- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei 2013ko ekitaldian diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei 2013ko ekitaldian diru-laguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 166
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/17
- Argitaratze-data: 2014/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez, 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen. Diru-laguntzak 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko zuzendu ziren.
2013ko uztailaren 30eko Ebazpeneko 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.
Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau
Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa seiehun eta hogeita hemezortzi mila eta laurehun eurokoa (638.400) izango da, eta I. eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak eta diru-kopuru konkretuak.
Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren udalak eta mankomunitateak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.
Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei 2013ko ekitaldian diru-laguntzak emateko dei
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek 2013. eta 2014. u