- AGINDUA, 1995eko martxoaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, Vitoria-Gasteizko ertzainetxea sortu eta beste zenbait ertzainetxeren lurralde-eremua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1995eko martxoaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, Vitoria-Gasteizko ertzainetxea sortu eta beste zenbait ertzainetxeren lurralde-eremua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1623
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1995/03/17
- Argitaratze-data: 1995/04/11
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Ertzaintzaren hedapen plangintzak betetzeko asmoz, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 atalak izendatzen dizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Vitoria-Gasteizko ertzainetxea sortzen da. 2.- Segurtasun Sailordetzak xedapen honen bidez sortzen den ertzainetxearen instalazio eta ihardunerako beharrezko neurriak hartuko ditu. 2. atala.- 1.- Vitoria-Gasteizko ertzainetxearen lurralde-eremuan geldituko dira, atal honen bigarren zenbakian jasotakoez gain, ondorengo udalerriak: Arrazua-Ubarrundia, Cigoitia, Iruña de Oca, Legutiano,Lantarón, Salinas de Añana, Ribera Alta, Ribera Baja, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zuya. 2.- Vitoria-Gasteizko ertzainetxearen menpe geldituko da Salvatierrako postua. Honako lurralde-eremua hartuko du postu horrek: Alegría-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Asparrena, Barrundia, Elburgo, Campezo, Iruraiz-Gauna, Parzoneria Encía, Agurain, San Millán, Valle de Arana, Zalduondo. 3. atala.- «Laguardiako azpikomisaldegia» zena Laguardiako ertzainetxe bihurtzea. Ondorengo udalerri hauek hartuko ditu Laguardiako ertzainetxeak: Armiñón, Baños de Ebro, Berantevilla, Bernedo, Cripán, Elciego, Elvillar, Labastida, Lagrán, Laguardia, Lanciego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda de Alava, Navaridas, Oyón-Oion, Peñacerrada, Samaniego, Villabuena de Alava, Yécora, Zambrana. 4. atala.- 1.- Llodioko ertzainetxearen lurralde-eremua aldatzea. Honako udalerri hauek hartuko ditu: Amurrio, Artziniega, Ayala, Cuartango, Llodio, Okondo, Orduña, Orozko, Valdegovía. 2.- Arakaldoko udalerria Galdakaoko ertzainetxearen lurralde-eremuan sartuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen da, Agindu honen aurka doan guztian, Ertzaintzako zenbait unitateren lurralde-eremua aldatzen duen 1994ko maiatzaren 30eko Agindua (maiatzaren 30eko EHAA, 101 zk.); eta horren hutsen zuzenketa, 1994ko ekainaren 13ko Agindua (uztailaren 4ko EHAA, 126 zk.). AZKEN XEDAPENA Agindu honek, dena dela EHAAn argitaratzen den eguna, 1995eko irailaren 1ean hartuko du indarra, 1. atalak izan ezik; horrek, 1995eko martxoaren 9an hartuko baitu indarra. Vitoria-Gasteiz, 1995eko martxoak 17. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.