Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1998ko ekainaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, aurrekontuak aldatzen dituen espedienteen agiri eta izapideei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1998ko ekainaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, aurrekontuak aldatzen dituen espedienteen agiri eta izapideei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3003
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1998/06/04
  • Argitaratze-data: 1998/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. ¿ Pertsona bakoitzari buruzko agiriak: irakasleak nahiz irakasle ez direnak.

    • Izendapena eta kargu-hartzea (funtzionarioak).

    • Hasierako kontratua (lan-legepeko langileak).

    • Ondorengo kontratuak edo kontratuaren berritzeak, egonez gero.

    • 1997ko 10 T agiria.

    • Batetik, 1997ko abenduko TC 1 eta TC 2 agirien fotokopia edo horien baliokidea; bestetik, ordaindutako azken hileko agiria bankuak edo kutxak zigilatua.

    • Gizarte Segurantzaren egiaztagiria esanez kontserbatorioko patronal-zenbakiak edo zenbakiek zor guztiak ordainduta dituztela gaur egun arte.

    • Gizarte Segurantzaren agiria esanez pertsonalaren kotizazioetan zorpekorik ez dagoela.

    • Aribideko auzi-ihardunbiderik izanez gero (sozialak zein administrazioarekikoak), haien inguruko zehaztapena.

      Aurrekontuak aldatzezko espedienteei buruzko instrukzioak ematen dituen Ogasun eta Finantza sailburuaren 1989ko azaroaren 30eko Aginduan argitu egin ziren eta tratamendu arrazoizkoa eta azkarra eman zitzaien aurrekontuak aldatzeko dauden tipoei. Aurrekontuen eta finantzen alorreko legezkotasunari egokiturik egon beharko du tratamendu horrek. Bestalde, aurrekontu-aldaketok Euskadiko aurrekontu errejimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean daude araututa.

      Aurrekontuei buruz urtero egiten diren legeen bidez burututako arau aldaketek, eta batik bat Euskadiko aurrekontu errejimenari buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 17ko 9/1994 Legearen bidez egindakoek, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua gertatzea eta onartzea ekarri zuten. Euskadiko aurrekontu errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartu zen dekretu horretan.

      Agindu horren helburua da, beraz, aurrekontuak aldatzen dituen espedienten agiri eta izapideei buruz gaur egun indarrean dauden instrukzioak, aurrekontuen legeetan izandako arau aldaketei egokitzea. Egokituko zaizkie, halaber, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako irizpide eta jarraibideei, eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuari.

      Horiek horrela, honako hau

  1. atala.¿ Aplikazio eremua.

    Aurrekontu aldaketei buruzko espediente administratiboekin erabiliko da agindu hau. Aldaketok, Euskadiko aurrekontu errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren (aurrerantzean 1/1994 Legegintza Dekretua) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuan eta honen Administrazio Instituzionala osatzen duten entitateen aurrekontuetan gauzatu beharko dira.

  1. atala.¿ Agiri orokorrak.

    EAEko Administrazio Orokorraren eta erakunde autonomo administratiboen aurrekontuak aldatzezko proposamenetan honako agiri hauek jaso beharko dira beti:

  1. ¿ Azalpen memoria, alderdi hauek jasoz:

    1. Aurrekontua aldatzeko dagoen premiaren arrazoiak, erasandako programetan duten eragina adieraziz. Aldaketa horrek programa bakoitzeko helburuetan, ekintzetan eta adierazleetan sor ditzakeen bariazioak berariaz aipatu beharko dira.

    2. Proposatzen den aldaketa mota, horrek daragien kredituak (aurrekontu kontzeptutan jarrita) aditzera emanez. Behar izanez gero, bereiztu egingo dira ordainketa eta konpromisu kredituak.

    3. Proposatutako aldaketaren oinarri diren lege xedapenak edo akordioak, zehaztu egin beharko delarik aldaketa horren fundamentua zertan oinarritzen den, hots, 1/1994 Legegintza Dekretuan eta/edo indarrean dagoen ekonomi ekitaldiari edo beste ekonomi ekitaldi batzuei dagokien aurrekontuetan.

    4. Eragindako kredituei buruz proposatutako aldaketaren arrazoizkotasuna eta kasu bakoitzerako proposatutako finantziazioa zenbatu dezan azterketa ekonomikoa.

  2. ¿ Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren arauzko txostena; eta kasu bakoitzean bidezkotzat jo daitezen txostenak.

  3. ¿ Aplikagarriak izan daitezen agiri kontableak.

  1. atala.¿ Gehigarrizko agiriak edo argibideak.

    Aurreko atalean adierazitako agiri orokorrez gain, honako gehigarrizko agiriak edo argibideak erantsiko edo gehituko zaizkio espedienteari aurrekontuen aldaketa-tipo bakoitzeko.

  1. ¿ Kreditu eskualdaketa (1/1994 Legegintza Dekretuko 66. ataletik 74. atalera).

    Horrelako kalifikazioa duten kredituetan gaindikinen deklarazioa erantsiko da, aplikagarria gerta dadinean. Eskumena duen organoak izenpetu beharko du deklarazio hori.

    Eskualdaketaren ondorioz izandako aldaketaren emaitzatik kreditu sortu berria ateratzen den zehaztu beharko da.

    Erakunde autonomo administratiboei eskualdatzeko diren dotazioak gutxituko dituzten kreditu eskualdaketen kasuan, erakunde horietan kredituak gutxitzeari buruzko agiri kontableak erantsi beharko dira.

  2. ¿ Aldaketak eskumenen eta/edo zerbitzuen kopuruan (1/1994 Legegintza Dekretuko 75. ataletik 81. atalera).

    Eskuratuz gero, eskumen eta/edo zerbitzu berriari dagozkion gastuen eta dirusarreren egoera-orriak erantsiko zaizkio espedienteari; eta hori, eskumenak eta/edo zerbitzuak eskualdatu direneko ekonomi ekitaldia amaitu arte gelditzen den epealdian.

    Eskualdaketen Batzorde Mistoaren Akordioa ere erantsiko zaio.

  3. ¿ Kredituak habilitatzea (1/1994 Legegintza Dekretuko 82. ataletik 85. atalera).

    Aurrikusi gabeko dirusarreren eraginkortasuna edo ekarpenei buruzko konpromisu irmoak eta hauek aurrekontuan duten aplikazioa egiazta ditzaten agiriak gehituko zaizkio.

    Agindu honetako 2. atalean adierazitako memorian, 1/1994 Legegintza Dekretuaren 82. ataleko 2 zenbakiaren a) hizkitik f) hizkira arte aintzat hartutakoen artetik lortutako dirusarrera dakarren eragiketa zehaztuko da.

  4. ¿ Kredituak inkorporatzea (1/1994 Legegintza Dekretuaren 86. ataletik 91. atalera).

    1/1994 Legegintza Dekretuko 86. eta 87. atalak aplikatuz, inkorporagarriak diren kredituen inkorporazio eskabidea erantsiko da, inkorporazio kasu zehatza adieraziz. Kredituok zein gastutan erabiliko diren ere jasoko da eskabidean.

  5. ¿ Kredituak birjartzea (1/1994 Legegintza Dekretuko 92. atala).

    1/1994 Legegintza Dekretuko 92.2 atalean jasotzen den kasuan, dirusarreren eraginkortasuna kreditatzen duten agiriak erantsiko dira.

  6. ¿ Kreditu gehigarriak (1/1994 Legegintza Dekretuaren 93. ataletik 96. atalera).

    1. EAEko Administrazio Orokorraren aurrekontuan.

      Agindu honetako 2. atalean adierazitako memorian, 1/1994 Legegintza Dekretuan araututako aurrekontu aldaketen erabera gastuari aurrekontuaren bidez aurre egiteko ezintasuna aipatu beharko da berariaz. Proposatutako gastuaren beharrizana edo urgentzia ere justifikatu beharko dira.

      Gastu publikorik handiena finantziatu behar duten baliabideak zehaztuko dira; zehaztu beharko den moduan, baita ere, horrek konpromezuko kredituak jaso behar dituen edo ez.

    2. Erakunde autonomo administratiboen aurrekontuan.

      Aurreko a) idazatian eta 1/1994 Legegintza Dekretuko 95.3 atalean azaldutakoaz gain, dena delako erakundearen aurrekontuko gastuen egoera-orrian jasotako ordainketa-kreditu guztiekiko eskatutako gehigarrizko kreditua zenbatekoa den adieraziko da, eta pilaketa bidez kalkulatu denentz ere adieraziko da.

  7. ¿ Proiektuak ez burutzea (1/1994 Legegintza Dekretuaren 101. atala)

    Honako hauek zehaztuko dira: eragindako sekzioen kopurua; horren portzentaia baimendutako kapital eragiketetan; eta berariazko programei daragien edo ez. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak izenpetutako memoria erantsiko zaie agiri horiei; non, egoera ekonomiko sozialaren arabera, proiektuak ez gauzatzeko aholkua emango baita.

    1/1994 Legegintza Dekretuko 101.3 atalean jasotako kasuan, fondoak, eragindako kredituak hasiera batetan baimendu zireneko helburu berdinetarako erabili direnaren justifikagiriak bidaliko dira.

  8. ¿ Hitzarmenen errejimena (1/1994 Legegintza Dekretuko 102. ataletik 108. atalera).

    Agindu honetako 2. atalean adierazitako memorian, hitzarmenean adierazten diren inbertsio proiektu zehatzak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena direnentz aipatuko dira.

    Hitzarmenaren kopia erantsiko da.

    Horretaz gain, eta bidezkoa balitz, hitzarmenak izenpetzeak ekar litzakeen konpromezuzko kredituen portzentaia ere adierazi beharko da.

  1. atala.¿ Bestelako berezitasunak.

    Aurreko ataletan esandakoaren kaltetan gabe, ondorengo idazatietan adierazten diren berezitasunak beteko dira kredituen errejimenaren alorrean:

  1. ¿ «Hainbat sailetako gastuak» programako kredituen atxikipena.

    Atxikipenaren beharrizana justifikatu beharko du sail interesatuak, kasu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztuz horretarako. Aurrekontuaren kontzeptuan aurrikusitakoaren arabera egingo da atxikipena; nahiz eta dena delako sekzioan bereizita kontabilizatu daitekeen arren, aplikazio berberaz; edo zuzenean, «hainbat sailetako gastuak» sekzioan.

  2. ¿ Orotariko kreditua erabiltzeko errejimena (1/1994 Legegintza Dekretuaren 20. atala).

    Dena delako eskualdaketa, alegia, bere sorrera orotariko kredituan duena, eskatzen duen sailak edo erakundeak, agindu honetako 2. atalean adierazitako agiriez gain, eskualdaketa hori bereak diren kredituak berregokituz finantziatzeko ezintasuna justifikatu beharko du.

  3. ¿ Berrasignazioaren gai diren kredituak.

    Aurrekontuaren aldetiko jarraipena egitegatik berrasignagarritzat kalifikatutako kredituak, horrela ezarri baitu eskumendun organoak halako sailean edo erakundean, eta aukera hori babesten duten xedapenen arabera, deklarazio espresoa egingo dute zentzu horretan. Deklarazio hori, agindu honetako 2. atalean aditzera ematen diren agiri orokorrei erantsiko zaie.

  4. ¿ Kredituak gehitzea (1/1994 Legegintza Dekretuko 24. ataletik 26. atalera).

    Halakotzat kalifikatutako kredituak gehitzeko eskabidean, gehiketa horren beharrizana aipatu beharko da. 1/1994 Legegintza Dekretuko 24. eta 24. ataletan aintzat hartutakoen artetik kasu konkretua zehaztuko da.

  5. ¿ Kreditu aldakorrak (1/1994 Legegintza Dekretuko 27. atala).

    Kreditu horiek eta horien oinarri diren akordioak zehaztean parte hartzen duten moduluek izan zitzaketen aldaketen egiaztagiriak erantsiko dira.

  6. ¿ Konpromezuzko kredituen aldaketak (1/1994 Legegintza Dekretuko 30., 31. eta 73. atalak).

    1. 1/1994 Legegintza Dekretuko 30.3 atala erabiltzea.

      Eragindako konpromezuzko kredituak urteka aldatzea eta banatzea zehaztuko da.

    2. 1/194 Legegintza Dekretuko 31.1 atala erabiltzea.

      Izenpetu edo formalizatu nahi diren kontratuak zehaztuko dira, baita hasiera batetan onartutako zenbatekoarekiko kontratu bakoitzak dakarren gehiketa-portzentaia ere. Era berean, konpromezuzko kredituan hasiera batetan aurrikusitako epea beste urtebete luzatuko den edo ez adieraziko da.

    3. 1/1994 Legegintza Dekretuko 31.2 atala aplikatzea.

      Exekuzioan egindako atzerapenak justifikatu behar dira.

    4. 1/1994 Legegintza Dekretuko 73.3 atala aplikatzea.

      Kredituak eskualdatzeko ezarritako baldintzak beteko dira.

  7. ¿ Sorreran kontsignatu gabeko konpromezuzko kredituak eratzea.

    Lege mailako baimenen arabera aukera hori agertuko balitz, kontsignatu gabeko konpromezuzko kredituak sortzea justifika ditzaten agiriak sartuko dira, adierazi egingo dela bide hori erabiliz baimena eskuratu dutenen zenbateko bateratua.

  8. ¿ Behin-behineko kredituak (1/1994 Legegintza Dekretuko 119. atala).

    1/1994 Legegintza Dekretuan xedatutakoaren arabera tajututako egiturari dagokion programa bereizia espedienteari erantsi beharko zaio, eta dituen gorabehera guztiak eman beharko dira aditzera.

    Ordainketak ezin direla atzeratu aipatu beharko da; aipatu beharko den moduan, dena delako entearen gastuen egoera-orrian baimendutako ordainketa kredituen barruan behin-behineko kredituak zein portzentaiatan dauden.

  1. atala.¿ Agiri orokorrak.

    Merkataritzako erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen aurrekontuak aldatzeko proposamenetan honako agiri orokorrak jasoko dira beti:

  1. ¿ Azalpen memoria, honako alderdi hauek jasoko dituena:

    1. Aurrekontuak aldatzeko beharrizana justifikatzea; adierazi beharko delarik aldaketa horrek urteroko helburuetan duen eragina, alegia, aurrekontuaren memorian jasotakoa.

    2. Proposatzen den aldaketa-mota, horrek daragien aurrekontu kontzeptuak adieraziz. Bereiztu egingo dira, behar izanez gero, urteko dotazioak eta etorkizunerako konpromezuzko dotazioak.

    3. Proposatutako aldaketaren oinarri diren lege xedapenak. Zehaztu egin beharko da aldaketa hori 1/1994 Legegintza Dekretuan eta/edo indarreango ekonomi ekitaldiko edo beste ekonomi ekitaldi batzuetako aurrekontuetan oinarritzen den.

    4. Eragindako dotazioei buruz proposatutako aldaketaren arrazoizkotasuna eta kasu bakoitzerako proposatutako finantziazioa zenbatu ditzan azterketa ekonomikoa.

  2. ¿ Kasu bakoitzean bidezkoak diren txostenak.

  3. ¿ Aldaketa kapitalaren aurrekontuan eta/edo ustiaketa euskarri magnetikoan.

  1. atala.¿ Agiri eta argibide gehigarriak.

  1. ¿ Aurreko atalean adierazitako agiri orokorrez gain, espedienteari, aurrekontu aldaketa-mota bakoitzerako, ondorengo idazatietan agertzen diren agiri edo argibide gehigarriak erantsiko zaizkio:

    1. Aurreko atalean jasotako memorian, areagotzen diren kontzeptu murrizgarriak aipatu beharko dira, 1/1994 Legegintza Dekretuko 97.1 eta 97.2 ataletan araututako aurrekontu aldaketei dagokienez.

    2. Aurreko atalean jasotako memorian, hasiera batetan baimendutako bihar-etziko konpromezuetan gehitu nahi den portzentaia zehaztu beharko da, 1/1994 Legegintza Dekretuko 97.3 atalean araututako aurrekontu aldaketei dagokienez.

    3. 1/1994 Legegintza Dekretuko 98.1 atalean araututako kasu berezirako, dirusarrerak gehitu izanaren egiaztagiriak eta hasieran aurrikusitakoen gain horiek duten portzentaia erantsiko dira.

    4. 1/1994 Legegintza Dekretuko 98.2 atalean araututako kasu berezirako, dena delako erakundearen aurrekontu guztiak zenbatean gehituko diren zehaztuko da. Aurrekontuon zenbatekoa, kapitalaren aurrekontuari ustiaketarena gehitzetik aterako da, ekonomia ekitaldiaren emaitza gutxitu ondoren horri.

  2. ¿ Merkataritzako Erakunde Autonomoen, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoen eta Sozietate Publikoen aurrekontuetan egin daitezen aldaketek Administrazio Orokorretik edo Administrazioko Erakunde Autonomoetatik ente horiek jaso ditzaten eskualdaketei badaragie, espedienteei buruzko agiriak, aplikagarriak izan daitezen aurreko ataletan xedatutakoari egokituko zaizkio.

  1. atala.¿ Izapideak.

  1. ¿ EAEko aurrekontu orokorrak aldatzeari buruzko proposamen espediente guztiak, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ekonomi Kontrolerako Bulegora igorriko dituzte sailek, erakundeek edo ente instituzionalek. Espedienteekin batera aurreko ataletan aipatutako agiriak ere bidaliko dira. Bulego horrek, bidezkoa den kontuhartze kontrola egin ondoren on deritzonean, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Aurrekontu Zuzendaritzara bidaliko dute.

  2. ¿ Bidezkoa den txostena emango du Aurrekontu Zuzendaritzak. Espedientea ebazteko beharrezkoak diren txostenak, xehetasunak eta agiriak eskatu ahal izango dizkio organo proposatzaileari. Proposamena bidaliko dio aldaketa egiteko baimena duen organo eskumendunari; edo, hala behar izanez gero, espedientea ebatzi egingo du.

  3. ¿ Kontrako txostena eman eta Aurrekontu Zuzendaritzari badagokio aurrekontuak aldatzeko baimena ematea edo behin-betiko proposamena egitea, espedientea, sailari, erakundeari edo entitateari bidaliko zaio, arrazoiak jasoko dituen erabaki bidez.

  4. ¿ Aurrekontu Zuzendaritzak, aurrekontuak aldatzeko baimena eman ondoren, baimen horren berri emango dio kontaduritza alorrean eskumena duen organoari, honek, instrumentatu eta exekutatu dezan.

  5. ¿ Aldeko txostenak eta Aurrekontu Zuzendaritzari dagozkion baimenak, aplikagarriak den araudiaren arabera bidezkotzat jo daitezen kontaduritza agiriak harpidetuz gauzatu daitezke.

  6. ¿ Akordiorako proposamen guztiak eta arau xedatzaileei buruzko proiektu guztiak, alegia, formalizazio hori eskatzen duten edozein moduko aurrekontu aldaketari buruzkoak, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Aurrekontu Zuzendaritzak erredaktatuko ditu, eskumena duten organoetarako bidali eta onartu ahal izateko.

  1. atala.¿ Aurrekontuko aldaketak erregistratzea.

  1. ¿ Etengabekoa izango den eguneratutako informazioari eusteko, Aurrekontu Aldaketei buruzko Erregistroa egongo da, beronen egitura, ezarpena eta kudeaketa Ekonomi Kontrolerako Bulegoaren esku egongo dela. Informazio hori, kanpo kontroleko organoekin eta Legebiltzarrarekin legez ezarritako kasuetan izandako harremanei darizkien beharrizanei behin-behinekoz egokitutakoa da.

  2. ¿ Aurrekontu Zuzendaritzak laguntza emango du Erregistroa ezartzerakoan eta kudeatzerakoan.

    GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

    Legez ezarritakoak izan eta aurreko ataletan jaso gabe dauden aurrekontu aldaketak, agindu honetan adierazitako agiri orokorrez gain, kasu bakoitzerako ezar daitezkeen beste agiri batzuekin izapidetuko dira.

    INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA

    Agindu honek indarra har dezanean baligabeturik geldituko dira berorretan ezarritakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo apalagoko xedapenak. Baliogabetuko da, batez ere, aurrekontu¿aldaketarako espedienteei buruz arauak ematen dituen Ogasun eta Finantza sailburuaren 1989ko azaroaren 30eko Agindua (1989ko abenduaren 7ko EHAA, 231 zk.).

Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Aurrekontu Zuzendaritzari baimena ematen zaie, eurenak diren eskumenen barruan, agindu hau garatzeko beharrezkoak diren instrukzioak emateko, beharrezkotzat jotzen diren formatoak ezartzeko eta hori betetzeko instrukzioak emateko.

.¿ Indarra hartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 4a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.