- HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika-ikasketa profesionaletan sartzeko probak eta onartzeko prozedura arautzekoa.». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika-ikasketa profesionaletan sartzeko probak eta onartzeko prozedura arautzekoa.».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/30
- Argitaratze-data: 2014/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Hezkuntzako sailburuaren 2014ko urtarrilaren 30ko Aginduan (2014ko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.) gisa horretako hutsak atzeman dira. Agindu horren bidez, musika-ikasketa profesionaletan sartzeko probak eta onartzeko prozedura arautzen da. Horrenbestez, zuzendu egiten dira:
Euskarazko bertsioan, seigarren artikuluaren 2. puntuan, «Sarrera proben izapideak urtero egingo dira, eta kronograma hau beteko dute» dioenean, 2014/631 (14/3) orrialdean,
Honako hau dioenean:
Probak egiteko egunak: ekaineko bigarren hamabostaldia..
Honela esan behar du:
Probak egiteko egunak: ekainaren 10etik 30era..
Euskarazko bertsioan 7. Artikuluan 3. Puntuan, 2014/631 (14/3) orrialdean,
Honako hau dioenean:
2. 7. artikuluan adierazten den epean, kontserbatorioko edo zentro baimenduko zuzendariak epaimahaiko proposamen bat bidali behar du Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzara (proposamen horretan, epaimahaikide titularrak, karguak eta ordezkoak zehaztuko dira, eta gero, izendapenaren ebazpena emango du Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak..
Honela esan behar du:
2. 6. artikuluan adierazten den epean, kontserbatorioko edo zentro baimenduko zuzendariak epaimahaiko proposamen bat bidali behar du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara (proposamen horretan, epaimahaikide titularrak, karguak eta ordezkoak zehaztuko dira, eta gero, izendapenaren ebazpena emango du Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak..