- AGINDUA, 1999ko ekainaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio mahaia osatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1999ko ekainaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio mahaia osatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3023
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1999/06/11
- Argitaratze-data: 1999/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
"Nekazaritza eta Arrantza Sailak" dioen lekuan,
"Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza Zuzendaritzak" esan behar du.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 22a.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
IÑAKI GERENABARRENA MARTINEZ DE LAHIDALGA.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren erregimen organikoari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 4. artikuluan ezartzen denez, Sail bakoitzak bere Kontratazio Mahaia izango du, horretarako agindua Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta dagokion sailburuak elkarrekin hartuko dutela.
Hori horrela, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen txostena jasota, honako hau
¿ Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Mahaia sortzen da Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita. Bere egitekoak eta jarduera-eremua ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 7. eta 5. artikuluetan daude zehaztuta.
¿ Mahai horretako kideak:
Lehendakaria: Zerbitzu Zuzendaritzako Aurrekontu eta Kontratazioko arduraduna. Postu hori betetzeke balego, edo gaisotasuna edo legezko beste kausaren bat agertuko balitzaio, Zerbitzu Zuzendaritzako Pertsonal eta Arazo Orokorretako arduraduna jarriko litzateke bere ordez.
Kontratazio organoa ordezkatuko duen bokala, berorrek aukeratuta.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoa ordezkatuko duen bokala, bertoko zuzendariak aukeratutakoa. 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan jasotako erregimenaren arabera gauzatuko da hori.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ordezkatuko duen bokala, bertoko zuzendariak aukeratutakoa. 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan jasotako erregimenaren abera gauzatuko da hori.
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza ordezkatuko duen bokala, bertoko zuzendariak aukeratutakoa. 136/1996 Dekretuko 6.5 artikuluan jasotako erregimenaren arabera gauzatuko da hori.
Idazkaria: Zuzenbidean lizentziatua den teknikari bat, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikitakoa. Aholkulari juridiko lez jardungo du eta idazkaria ere izango da. Hitz egin dezake, baina ez du botorik izango.
.¿ Aukeraketa orokorrak eta ordezkapenak.
136/1996 Dekretuko 6. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz egin ez diren aukeraketak eta ordezkapenak, hots, Agindu honetan jaso ez direnak, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ebatziko ditu, agindu honetan ez bada horren kontra ezer xedatzen. Aukeraketa horietan ahalik eta alternantzia gutxien egongo da, eta horien berri espedientean jaso beharko da.
AZKEN XEDAPEN
Bakarra.¿ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasita hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 11.
Ogasun eta Herri Administrarazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LA HIDALGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2009ko abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio-mahaia sortzeari buruzkoa.
- Ikus: 256/2002 DEKRETUA, urriaren 29koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
- Ikus: 290/2005 DEKRETUA, urriaren 11koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.