- AGINDUA, 2008ko irailaren 17koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 'Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria' Jatorrizko Deituraren Arautegiaren Testu Bategina onestekoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko irailaren 17koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, "Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria" Jatorrizko Deituraren Arautegiaren Testu Bategina onestekoa
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/17
- Argitaratze-data: 2008/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1989ko irailaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA, 201. zk., 1989ko urriaren 25ekoa) behin betiko aintzatetsi zen «Chacolí de Getaria» «Getariako Txakolina» jatorrizko izendura, eta, kalitateko ardo honi eta beronen kontseilu arauemaileari buruzko arautegia onetsi zen.
Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen onespena dela eta (EHAA, 96. zk., 2004ko maiatzaren 24koa), «Chacolí de Getaria» «Getariako Txakolina» jatorrizko izendura behin betiko aintzatetsi eta hari buruzko arautegia onetsi duen Agindua aldatu zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2006ko abuztuaren 21eko Agindua argitaratu zen EHAAn (172. zk., 2006ko irailaren 8koa). Horren bidez izendura, alde batetik, eta izenduraren arautegia, bestetik, aldatu ziren.
Araua indarrean jarri eta aldi batera beharrezkoa izan zen jatorrizko izenduraren arautegiari buruzko zenbait alderdi aldatzea. Aldaketa horrek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko apirilaren 27ko Agindua ekarri zuen, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko izendura behin betiko aintzatetsi eta hari buruzko arautegia onetsi duen Agindua bigarren aldiz aldatzekoa.
Horiek horrela, hiru testu normatibo ditugu. Batetik, 1989ko irailaren 21eko Aginduan egintza bakarrean gauzatu zen deituraren behin betiko aintzatespena, eta, bestetik, deituraren arautegiaren testuan egindako aldaketak.
Arauen barreiapena saihesteko asmoz, eta araudiari segurtasun juridiko handiagoa emateko eta testuok zuzenean eragindako agenteei ulertzen eta erabiltzen laguntzeko beharrezkoa deritzogu xedapen berri bat emateari aurrekoak baliogabetuz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 1989ko irailaren 21eko Aginduan onetsitako deituraren behin betiko aintzatespenaren jatorrizko dataren indarrari berariaz eusteko, eta deituraren arautegiaren testu bategina onartzeko.
Hori dena kontuan izanik, hauxe
Indarrik gabe utzi dira honako xedapen hauek:
«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deitura behin betiko aintzatetsi eta hari buruzko arautegia onetsi duen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1989ko irailaren 21eko Agindua, behin betiko aintzatespenari dagokionez izan ezik.
2006ko abuztuaren 21eko Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko izendura behin betiko aintzatetsi eta hari buruzko arautegia onetsi duen Agindua aldatzekoa.
2007ko apirilaren 27ko Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko izendura behin betiko aintzatetsi eta hari buruzko arautegia onetsi duen Agindua bigarrenez aldatzekoa.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 17a.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Testu bategina
Debekatuta dago antz fonetikoa zein grafikoa dela eta arautegi honen bidez babestutako izen, marka, termino, adierazpen edo zeinuekin nahas daitezkeenak erabiltzea, are «mota», «estiloa», «mahatsondoa», «botilaratua», «upeltegiko» edo antzeko hitzak erantsita ere.
Lurzati bat ekoizpen aldean sar daitekeenez ezartzeko, Kontseilu Arauemaileak finkatu behar du haren kalifikazioa, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu teknikoen txostenak eta mahastizain interesatuak aurkezten dituenak hartuko ditu kontuan. Lurzatiak behar bezala mugatuta egon behar dira, eta, behar izanez gero, bidezko mahastizaintzako erregistroan inskribatuta ere bai.
Ekoizpen aldea aldatzeko eta alde horretako lurretan mahasti berriak egiteko, mahastiak birlandatzeko eta mahastiak ordezteko baimena eskuratzeko, administrazio eskudunak bere jarduketa egin baino lehen Kontseilu Arauemaileak aurretiazko txostena eman behar du.
Kontseilu Arauemaileak gomendatutako barietateak landatzea sustatuko du. Baimendutako barietateek mugatuta dute azalera: denek batera, ezin dute hartu inskribatutako upeltegiak izenduraren itzalpeko ardoa egiteko erabiltzen duen mahasti azaleraren % 20 baino gehiago.
Kontseilu Arauemaileak beste barietate batzuk baimentzea proposatu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunei; horretarako, ezinbestekoa da bidezko saioak eta esperientzien bitartez baimendu nahi den barietateak izenduraren itzalpeko ardoak egiteko behar bezalako kalitateko muztioa ematen duela egiaztatzea. Ontzat emanez gero, barietatea gomendatua edo baimendua den argituko da. Saio hauek protokolo bati jarraituz egin behar dira, eta saio bakoitzeko mahasti azalera ezin da izan inskribatutako guztirakoaren % 1 baino gehiago.
Euri eskasia larria dela eta, nekazaritzaren ikuspegitik mahatsondoen hostotza iraunarazteko ureztatu beharra badago, Kontseilu Arauemaileak horretarako baimena eman ahal izango du. Horrelakoetan, baldintzak ezarriko ditu eta gomendioak emango: ureztatzearen mugaeguna, etab.
Kontseilu Arauemaileak mahats-biltzea hasiko den eguna finkatu ahal izango du, eta erabakiak hartu ahal izango ditu bilketaz eta mahatsaren garraioaz, xedea mahatsaren narriadura saihestea dela.
Baimendutako gehieneko uzta gainditzen den lursailetako mahatsa ezin izango da erabili izendura honek babestutako ardoak egiteko. Kontseilu Arauemaileak kontrol neurriak hartu beharko ditu agindu hau betetzen dela ziurtatzeko.
Mahastien Erregistroan ezin inskribatu izango dira mahats-biltzean barietateak bereizterik ez dagoen mahasti misto berriak.
Mahatsa eskuztatzeko, muztioa prestatzeko eta ardoa hartzitzeko, egiteko eta kontserbatzeko, ahalik kalitaterik handiena lortzea xede duten teknikak erabili behar dira, beti ere jatorrizko izenduraren itzalpeko ardoen tradiziozko ezaugarriei eusten zaiela.
Behar ez bezalako presioen ondorioz lortutako muztio edo ardo kopuruak ezin dira inolaz ere erabili babespeko ardoak egiteko, eta haien berri eman behar zaio Kontseilu Arauemaileari, zer egin behar den erabaki dezan.
Aparteko inguruabarretan, 100 kilo mahatsek gehienez eman ditzaketen ardo litroen kopurua aldatu egin daiteke, Kontseilu Arauemailearen beraren ekimenez zein interesatutako ardogileek eskatuta. Eskaera mahats-biltzea hasi aurretik egin behar da, bidezko aholkularitza jaso eta egin beharreko egiaztapenak egin ondoren.
Ardo gorriak egiteko, gutxienez mahats erdia arautegi honetan gomendatutako barietate beltzekoa izan behar da.
Txakolin bat «Upelean hartzitua» adierazpenarekin merkaturatu ahal izateko, muztioa upelean hartzitu eta bihurtu behar da ardo.
Bost urteko epealdian ardo esperimentala ez bada sartu arautegian aldaketa baten bidez, egiteari utzi beharko zaio.
Mota Lortutako gutxieneko alkohol-gradua Anhidrido sulfurosoa, guztira (mg/l, gehienez) Benetako azidotasun lurrunkorra, azetikoa (g/l, gehienez)
Zuria 9,5 180 0,8
Gorria 9,5 180 0,8
Beltza 9,5 140 0,8
Zuria, upelean hartzitua 9,5 180 0,8
Mahastien Erregistroa.
Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroa.
Inskripzio eskaerak Kontseilu Arauemaileari bidali behar zaizkio berak prestatuko inprimakietan eta indarreko xedapen eta arauetan eskatzen diren datuak, dokumentuak eta egiaztagiriak erantsita.
Kontseilu Arauemaileak inskripzioa ukatuko die arautegiko aginduei edo Kontseiluak mahasti eta upeltegien ezaugarri osagarri teknikoei buruz hartutako erabakiei lotzen ez zaizkienei, hau da, kontratatutako kontrol erakunde lokabearen adostasun-ziurtagiria lortzen ez dutenei.
Erregistro hauetan inskribatzeak ez ditu salbuesten interesatuak ezarritako erregistro orokorretan inskribatu beharretik.
Inskripzioan datu hauek adierazi behar dira: jabearen izena; eskubideen titularraren izena; behar denean, kolonoaren, kasailariaren, errentariaren, zentsu-hartzailearen edo aprobetxamendurako beste edozein eskubideren titularraren izena; mahastiaren izena; hau dagoen inguruaren eta udalerriaren izenak; mahastizaintzan erabiltzen den azalera; mahats barietateak; mahastia sailkatzeko eta kokatzeko behar diren datu guztiak.
Inskripzio-orriarekin batera inskribatu nahi diren lur-zatien plano edo krokis xehekatua aurkeztu behar da, Kontseilu Arauemaileak ezartzen duenaren araberakoa, bai eta Mahastien Erregistroko inskripzio-datuak eta, behar denean, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako landatzeko baimena ere.
Ardogintzan eta ardo-botilatzen diharduten enpresek ondoko bitarteko teknikoak eta instalazioak eduki behar dituzte, gutxienez, eta inskripzio-eskaeran azaldu behar dituzte: biltegiak (kopurua, edukiera eta ezaugarriak), prentsaketa-sistema (mota eta ezaugarriak), ponpak eta iragazkiak, eta botilatzeko sistema. Eskaeran ardogintzako gainerako makina guztien berri ere eman behar da.
Ardoa botilatzen duen enpresa ez bada lokalen jabea, horren berri eman behar da eta jabearen izena adierazi.
Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroan inskribatu nahi duten upeltegiek indarreko legeria bete behar dute. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak inskribatutako eta inskribatzeko bidean diren makinez eta instalazioez Nekazaritza eta Arrantzako Industrien Erregistroan ageri den informazio guztia emango dio Kontseilu Arauemaileari, beronek eskatuz gero.
Kontseilu Arauemaileak ezarriko du erregistroetako inskripzioak noiz eta nola berritu behar diren.
Erregistro egokian inskribatutako enpresek soilik erabil dezakete jatorrizko izendura propagandan, publizitatean, agirietan eta etiketetan.
Erregistro egokian inskribatutako pertsona fisiko eta juridikoek arautegi honetako xedapenak eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunek euren eskumenak baliatuz hartzen dituzten erabakiak bete behar dituzte.
2. 15. artikuluan aipatutako erregistroetan inskribatutako upeltegietan inskribatutako mahastietako mahatsa eta inskribatutako upeltegietako muztioa edo ardoa bakarrik sar daitezke.
Upeltegiren bat inskribatuta duten enpresek inskripzioan aitortutako lokaletan bakarrik biltegiratu ahal dituzte euren ardoak.
Zirkulazioan jarri baino lehen, etiketak Kontseilu Arauemaileak baimendu behar ditu, arautegi honetan azaldutako ondorioetarako. Kontsumitzaileak nolabait nahas ditzaketen etiketak ez dira onetsiko. Halaber, etiketa bati emandako baimena deuseztatu egin daiteke bertan adierazitako inguruabarrak aldatuz gero.
Kontsumorako ardoa banatzeko erabiltzen den ontziek, mota gorabehera, Kontseilu Arauemaileak emandako etiketa edo kontraetiketa zenbakituak eduki behar dituzte; hauek upeltegian berean jarri behar dira, Kontseilu Arauemaileak zehazten duenarekin bat etorriz eta berriro ezin erabili izateko moduan.
«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko izenduraren itzalpeko ardoak inskribatutako upeltegiek soilik merkaturatu ditzakete, eta egin ere haien kalitatea eta entzutea narriatzen ez duten ontzietan, hain zuzen ere Kontseilu Arauemaileak onetsitakoetan. Ondorio hauetarako, ontziak beirazkoak izan behar dira, eta Europar Batasunak baimendutako edukierakoak (ezin da erabili litro bateko ontzirik).
Jatorrizko izenduraren erabilpen egokia bermatzeko, haren itzalpeko ardoak botilan merkaturatu behar dira.
Urtean behin, bilketa amaitutakoan eta azaroaren 30a baino lehen, Mahastien Erregistroan inskribatutako enpresa guztiek inskribatutako lurzati bakoitzeko uztaren aitorpena aurkeztu behar dute, eta bertan mahatsaren destinoa eta, salduz gero, eroslearen izena adierazi behar dituzte. Mahats mota bat baino gehiago landuz gero, bakoitzaren kopurua aitortu behar da.
Urtero, azaroaren 30a baino lehen, Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroan inskribatutako enpresa guztiek egin duten ardoaren kopurua aitortu behar dute, motaka banakatuta. Horrez gainera, saltzen duten ardoa egiteko erabili den mahatsaren jatorria eta haren destinoa adierazi behar dituzte, eta eroslea eta kopurua zehaztu.
Urtero, irailaren 7a baino lehen, upeltegi erregistroetan inskribatutako enpresek uztailaren 31n eduki dituzten muztio eta ardo kopuruen aitorpena aurkeztu behar diote Kontseilu Arauemaileari.
Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroan inskribatutako enpresek produktuen sarrera eta irteeren erregistro eguneratua eduki behar dute; bertan eskuratutako ardoen jatorria zehaztu behar dute. Ardo motak bereizi behar dira. Kontseilu Arauemaileak eta kontrol organoak noiznahi eskuratu ahal izango dituzte erregistro horretako datuak.
Erregistroetan inskribatutako enpresek erabili gabeko kontraetiketen eta prezintuen erregistro eguneratua eduki behar dute. Kontseilu Arauemaileak eta kontrol organoak noiznahi eskuratu ahal izango dituzte erregistro horretako datuak.
Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatutako aitorpenak estatistiketarako baino ez dira erabiliko. Beraz, haietako datuak zenbakitan soilik eman eta argitara daitezke, inolako banako aipamenik gabe.
Arautegi honetan ezarri ez den guztian, Kontseilu Arauemaileak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoez xedatutakoa aplikatuko du bere jardunean.
Hona Kontseiluaren eskumen-eremua:
Lurraldeari dagokionez, ekoizpen aldea.
Produktuei dagokienez, izenduraren itzalpekoak, fase guztietan (ekoizpena, elaborazioa, zirkulazioa eta merkaturatzea), 31. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.
Pertsonei dagokienez, erregistroetan inskribatutakoak.
Kontseiluburua.
Kontseiluburuordea.
Mahastizaintzaren sektorearen hiru ordezkari, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» izendurako ardoa egiteko mahatsa hornitzen duten mahastizainek, erregistro egokian inskribatuek, euren artean hautatuak.
Ardogintzaren sektorearen bi ordezkari, erregistro egokian inskribatutako upeltegien jabeek euren artean hautatuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ordezkari bat edukiko du, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak izendatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bat, Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatuak hautatua. Bi kideok hizpidea izango dute, baina hautespiderik ez.
Kontseiluburua hautatzeko, Osoko Bilkurako kide hautetsien gehiengo arrunta behar da. Hauetako bat zein beste pertsona bat hauta daiteke kargurako. Osoko Bilkurak hautespenaren berri emango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, sailburuak izenda dezan.
Kontseiluburuordea modu berean izendatuko da.
Kontseilu Arauemaileko kide bakoitzak bere ordezkoa izango du, titularra bezala hautatua.
Kontseiluko Arauemaileko karguak lau urtez behin berrituko dira. Kargudunak behin baino gehiago hauta daitezke.
Dena delakoagatik kontseilukideren batek kargua uzten badu, ordezkoa izendatuko da ezarritakoaren arabera; kontseilukide berria Kontseilua berritu arte ariko da karguan.
Kontseilukideak izendatu eta hilabete igaro aurretik jabetu behar dira karguaz.
Karguaren indarraldian zehar kontseilukide batek zehapena jasotzen badu arautegi honetan arauturiko gaietako batean arau-hauste larria egiteagatik, berak zein beraren enpresak, kargua utzi beharko du. Halaber, kargua utzi beharko du arrazoirik azaldu gabe ondoz ondoko hiru bilkuratara joaten ez bada, edo bostera aldizka, eta gauza bera gertatuko da jatorrizko izenduraren erregistroetan baja ematen bazaio ere.
Inskribatutako enpresa bateko zuzendaria den kontseilukide batek zuzendaritza horri uzten badio, Kontseiluko kargua ere utziko du, nahiz eta sektoreari lotuta jarraitu beste enpresa batean. Honelakoetan ordezkoa izendatuko da aurrean ezarritakoaren arabera.
Kontseilu Arauemailearen ordezkari aritzea. Behar izanez gero, ordezkaritza hau Kontseiluko kide bati eskuordetu ahal dio berariaz.
Legezko xedapenak betetzea eta betearaztea, eta batez ere jatorrizko izenduraren arautegia.
Kontseilu Arauemailearen erabakiekin bat etorriz, haren sarrera eta funtsak administratzea eta ordainketak egiteko aginduak ematea, indarreko legeria beteta.
Kontseiluaren bilkuretarako deialdiak egitea eta haietan buru jardutea, bilkuretako eguneko aztergaien zerrenda zehaztea, Kontseiluaren erabakipean jartzea haren eskumeneko gaiak, eta hartzen diren erabakiak betearaztea.
Zerbitzuak antolatzea eta zuzentzea.
Ekoizpenean eta merkatuan gertatzen diren gorabeheren berri ematea administrazio eskudunari, eta Kontseiluak, arautegi honek emandako eskumenak direla eta, oro har betetzeko hartzen dituen erabakiak bidaltzea, bai eta garrantzi handikoak izateagatik organismo hark aintzatetsi beharrekoak ere.
Kontseiluak erabakitzen dituen eta administrazio eskudunak agintzen dizkion gainerako eginkizun guztiak.
Kontseiluburuaren agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, eta behin baino gehiago hauta daiteke.
Kontseiluburuak kasu hauetan utziko du kargua: agintaldia amaitutakoan; berak eskatzen duenean -dimisioa onartu ondoren-; bera izendatzeko eskumena duen organoak erabakitzen duenean.
Kontseiluburuak kargua uzten badu, edo hiltzen bada, Kontseilu Arauemaileak beste bat izendatuko du hilabeteko epean.
Kontseiluburua ez dagoenean, kontseiluburuordea ariko da haren karguan, eta gauza bera egingo du hark berariaz agintzen dizkion eginkizun guztietan.
Kontseiluburuaren iritziz gai bat presaz ebatzi behar bada, kontseilukideei telegramaz edo bidalketa-agiria ematen duen beste bitarteko baten bidez helaraziko zaie deialdia, bilkura egin baino hogeita lau ordu lehenago, gutxienez. Edonola ere, Kontseilua behar bezala eratuko da kide guztiak bildu eta aho batez erabakitzen dutenean.
Kontseilu Arauemailearen bilkuretan, eguneko gai-zerrendako gaiak bakarrik azter daitezke. Salbuespena: Kontseiluko kide guztiak bilduta; gaia presazkotzat jotzea gehiengoaren aldeko botoarekin.
Titular bat ezin bada joan bilkura batera, Kontseilu Arauemaileari jakinarazi behar dio, eta ordezkoari ere bai, bera joan dadin.
Kontseilu Arauemailearen erabakiak bildutako kideen gehiengoak aldeko botoa emanda hartuko dira. Kontseiluburuak kalitatezko botoa izango du, kontseilukideetako bat izan ezean.
Jatorrizko izenduraren arautegia aldatzeko proposamena onesteko Kontseilu Arauemaileko kideen bi hereneko gehiago kualifikatua beharko da, bai eta mahastien azalera handitzeko proposamenak onesteko ere. Gero, proposamen hauek administrazio eskudunari bidaliko zaizkio, berak onesteko.
Izapide arazoak argitzeko, eta beharrezkotzat jotzen den kasuetan, batzorde iraunkorra eratu ahal izango da. Batzorde honetan kontseiluburua eta Osoko Bilkurak izendatutako bi kontseilukide titular izango dira, bata ekoizpen sektorearen ordezkaria eta bestea elaborazio sektorearena. Batzorde iraunkorra eratzea erabakitzen den bilkuran haren egiteko bereziak eta eginkizunak ere zehaztuko dira. Batzorde honen ebazpen guztiak Kontseiluaren Osoko Bilkurari jakinaraziko zaizkio egiten duen lehen bilkuran.
Kontseiluak idazkari nagusi bat izendatuko du; hauexek izango dira beraren egitekoak:
Kontseiluaren lanak prestatzea eta haren erabakiak betearazteko izapideak egitea.
Bilkuretan izatea, hizpidearekin baina hautespiderik gabe, deialdiak bidaltzea, aktak egitea eta Kontseiluaren liburuak eta dokumentuak zaintzea.
Kontseiluaren barne araubideko gaiak, langileei dagozkienak zein administratiboak.
Kontseiluburuak Kontseiluaren eskumeneko gaiak prestatzeko eta bideratzeko agintzen dizkion guztiak.
Kontseilu Arauemaileak onesten dituen kuotak, hark ezarritako erregistroetan inskribatuek ordaindu beharrekoak.
Jasotzen dituen diru-laguntzak, legatuak eta emariak.
Berari edo berak ordezkatzen dituen interesei sortutako kalte-galerengatik jasotzen dituen ordainak.
Kontseiluaren ondarea osatzen duten ondasunak eta haren etekinak eta errentak.
Kontseilu Arauemaileak berak hasi eta ebatzitako zehapen prozeduren ondoriozko zehapenen zenbatekoak.
Sarrerak eta gastuak Kontseilu Arauemaileak kudeatuko ditu.
Mahats, muztio edo ardo partida batek akatsik edo ajerik badu, edo haren ekoizpenean eta elaborazioan arautegi honetako legezko agindu edo kalitate arauetako bat bete ez bada, edo indarreko legerian adierazitakoetako bat, ezin du jaso jatorrizko izenduraren onura eta ez da halakotzat joko.
Ardoak kalifikatzeko Kontseilu Arauemaileak berariaz ezarritako prozedura erabiliko da. Horretarako, Kontseilu Arauemaileak kontuan izango ditu saiakuntza txostenak, kontrol erakundearen txostenak eta jatorrizko izenduraren itzalpeko mahats, muztio eta ardoen ekoizpenari eta salerosketari buruzko informazioa.
Kalifikazioa lortzen ez duten ardoak bereizita biltegiratu behar dira, Kontseilu Arauemailearen kontrolpean.
Gainera, deskalifikatutzat joko dira deskalifikatutako batekin nahastearen emaitzako produktu guztiak.
Ezinbesteko kasuetan, Kontseiluaren zerbitzuko pertsona batek jardun ahal izango du instruitzaile edo idazkari gisa, baldin eta lokabea bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legeko 29. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenengoa. «Mahats-bilketa berantiarra».
«Getaria» eskualde-izenarekin «mahats-bilketa berantiarra» adierazpena erabil daiteke jatorrizko izenduradun mahastietan ohi baino luzeago heldutako mahatsaz egindako ardoak deskribatzeko, baldin eta mahatsa arautegi honetako 5. artikuluan aipatutako barietateetakoa bada eta ardoaren berezko alkohol-gradua bolumenaren % 15 baino handiagoa bada.
Honelako ardoen elaborazioan, Europako Erkidegoko legedian ezarritakoaz gain, honakook bete beharko dira:
Bilketa nolakoa izan den kontuan hartuta, Kontseilu Arauemaileak muztioa upeletan zenbat denbora egon behar den zehaztu behar du.
Kalifikazioa bilketaren ondoko urteko ekainaren 30etik abenduaren 31ra bitartean egingo da.
Mahats-bilketa berantiarraren aipamena agertzeko eskubidea izateko, ardoak ezaugarri fisiko-kimiko hauek eduki behar ditu:
Lortutako gutxieneko alkohol-gradua: Bol. % 13.
Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 300 mg/l.
Benetako azidotasun lurrunkorra, azido azetikoa (gehienez): 0,9 g/l.
Bigarrena. Ardo apardunak.
«Getaria» eskualde-izena erabil daiteke Jatorrizko Izendurari heldutako upeltegietan inskribatutako mahastietako mahatsaz egindako ardo apardunak izendatzeko.
Ardo hauek «tirajea» egin den botilan bertan ondu behar dira bigarren hartziduratik hondarrak kendu arte. Gainera, elaborazioan ondokoak bete behar dira:
«Tirajea» bilketaren ondoko urteko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean egin behar da. Tiraje-likoreak 1493/1999 (EE) Arautegiko VI.K.5 eranskinean, edo haren ordezko arauan, ezarritakoa bete behar du.
«Oinarri-ardoa» kalifikatutako ardo zuria izan behar da, eta honek gehienez ere 140 mg/l anhidrido sulforoso eduki ditzake guztira. /l.
Gutxienez bederatzi hilabete igaro behar dira tirajetik lepo-egitera arte.
Ardo mota hau soilik erabil daiteke botilak lepo-egitean betetzeko.
Kalifikazioa lepo-egitetik hiru hilabete igaro baino lehen egin behar da.
Botilaturik eta 20 ºC-tan, ardoak 3,5 bar-eko gainpresioa eduki behar du gutxienez.
Elaborazio-iraupena 1493/1999 (EE) Arautegiko VI.K.8 eranskinean (zati batean indargabe), edo haren ordezko arauan, ezarritakoaren araberakoa izan behar da.
Ardo apardunek ezaugarri fisiko-kimiko hauek eduki behar dituzte:
Lortutako gutxieneko alkohol-gradua: Bol. % 10,8.
Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 160 mg/l.
Benetako azidotasun lurrunkorra, azido azetikoa (gehienez): 0,65 g/l.
Hirugarrena. Kontrola, erregistroa eta etiketatzea.
Lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan adierazitako ardoek Kontseilu Arauemaileak ezarritako ezaugarri organoleptikoak eduki behar dituzte, batez ere usainari, koloreari eta zaporeari dagokienez. Ardo batek ezaugarri horiez ezarritakoa betetzen ez badu eta horrek beraren kalitatea narriatzen badu, Kontseilu Arauemaileak kalifikazioa kenduko dio, eta horrek berekin ekarriko du ukitutako partidan kontraetiketa erabiltzeko eskubidea galtzea.
Ardo bat «mahats-bilketa berantiarra» aipamenarekin saltzeko edo aparduntzat jotzeko, inskribatutako upeltegiak eskaera aurkeztu behar dio Kontseilu Arauemaileari, eta horrez gainera haren kontrola, edo izendatzen duen organoarena, onartzeko konpromisoa hartu behar du; honek mahatsa inskribatutako mahastietako denez eta ardoa Izendurari heldutako upeltegietan egin eta botilatu denez egiaztatuko du. Arautegiko 17. artikuluan aipatutako erregistroan berariazko atala sortuko da lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan azaldutako ardoak egiten dituzten upeltegiak inskribatzeko.
«Mahats-bilketa berantiarra» adierazpena erabiltzeko eskubidea duten ardo apardunen etiketan ez da agertuko ohiko «Chacolí/Txakoli/Txakolina» hitza. Ardo hauek Kontseilu Arauemaileak emandako kontraetiketa zenbakidunak edukiko dituzte. Kontraetiketa hauen serieak eta Kontseilu Arauemaileak Izendurari heldutako vcprd ardoak ziurtatzeko ematen dituen kontraetiketenak desberdinak izan behar dira.
Kudeaketa-organoaren barruko kontrol-erakundeak Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen 35. artikuluan zehaztutako baldintzak bete bitartean, Kontseilu Arauemaileak produktu bat ziurtatu nahi duten erakundeen betekizun orokorrei buruzko UNE-EN 45011 araua (edo honen ordezkoa) betetzen denez kontrolatzeko kreditatutako erakunde lokabea hautatu eta kontratatuko du kontrol-lanak egiteko.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez hauteskundeak iragartzen baitira «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseilukideak hautatzeko.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, «Getariako txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Erregelamendua aldatzen duena.
- Ikus: 5/2004 LEGEA, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa.
- Zuzendutakoa: CORRECCIÓN DE ERRORES de la Orden de 17 de septiembre de 2008, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se aprueba el Texto Refundido del Reglamento de la Denominación de Origen "Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Geta
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2018ko martxoaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorri-deituraren Erregelamendua.