Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1999ko urriaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoen organo- eta eginkizun-egitura arautzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko urriaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoen organo- eta eginkizun-egitura arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 4309
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/10/05
  • Argitaratze-data: 1999/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149-1-30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke.

Abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Urrutiko Hezkuntzako ikastetxe, atal eta unitate publikoak sortu, eraldatu, handitu, sailkatu eta kentzea.

Aurreko eskumenen indarrez, ekainaren 11ko 188/1985 Dekretuaren bidez Urrutiko Batxilergorako Euskal Institutua (UBEI-IVBAD) sortu zen, Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea urrunetik irakasteko helburuarekin. Egoitza Donostia-San Sebastiánen du eta bere jarduera-esparruak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoa hartzen du.

Araba eta Bizkaian UBEI-IVBADen lana errazteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1986ko otsailaren 6an agindua eman zuen, Rekaldeberri eta Federico Baraibar Batxilergo Institutuak UBEI-IVBADen Bizkaiko eta Arabako kolaboratzaile izendatzeko.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, jasotzen dituen irakaskuntzak pixkanaka ezartzearen ondorioz eta Hezkuntza Sistemaren antolamendu berriaren eraginez, Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea iraungi egingo dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan Urrutiko Batxilergoa berregituratu eta berrantolatu egin beharko da.

Antolamendu berriaren ardatzetako bat irakaskuntza horiek deszentralizatzea da, hartara Lurralde Historiko bakoitzean Urrutiko Batxilergoko Institutu bat badagoela bermatzeko. Horretarako, ikastetxe berria sor liteke edo lehendik dagoen ikastetxeren bat eralda daiteke.

Ekainaren 2ko 100/1998 Dekretuaren bidez Araban Urrutiko Bigarren Hezkuntzaren irakaskuntza berrantolatu zen; horretarako, Ramiro de Maeztu BHI Urrutiko Batxilergoko Institutu bihurtu zen. Ondorioz, Bizkaian eta Gipuzkoan irakaskuntza hori oraindik berrantolatzeko geratzen da.

Hori lortzeko, Donostia-San Sebastiángo IVBAD-UBEI Urrutiko Batxilergoko Institutu bihurtuko da eta Bizkaiko Urrutiko Batxilergoko Institutua, berriz, Rekaldeberri BHItik bereiziz sortuko da, hori baita une honetan IVBAD-UBEIren ikastetxe kolaboratzailea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko urrutiko irakaskuntzako hiru ikastetxeetan Batxilergoaren zein modalitate eta zein hizkuntza-eredutan emango diren zehaztea. Hori dela eta, ekainaren 2ko 100/1998 Dekretuaren 3. artikulua indargabetu egin da.

Azkenik, xedapen iragankorretan urrutiko Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea behin betiko iraungitzen diren arte jarraituko dutela bermatzen da. Ikasketa horien iraungitzea otsailaren 16ko 173/1998 Errege Dekretuan xedatuta dago.

Azaldutako guztiaren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko irailaren 28an hala erabaki ondoren, honako hau

FILOSOFIAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

GREZIERAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

GAZTELANIA ETA LITERATURAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

GEOGRAFIA ETA HISTORIAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

MATEMATIKAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

FISIKA ETA KIMIKAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

BIOLOGIA ETA GEOLOGIAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

MARRAZKETAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

FRANTSESeko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

INGELESeko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

GORPUTZ HEZKUNTZAko 1, derrigorrezkotasun-datarik gabeko 1. HE

EUSKARA ETA LITERATURAko 1, betetako 2. HE.

1999-2000 ikasturtearen hasieratik aurrera, Rekaldeberri BHIk IVBAD-UBEIren ikastetxe kolaboratzaile izateari utziko dio. 1998-99 ikasturtean IVBAD-UBEIn Urrutiko Batxilergo Bateratu Balioanitzean eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean ikastetxe kolaboratzaile horren bidez matrikulatuta egon diren ikasleek 1999-2000 ikasturtean ere ikasketa horiekin jarraitu nahi badute, beren espedientea Bizkaiko UBIra lekualdatzeko eskatu beharko dute.

Ekainaren 2ko 100/1998 Dekretuaren (Arabako Lurralde Historikoan derrigorrezkoa ez den urrutiko bigarren hezkuntza berrantolatzeko Dekretuaren) 3. artikulua indargabetu egiten da.

Lehena.¿ Urrutiko Batxilergoko Institutuek Urrutiko Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea irakatsi ahal izango dituzte irakaskuntza-mota horiek iraungitzen diren arte. Horri dagokionez, Batxilergo Bateratu Balioanitzaren eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtearen iraungitze-egutegia otsailaren 16ko 173/1998 Errege Dekretuak ezarriko du.

Lehena.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak ezartzeko baimena ematen zaio.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko irailaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo- eta eginkizun-egitura ezarri zen. Dekretu hartako 2. artikuluan, Saileko egitura ezartzean, organo periferikotzat jo ziren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak.

Orobat, dekretu hartako 24. artikuluan xedatu zenez, "Industria, merkataritza eta Turismo lurralde-ordezkaritza bat izango da lurralde historiko bakoitzean; zuzenean eta hierarkian Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren menpekoak izango dira; baina eginkizunei dagokienez, gaia dela-eta, Saileko kasuan kasuko zuzendaritzen menpekoak izango dira. Ordezkaritza horien ardura izango da dagozkien betearazte-eginkizunak betetzea; hain zuzen ere, Sailaren eskumenekoak diren industria, merkataritza eta turismo arloetakoak, beti ere dagokien lurraldearen barruan".

Beste alde batetik, dekretu hartako Azken Xedapenetatik hirugarrenean jasota dago, lurralde bulegoen egitura eta eginkizunak, garapeneko xedapen egokien bidez arautu beharra.

Saileko organo periferikoen egitura eta antolaketa arautzeko beharra, egungo egunean, ezinbesteko eta premiazko dugu. Are gehiago, kontuan hartuta orain arte beste Sail batzuetako lokaletan eta egituretan zeuden eginkizun-arloen integratzea.

Proposatzen den egitura eta antolaketa berriak, bada, integratze hori aurrera eramateko mekanismo eta sistema egokiak ezarri nahi ditu. Halaber, zerbitzu ematea zaluagoa izan dadin, zerbitzu horiek ahalik eta modu eraginkorrenean antolatzearren, hainbat arloren bidezko eginkizun banaketa ezarri da. Hartara, administrazioaren edozein jarduketaren oinarrietako bat bete da: herritarra zerbitzatzea.

Otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo deszentralizatu gisa eratzen dira lurralde bulegoak, eta ematen zaizkien eginkizun eta eskumenak aurrera eramateko nahikoa kudeatze gaitasunarekin. Eginkizun eta eskumen horien artean, administratuari Sailaren aginpideko arloei buruzko argibideak eta aholkuak emateko eginkizuna dago.

Dekretu hartan bertan, Azkeneko Lehenengo Xedapenean, dekretu hura garatzeko beharrezko xedapenak emateko gaitasuna eman zitzaion Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari.

Horren indarrez, adierazitako legezko xedapenak eta orokorrean aplikatzekoak diren eta hemen aplikatzea egoki den beste batzuk ikusita,

Agindu honen xede da otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaz eratutako Industria, Merkataritza eta Turismoko bulegoen egitura, antolaketa eta eginkizunak arautzea.

  1. ¿ Agindu honetan xedatutako eginkizunak aurrera eramateko, industria, merkataritza eta turismo bulegoak honela egituratu behar dira:

    1. Zerbitzu orokorrak.

    2. Sektore-arloak.

  2. ¿ Lurralde bulego bakoitzeko buru, lurralde bulegoko burua izango da. Zuzendariorde kategoria izango du. Zuzendariordea, hierarkiaren aldetik, Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren menpe egongo da; eta, gaiaren aldetik, dagokion Zuzendaritza bakoitzaren menpe. Lurralde bulegoko burua izango bulegoko arduradun gorena, eta Agindu honetako 5. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu.

  3. ¿ Zerbitzu orokorretan, izaera horizontaleko eginkizun guztiak sartzen dira; besteak beste, ekonomia- eta langileria-administrazioari dagozkionak, aholkularitza juridikoa eta informazio sistemak.

  4. ¿ Sektore-arlo bakoitzaren buru (Meategien arloan izan ezik), Arloko koordinatzailea izango da. Koordinatzailea, hierarkiaren aldetik, Lurralde Bulegoko buruaren menpe egongo da. Eta, gaia dela eta, dagokion Zuzendaritzak sektorerako ematen dituen jarraibideekin bat, Agindu honetako 6. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu.

  5. ¿ Meategien arloa sekzio tekniko eratzen da. Meatzaritza ustiategien banaketa geografikoaren ondorioz duen berezitasuna aintzat hartuta, Industria eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Meategi Zerbitzuko buruak beteko ditu, zuzenean, Arloko koordinatzailearen eginkizunak. Nolanahi ere, Lurralde Bulegoetako Meategien arloan diharduten langileak, hierarkiaren aldetik, Lurralde Bulegoko buruaren menpe egongo dira.

Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoen bidez ematen diren zerbitzuak, ondorengo sektore-arlo hauen arabera egituratzen dira:

  1. ¿ Energia arloa. Arlo horretan sartuko dira energiaren eta energia produktuen ekoizpen, garraio, eraldaketa, banaketa eta merkaturatzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduketa guztiak. Horien artean, gai hauei dagozkienak sartu behar dira:

    • Elektrizitatea.

    • Gas-erregaiak.

    • Petrolio produktuak.

    • Uretarako barne instalazioak.

      Arlo horretan sartuko dira, orobat, isurkari-erregaiak biltegian gordetzeari buruzko jarduketak.

  2. ¿ Industria arloa. Hor sartuko dira lurralde bulegoari dagozkion eta, otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Industria arloan sartu beharrekoak diren jarduketa guztiak; bai eta industria sektoreko ekonomia sustatzeari dagozkion jarduketak ere.

    1.¿ Industria arloari dagozkion eginkizunen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

    • Industria establezimenduen erregistroa.

    • Industria kalitate eta segurtasunerako azpiegitura.

    • Industria produktuetako ziurtagiriak eta kontrola. Makinetako segurtasuna.

    • Metrologia.

    • Jabetza industriala.

    • Enpresa kalifikazioa.

      2.¿ Industria sektorea sustatzeari dagozkion jarduketen artean, sektore horri laguntzeko egitarauei buruz lurralde bulegoak egiten dituen jarduketak sartuko dira.

  3. ¿ Industria Segurtasuneko arloa. Hor sartuko dira lurralde bulegoari dagozkion eta, otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, arlo horretan sartu beharrekoak diren jarduketa guztiak; eta, batez ere, gai hauei buruzko jarduketak:

    • Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegian gordetzea.

    • Gasaren, berokuntzako, klimatizazioko eta osasun-ur beroko instalazioak.

    • Hozkailu-instalazioak.

    • Instalazio erradioaktiboak.

    • Istripu larriei aurrea hartzea.

    • Industria segurtasuneko araudiaren pean diren aparatu eta tresneriak.

      ¿ Meategien arloa. Arlo horretan sartuko dira meatzaritzako segurtasunari eta meatzaritza jardueren funtzionamendua kontrolatu eta zaintzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduketak.

      1. ¿ Merkataritza eta Kontsumo arloa. Arlo horretan sartuko dira merkataritza sektoreko ekonomia sustatzeari, sektore hori antolatzeari eta kontsumitzaileen eskubide eta interesak aldezteari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduketak.

        1.¿ Ekonomia sustatzeko jarduketen artean, merkataritza sektoreari eta merkataritza establezimendu kolektiboei laguntzeko jarduketak sartzen dira, bai eta merkataritza biziberritzeko plan bereziak ere.

        2.¿ Merkataritza sektorea antolatzeko jarduketen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

    • Salmenta azalera handiak.

    • Baimendutako prezioak.

    • Salmenta era bereziak.

    • Debekatutako merkataritza jardunak kontrolatzea eta ikuskatze kanpainak.

    • Merkataritza lehiaketak.

      3.¿ Kontsumitzaileen eskubide eta interesak aldezteko jarduketen artean, honako gai hauei buruzkoak sartzen dira:

    • Erreklamazio, salaketa eta galderei kasu egitea.

    • Kontsumitzaileei eta kontsumoko teknikariei argibideak eta prestakuntza ematea.

    • Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoekin eta kontsumitzaile elkarteekin koordinatzea.

    • Kontsumoko ikuskatzeak.

    • Alertako sareak.

    • Kontsumoko eztabaidetan arbitratzea.

      1. ¿ Turismo arloa. Arlo horretan sartuko dira turismo sektoreko ekonomia sustatzeari eta sektore hori antolatzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduketak:

    • Turismo establezimenduetako jarduera eta sailkapena.

    • Turismo enpresen erregistroa.

    • Turismoko erabiltzaileari argibideak ematea.

    • Turismo enpresak ikuskatu eta kontrolatzea.

    • Turismo enpresa eta eragileei sustapena eta aholkuak ematea.

Aurreko artikuluetan ezarritako arloetako bakoitzean, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan honako eskumen eta eginkizun hauek eramango dituzte aurrera:

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo zentralen aginpidekoak diren eta Agindu honetako 3. artikuluan zehaztutako gaiei buruzkoak diren administrazio espediente guztiak izapidetzea, ebazpen proposamena egin arte, egoki baldin bada.

  2. ¿ Honako gai hauei buruz, administrazio espediente guztiak izapidetu eta ebaztea:

    • Industria segurtasunaren gaian instalazioak, mantentzea eta bestelako jarduerak egiten dituzten enpresetarako, profesional txartelak eta baimendutako enpresak direla adierazteko ziurtagiriak eman eta berritzea.

    • Enpresa-kalifikazioko agiria ematea, zenbait industria jarduera egiteko aldez aurreko betekizun gisa, horrela jokatzea eskatzen duten herri intereseko arrazoiak daudenean.

    • Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko administrazio erregistroetako ziurtagiri eta izen emateak, Agindu honetako 3. artikuluan adierazitako jarduketa arloei dagokienez.

    • Industria arauen menpe dauden instalazio, aparatu eta tresneriak lanean jartzeko agiria ematea, baldintza tekniko egokiak betetzen dituela egiaztatutakoan, baldin aldez aurreko administrazio baimena behar ez bada.

    • Merkataritza Jardueraren Legean adierazitako salmenta era bereziak baimentzea.

    • Merkataritza lehiaketak baimentzea.

  3. ¿ Ondorengo administrazio espediente hauek izapidetu eta, dagokionean, ebaztea:

    • Agindu honetan lurralde bulegoei esleitutako gaiei buruzko erreklamazio, kexu eta salaketak.

    • Administrazio espedienteak hasi aurretiko eginbideak edo jarduketak artxibatzea.

    • Erreklamazio bati dagokionez administrazio hausterik egin izana sumatzen ez denean, erreklamazio hori artxibatzea.

  4. ¿ Zigor espedienteak hasi aurretiko jarduketak eta zigor espedienteen instrukzioa egitea, indarrean den legedian ezarritakoari jarraikiz; Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko beste organo bati atxikitako beste funtzionario bat espreski instruktoretzat izendatzen denean izan ezik.

  5. ¿ Teknikoak diren txosten, ikuskatze nahiz auditoriak. Horiek aurrera eramateko, Sail honen menpe dauden zerbitzu teknikoek egin beharrekoak diren (indarrean den araudi teknikoan hala jasota dagoelako edo aginpidea duen zuzendaritzak hala erabaki duelako) jarduketa guztiak egin beharko dira.

  6. ¿ Herritarrari argibideak eta aholkuak ematea. Hartara, Sailaren eskumenei dagozkien arloetan egiten diren galdera eta eskabide guztiak, jatorria edozein dela ere, lurralde bulegoetan hartu, bideratu eta, dagokionean, izapidetuko dituzte.

  7. ¿ Arauen eremu teknikoan duten eragin mailagatik espreski lurralde bulegoei eskuordetzen zaizkien administrazio espedienteak izapidetu eta ebaztea.

Lurralde bulegoko buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

  1. ¿ Lurralde bulegoko barne zerbitzuak eta lan sistemak zuzendu eta antolatzea, organo aginpidedunek ezarritako arauei jarraituz.

  2. ¿ Lurralde bulegoaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, zuzendari aginpidedunarengandik jasotako jarraibideak betez.

  3. ¿ Lurralde bulegoko ekonomia eta langileria administratzea, aurrekontua betetzea zaintzea, eta langileriari atxikitako langileria antolatu eta kontrolatzea. Salbuetsita daude beste organo batzuen eskumeneko diren eginkizunak.

  4. ¿ Hierarkiaren eta eginkizunaren aldetik lurralde bulegoen gainetik dauden organoei, beren aginpidean ezarritako gaietako planak, programak edo jarduera-jarraibideak proposatzea.

  5. ¿ Merkataritza, Industria eta Itsasketa ganberetako gobernu organoetan parte hartzea.

  6. ¿ Bulegoei esleitzen zaizkien eginkizun eta eskumenak aurrera eramateko behar diren administrazio egintzak ematea, espreski arloko koordinatzaileei esleitzen zaizkienak izan ezik.

  7. ¿ Espreski ematen zaion beste edozein eginkizun.

Arloko koordinatzaileak, Agindu honetako 3. artikuluan ezarritako sektore-arloen arabera egituratzen dira. Beren arloko teknikariei esleitutako funtzioak koordinatzeaz gain, honako eginkizun hauek beteko dituzte:

  1. ¿ Bere ardurako arloari dagozkion administrazio espediente guztien izapidea kontrolatu eta zaintzea.

  2. ¿ Egoki denean, dagozkion gaietan, lanean jartzeko agiria ematea, bai eta jarduketa proposamenak ematea ere.

  3. ¿ Bere arloari atxikitako langileen artean, bakoitzak egin beharreko lanak antolatu eta banatzea.

  4. ¿ Bere arloari atxikitako langileen txosten teknikoak, ikuskatze txostenak eta gainerako administrazio egintzak kontrolatu eta berrikustea.

  5. ¿ Bere lurralde eremuan, auditoria teknikoen planak eta ikuskatze planak antolatzea, dagokion zuzendaritzaren jarraibideak betez.

Agindu honetan xedatutako lanposturen bat bete gabe badago edo titularra kanpoan edo gaixorik badago, egoera horrek dirauen bitartean, titular hori izendatzeko aginpidea duen organoak izendatzen duenak beteko ditu lanpostu horri egotzitako eginkizunak.

Agindu honen xede diren egitura aldaketak, lanpostuen zerrendak aldatzeko dekretu egokia argitaratzean sartuko dira indarrean.