Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 31koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2013ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 31koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2013ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3619
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/31
  • Argitaratze-data: 2013/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2013ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez, Gaztemundu programaren 2013ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordea 2013ko ekainaren 11ko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2013ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. Deialdi honetatik kanpo uztea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 31.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.