- AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2013ko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2013ko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4688
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/17
- Argitaratze-data: 2013/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren xedea da nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa-garapenari laguntzeko Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoaren bidez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programaren arabera.
Uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 2. artikuluan, f) idatzi-zatian hain zuzen ere, laguntza mota ezberdinak xedatzen dira, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak, besteak beste.
Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen helburua nekazariei eta basozainei haien ustiategiak egokitzen, hobetzen eta kudeatzen laguntzea eta horien etekin globala handitzen laguntzea, 12. artikuluan hitzez hitz esaten den moduan.
artikuluan, aldiz,12. artikulu horretan aipatutako laguntzak emateko prozedura arautzen da. Lehenik, deialdia egingo da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren agindu baten bidez (egun Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua). Deialdi horretan, ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epeak ezarriko dira, eta eman ahal izango den diru-laguntzen guztizko kopurua, nola LGNEFen kontura hala Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, ezagutaraziko da. Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko ditu, 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aginduaren bidez jakinaraziko du aurrekontuen ekitaldi bakoitzean ematen diren laguntzen zenbateko osoa.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Hona hemen agindu honen xedea:
NNekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko dira.
Bigarrena. Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabideak aurkezteko epea.
Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan aurkezteko dira. Hilabeteko epea egongo da horretarako, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Aurkeztu behar den dokumentazioa.
Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabidearekin batera, honako dokumentuak aurkeztuko dira:
Nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko entitate gisa onartuta dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, edo
Basoen kudeaketa-plan iraunkorrak ezartzeko aholkularitzarako erakunde onetsi gisa Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundekoa dela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik dituela egiaztatzen duten agiriak.
Jasotako beste diru-laguntza batzuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutako bateragarritasun-irizpideak eta 12.5 artikuluan adierazitako gutxienekoen erregimenaren mugak betetzen direla egiaztatzeko, edo helburu bererako bestelako laguntzarik jaso ez izanaren zinpeko aitorpena.
Eskabidea aurkeztu aurreko urtean aholkularitza-zerbitzuak kontratatu dituzten nekazaritza- eta baso-ustiategien zerrenda.
Eskainitako zerbitzu-motak.
Eskabidea aurkezten den urtean izango diren ondasun inbentariagarrietako inbertsioen, langile-gastuen eta diruz lagun daitezkeen langile-gastuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuko 12.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Agindu honen eranskin gisa datorren eskabide-eredua ere aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta izenpetuta. Eredu horretan, eskatzen den laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, eta baita aholkulartitza kontzeptuak ere, banakatuta eta zenbatekoak adierazita.
Laugarrena. Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetara bideratutako baliabideen guztizko kopurua.
2013ko aurrekontu-ekitaldian kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak finantzatzeko eman beharreko baliabideen guztizko kopurua 93.750 eurokoa izango da, gehienez ere; horietatik 33.750 euro LGENFren kargura izango dira, eta 60.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.
Era berean, gehienezko kopuru horretatik % 90 kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak nekazaritza-ustiategiei ematen dizkieten entitateentzat izango da, eta % 10, baso-ustiategiei kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen dizkieten entitateentzat. Dena den, lerro edo entitate-mota horietako bakoitzarentzat guztiz erabiltzen ez diren soberakinak edo kopuruak beste lerro edo entitate-mota batentzat erabili ahal izango dira.
Bosgarrena. Prestakuntza-gastuak.
Nekazaritza-ustiategien aholkularitza-entitateen abenduaren 2ko 272/2006 Dekretuaren 2. artikuluaren a) idatzi-zatitik h) idatzi-zatira ezarritako aholkularitza-zerbitzuak emateko aitortutako entitateek nahitaez eskaini behar dituzten arloetako zereginetan jarduteko ezagutza eta gaitasunetako prestakuntzarekin zerikusia duten gastuak laguntzen xede diren gastu gisa onartuko dira.
Diruz lagungarri diren prestakuntza-gastuen artean sartzen dira aholkularitza-entitateetako langileen jardunaldi, ikastaro, graduondoko titulazio eta antzekoetako inskripzio-gastuak, baita entitate horietako langileen prestakuntzara bideratutako gertakizunak antolatzeko gastuak ere. Ez dira diru-laguntza honen xede diren prestakuntza-gastuetan sartzen joan-etorriei, egonaldiei eta dietei dagozkienak.
Seigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek administrazio bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hileko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Zazpigarrena. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baita 2013an emandako diru-laguntza batzuen onuradunen zerrenda, zehazki, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntze
- Ikus: 133/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa.