Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan oinarriturik 2012ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (Erein programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan oinarriturik 2012ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (Erein programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2704
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/23
  • Argitaratze-data: 2012/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko urriaren 21eko EHAAn (201. zk.) argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein programa) arautzen zituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretua. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dira.

Dekretu horren 6.2 artikuluan, besteak beste, ezartzen da urtero laguntza-deialdia egingo dela, laguntzak-eskariak aurkezteko epeak irekiko direla, eskuragarri dagoen aurrekontu-kredituari zabalkundea emango zaiola eta laguntza jaso behar duten proiektuen iraupena zehaztuko dela.

Abenduaren 4ko 185/2009 Errege Dekretuaren bitartez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (2010-01-1eko EHAA, 1. zk.) kofinatziatutako Landa Garapenerako Programen markoan gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzen dira. Bada, dekretu horrek, bestalde, ezarri egiten ditu LGENF-ri doazkion gastuak diruz lagundu ahal izateko zenbait arau, betiere Estatuaren lurraldean homogeneoki aplika daitezen eta aipatu funtsak berdintasunez banatzen direla bermatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak dioenez, behin Euskal Autonomia Erkidegoaren ekitaldi ekonomiko bakoitzerako aurrekontu orokorrak indarrean jarriz gero, bere garaian indarraldi mugagabea zutelarik arautu ziren diru-laguntza arauei dagokien deialdia egingo da. Behin Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onetsirik, deialdi hori egin beharra dago.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Agindu honen helburua da EREIN programa arautzen duen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2012ko ekitaldian deitzea.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

2012ko ekitaldian, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusitako laguntzen deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek ondorioak izan eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Hemen deitutako laguntzak jasotzeko eskabideak (jatorrizkoak eta kopiak) erakunde laguntzaileetan edo Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan aurkeztu behar dira, bai zuzenean, bai landa-garapeneko elkarteen bidez. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahal izango da. Agindu honetan onartzen diren eskabide-inprimakiak eskura daude www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean. Eredu horren arabera, eskabide-egileek adierazten dute ezen ez daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 50. artikuluko 5. paragrafoan zehazten diren zirkunstantzietan (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren araberakoa da aipatu paragrafo hori).

  2. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak 171/2008 Dekretuan laguntza-lerro bakoitzerako ezarrita daude. Abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 16. ataleko 3. artikuluak dioenez, laguntza-eskabidea baino lehenagoko gastuek ez dute diru-laguntzarik jasoko, eta hasiera ez emateko akta baino lehenagoko gastuek ere, akta eskabidea baino lehenagokoa bada.

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

  1. Deialdiaren zenbateko osoa 7.690.000 eurokoa da.

  2. Legerian ezarritakoaren arabera aurrekontu-aldaketarik gerta badaiteke ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako aurrekontu-kredituak, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren xederako bideratu dituztenak, 6.740.000 eurokoak dira, eta horietarik 1.815.000 euro 2012. urteko ordainketa-kredituari dagozkio eta 4.925.000 euro 2013. urteko konpromiso-kredituari.

  3. LGENF funts komunitarioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Planaren (2007-2012) babesean, aipatu dekretuaren helburua betetzeko 950.000 euroko kredituak erabiliko dira, eta diru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egiten dituen ordainketen bidez aplikatuko da; eta hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren landa-garapenerako programazioaren agiriko koadro finantziarioen birprogramaziotik etor litekeen finantzaketa gehigarriari kalterik egin gabe, Europako Batzordeak onetsitakoa. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpenaren bitartez emango da egoera horren berri.

  4. Ekitaldi baten barruan esleitutako diru-laguntzek ezingo dute gainditu urtero deialdi honetan ezartzen den finantzaketarako gehienezko dotazio orokorra, edo eguneratzetik ateratzen dena, legedian adierazitako kreditu-loturako edo aurrekontu aldaketako erregimenaren arabera.

  5. Funtsak ez badira diru-laguntza eskari guztiei erantzuteko behar bestekoak ez badira, neurri bakoitzean puntuazio altuena lortzen dutenek jasoko dute laguntza, harik eta kreditua agortzen den arte, eta gainerako eskabideak ezetsita geratuko dira.

    Bosgarrena. Proiektuak gauzatzeko epea.

  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren Ebazpen bidez onetsiko du inbertsioak edota gastuak gauzatzeko gehienezko epea. Urteko proiektuetarako, gehienezko epea 2012ko abenduaren 31 bitartekoa izango da, eta urteanitzeko proiektuetarako, ordea, 2013ko abenduaren 31ra bitartekoa.

  2. Goiko paragrafoan zehaztutako epeak ezin dira luzatu, salbu eta justifikatutako kasuaren bat tartean ez bada, eta lehenago onuradunak eskabide arrazoitua aurkeztu ez badu, hala xedatuta baitago 171/2008 Dekretuaren 4.3 artikuluan; gastuak edota inbertsioak 2012ko ekitaldian hasi beharko dira.

    Seigarrena. Justifikazioa, Likidazioa eta ordainketa.

  1. Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzak urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren 15. eta 16. artikuluetan eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera justifikatu, likidatu eta ordainduko dira; errege-dekretu horren 3. atalak dioenez, eskudirutan gehienez ere hiru mila euro ordaindu ahal izango dira, hornitzaile bakoitzeko.

  2. FEADER funtsaren arabera onartutako laguntzak Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuak hala baitio. Baina, lehenago, Erakunde Ordaintzaileko titularrak horretarako behar diren ebazpenak eman beharko ditu.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa ezar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.