- AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 511
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak) 12.4 artikuluan dioenez, jabetza intelektualaren gainean Estatuak emandako legeen betearazpena Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, nahiz eta Estatuarena izan alor horretako legegintza-eskumen esklusiboa (Espainiako Konstituzioaren 149.1.9 artikulua).
Ekainaren 28ko 141/2011 Dekretuaren bitartez, Transferentzietarako Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an harturiko Erabakia onartu zen, alegia, jabetza intelektualaren legedia betearazteko alorrean irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuaren Administrazio Orokorraren zerbitzuak handitzeari buruzko Erabakia.
Kontuan hartu da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren 10. artikuluak Kultura Ondarearen Zuzendaritzari esleitzen dizkiola Jabetza Intelektualaren Erregistroaren eta hori kudeatzeko erakundeen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen funtzioak.
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Erregistroa sortzen da, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrean integraturiko lurralde-erregistro gisa.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Erregistroa Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikiko zaio, eta Erregistroari dagozkion funtzioak Kultura Sailaren zerbitzu zentralek hartuko dituzte beren gain.
Hirugarrena. Kulturako lurralde-zerbitzuetan ere aurkeztu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Erregistrora zuzendutako eskariak, ondorio horietarako Erregistroaren ordezkaritza-bulego moduan jardungo baitute.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.