- AGINDUA, 1998ko urriaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, araubide libreko ikasleentzat lehen eta bigarren mailako lanbide-heziketako irakaskuntza-frogen antolaketa arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1998ko urriaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, araubide libreko ikasleentzat lehen eta bigarren mailako lanbide-heziketako irakaskuntza-frogen antolaketa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 5146
- Xedapen-zk.: 289
- Xedapen-data: 1998/10/19
- Argitaratze-data: 1998/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
LOGSEren ezarketaren ondorioz lehen mailako lanbide-heziketako irakaskuntzak kendu dira eta bigarren mailako lanbide-heziketako irakaskuntzak kentzeko bidean dira. Hori dela-eta, teknikari laguntzaile eta teknikari espezialista tituluak araubide librearen bidez lortzeko aukera ezarri behar da.
Horregatik, honakoa
Lehena.– Araubide libreko ikasleek egin beharreko frogak antolatuko dituzte lanbide-heziketako herri ikastetxeek. Froga horiek bigarren mailako lanbide-heziketako irakaskuntzako ikasgaiei buruzkoak izango dira, eta, hala behar izanez gero, sarbideko irakaskuntza osagaien mailako ikasgaiei buruzkoak.
Epaimahaiak proposatu eta egin egingo ditu ikasgai bakoitzeko frogak, galdera-sorta ofizialak oinarritzat hartuz. Laugarren atalak aipatzen dituen ikasleen kasuan, ikastetxeak ikasgai bakoitzerako ezarri dituen curriculum-zehaztapenak hartu ahal izango ditu kontuan epaimahaiak. Ezarritako frogak gainditzeko, ikasleek ikasgaia behar beste menperatu beharko dute, eta epaimahaiak horrela epaituko ditu emaitzak. Emaitza horiek akta batean adieraziko dira, eta epaimahaikide guztiek sinatuko dute.
Lehena.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, beraz, administrazio-auzigaietako errekurtsoa jar dezakezu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazio-auzigaietako aretoaren aurrean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hileko epean. errekurtso hori jarri aurretik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari jakinarazi behar diozu errekurtsoa jartzera zoazela (Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 atala).
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 19a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 250/1999 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskadiko Errepideen 2. Plan Orokorra, 1999-2010 urteetarakoa onartzen duena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 1998ko urriaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, araubide libreko ikasleentzat lehen eta bigarren mailako lanbide-heziketako irakaskuntza-frogen antolaketa arautzen duena. (Hutsen zuzenketa).