- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez erabakitzen baita urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian jasotzeko prozedura. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez erabakitzen baita urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian jasotzeko prozedura. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1343
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/27
- Argitaratze-data: 2014/03/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Aginduaren bitartez, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkeztu zen. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.
2013ko urriaren 2an eskariak aurkezteko epea bukatu zen, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 147 eskari jaso dira. Horietako 96 prozedura arrunterako aurkeztu dira; 51, aldiz, prozedura errazturako. Bi prozedurak 260/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta 2013ko uztailaren 24ko Aginduaren 5. artikuluan zehaztuta daude.
Urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du, diru-laguntza emateko irizpideekin eta aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude diru-laguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, bai eta ukatutako diru-laguntzak eta horretarako arrazoiak ere; dena aipatutako dekretuaren arabera.
Ingurumeneko sailburuordeak du eskatutako diru-laguntzen onuradun eta zenbatekoen gaineko behin betiko erabakia hartzeko eskumena, aipatu urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera.
Honako hauek aztertuta geratu dira: urriaren 19ko 260/2010 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Agindua, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkezten duena; apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har aplikagarri den araudia. Hori dela eta, honako hau,
Lehenengoa. Ebazpen honetako I. eta III. eranskinetan jasotako enpresei diru-laguntza ematea, bertan jasotzen den proiektuak burutzeko eta zenbatekoengatik.
Aipatutako diru-laguntza eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastuen portzentajea da, hau da, inbertsioaren zenbateko garbietan.
Bigarrena. Ebazpen honetako II. eta IV. eranskinetan jasotzen diren enpresek egindako diru-laguntza eskaria ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Agindu honetako V. eranskinean atzera egitea izan duten diru-laguntza eskariak argitaratzea.
Laugarrena. Onuradunak diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu behar du, ordainketa eskatu aurretik. Prozedura arruntean, gainera, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 16. artikuluak aurreikusitako baldintza-plegua betetzen duela agiri bidez egiaztatu eta, hala badagokio, diru-laguntzaren gai diren instalazioak aurrez ikuskatu ondoren ordainduko da diru-laguntza.
Bosgarrena. Onuradunek urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 18. artikuluan onuradunentzat arautzen diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko jardunbide orotan egon behar duen jakinarazpen printzipioa betetzekotan.
Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek xedatutakoaren betez.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)