- AGINDUA, 2009ko azaroaren 4koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko Aginduaren hirugarren aldaketa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 4koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko Aginduaren hirugarren aldaketa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 6176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/04
- Argitaratze-data: 2009/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatu zen, haren araubide juridikoa ezarri eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SAri programa kudeatzeko ardura eman zitzaion. Aipatu Dekretua 2002ko abenduaren 31n argitaratu zen 249. zenbakidun EHAAn. Harrezkero, hainbat aldiz aldatu dute: ekainaren 1eko 100/2004 Dekretu bidez (2004ko ekainaren 11n argitaratua, EHAA, 110. zenbakia), uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu bidez (2007ko irailaren 14an argitaratua, EHAA, 178. zenbakia), eta 2009ko martxoaren 10eko 61/2009 Dekretu bidez (martxoaren 26an argitaratua, EHAA, 59. zenbakia).
Programa horren lagapen-baldintzak eta esleipen-prozedura Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduan daude araututa (maiatzaren 19ko 96 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Agindua). Aipatu araua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako 2004ko azaroaren 26ko Agindu bidez aldatu zen (abenduaren 16ko 239 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), baita lehen aipatutako 126/2007 Dekretu bidez ere.
316/2002 Dekretua zein 2003ko apirilaren 22ko Agindua ongialdi ekonomikoko egoera baten onartu ziren, egungoaren oso bestelakoan, alegia. Horregatik, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» hartzaileen profila bat dator, neurri handi batean, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan (Etxebide Erregistroa) inskriba daitezkeenarekin. Gure ekonomiak bizi duen krisialdiak, baina, etxebizitza behar duten pertsonen multzo berri bat azaleratu du, etxebizitzak errentan behar dituzten pertsonak baina merkatuko egungo errentak ordaindu ezin ditzaketenak, hain zuzen: arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpen arrazoiak direla-eta lanik gabe geratu direnak eta ohiko etxebizitza galdu dutenak finantza-erakundeak hipoteka exekutatu duelako. Gaur egun, pertsona horiek Etxebideko Erregistroan eman dezakete izena eta indarreko esleipen-prozeduraren menpe egongo dira, gure Autonomia Erkidegoko gainerako herritar guztiekin baldintza-berdintasunean. Hala ere, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ustetan, haien egoera kontuan hartu beharrekoa da esleipen-prozedura orokorrean lehentasun-hurrenkera ezartzerakoan. Horrela bada, areagotu egiten zaizkie etxebizitza eskuratzeko aukerak, baina ez dira prozedura orokor horretatik kanpo geratzen.
Orain ezarriko den neurri hau eta sustatzaileen esku dauden etxebizitza libre hutsen multzoa mobilizatzea helburu zuen aurreko neurri hura, Legebiltzarrean iragarri ziren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak epe motzean bideratuko dituela agindu zuen krisiaren aurkako neurri-sortaren barruan sartzen dira.
Horrela bada, aldatu egin behar da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduaren 7. artikuluko 2. paragrafoa, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa, hain zuzen.
Ondorioz,
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduaren 7. artikuluko 2. paragrafoa, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa, hain zuzen, honela geratuko da idatzita:
Etxebizitza Hutsaren Programa osatzen duen poltsako etxebizitza bakoitzeko berariazko esleipen-prozedura bat egingo da, honako hauek izango direlarik lehentasun-hurrenkerako irizpideak:
Lehentasuna izango du interesdunek etxebizitza eskatzen duten udalerriak. Etxebideko inskripzio-inprimakian adieraziko da udalerria.
Dena delako udalerrian eskuragarri dauden etxebizitzen ezaugarrietara nola egokitzen diren pertsona edo bizikidetza-unitatea.
Lehentasuna izango dute Langileen Estatutuak 51 edo 52.c) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera lan-kontratua amaitu zaizkien pertsonak eta ohiko bizileku iraunkorraren jabetza galdu dutenak hipoteka exekutatzeko prozedura dela medio.
Pertsona edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren maila nola egokitzen den dagokion alokairurako aurreikusitako errentarekin.
«Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzak eta esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduak 7. artikuluan, 2. paragrafoan c) letran aipatzen duen lehentasuna ebazpen bidez onartu beharko du Etxebizitzako lurralde ordezkariak.
Horretarako, interesdunek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskabidea egin beharko dute, dagoeneko izena emanda ez badaude. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Ohiko etxebizitza iraunkorra zena hirugarren mailarainoko odoleko ahaidetasuna ez duen pertsona bati etxebizitza esleitzen dion notarioaren edo epailearen agiria.
Lan-kontratua amaitzeko baimena ematen duen lan-agintaritzaren ebazpena, enpresariak igorritako amaitzearen jakinarazpenaren kopiarekin batera, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan aurreikusitako kasuan, edota lan-kontratua amaitu dela gutxienez hogeita hamar egun lehenago enpresariak igorritako idatzizko jakinarazpen pertsonalaren kopia Langileen Estatutuaren 52.c) artikuluan aurreikusitako kasuan.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da. Aipatutako epe horretan berariazko ebazpenik ez emateak onespena eman zaiola esan nahiko luke.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko inskripzio-eskabideak zein lehentasunarenak aldeko ebazpena badute, etxebizitza esleitzeko «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzak eta esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduak 7. artikuluan aurreikusitako prozedura jarraitu beharko da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 4a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki indargabetutakoa: 466/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duena.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa.