- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Aginduko diru-laguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Aginduko diru-laguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 80
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/11
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Diru-laguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar denez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena, onuradunen zerrenda, finantzatutako proiektuak eta emandako zenbatekoak adierazten dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunei banan-banan jakinarazteaz gain, horrela xedatzen baita publikoa ez den ondare dokumentala antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24 Aginduan.
Ondorioz, hauxe
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 11.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)