai izan dadin. 2. Erregistro orokor hori, beste autonomi elkarte batzuetan edo EEEko beste herrialde batzuetan dauden eta antzerako ezaugarriak eta helburu berberak dituzten beste erregistro batzuekin lotuta egon daiteke. 5. atala.- Abereen identifikazio elektronikorako egitarauaren garapena Euskal Herriko Autonomi Elkartean errazteko xedeaz, Jarraipen Batzordea eratuko da, ondoko hauek osatuko dutena: a) Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat, eta b) Foru Aldundietako Nekazaritza Sailetako ordezkari bana. 6. atala.- Aipatu den batzordeak ondoko zeregin hauek izango ditu: a) identifikaziorako egitarau ezberdinak garatzeko aholkamendu orokorra; b) Euskal Herriko Autonomi Elkartean abereen identifikazio elektronikorako erabiltzen diren metodoen homologazioa; c) burutzen diren identifikazio kanpaina ezberdinen oinarrizko antolamendua. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendariari honako agindu hau garatzeko behar diren erabakiak hartzeko, baita agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta betetzeko behar diren xedapenak emateko ere. Bigarrena.- Honako xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 5. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.