Euskadi.eus
  • 1622/2019 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1622/2019 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 261
  • Xedapen-zk.: 1622
  • Xedapen-data: 2019/12/02
  • Argitaratze-data: 2020/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko azaroaren 9a, EHAAn argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakia, Erakunde Zentralaren egitura aldatu eta garatzen duena, eta, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaia egokitzeko egoera berrira, beharrezkoa da Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahai berri bat izendatzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren 1998ko martxoaren 9ko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Hainbat egunetan, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena eguneratu da, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko plantilla osatzen duten langileen alta eta bajetara egokitzeko.

Zuzendaritza Nagusiaren kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu da, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

OsakidetzaEuskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontrataziomahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazioorganoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.

Eratzen diren kontratazio-mahaiak, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:

  1. Presidentea: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, kontratazio-organokoa ez dena.

  2. Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

  3. Mahaikide-idazkari bat, kontratazio-organoak izendatua dagokion erakundera atxikitako letratuen edo zuzenbide lizentzia duten kudeaketa-teknikarien artean. Mahaikide-idazkari honek mahaiaren aholkulari juridiko eta idazkari funtzioak izango ditu, eta hitza eta botoa izango dute.»

    Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak Espainiako antolamendu juridikorako transposizioa egiten dute aurreikusitako ondorioetarako:

    1. Prozedura irekietan, mugatuetan eta prozedura negoziatu publizitatedunetan, kontratatzeko eskumena kontratazio-batzorde batena denean izan ezik, prozedura ireki, ireki sinplifikatu, mugatu, lehia-elkarrizketa bidezko prozeduretan, negoziazio bidezko lizitazioetan eta berrikuntzarako elkarte bidezko prozeduretan, administrazio publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute. Lizitazioaren berri iragarki bidez eman beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-mahaia eratu edo ez aukeran izango du kontratazio-organoak, 168. artikuluaren b) letrako 1 atalean aurreikusitako premiazko urgentzia justifikatu ezean. Kasu horretan, ezinbestekoa izango da kontratazio-mahaia eratzea. 159.6 artikuluak xedatzen dituen prozeduretan, aukerakoa izango da kontratazio-mahaia eratzea.

      (..)

    1. Mahaia presidente batek, behar bezala izendatutako mahaikideek eta idazkari batek osatuko dute.

      Zuzendaritza Nagusiaren eta Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren eskumenek bikoiztasun bat dute Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko kontratazio-mahaiak esku hartzen duen kontratazio-prozeduretan eta, gainera, presidentea (Zuzendaritza Nagusia) eta mahaiko gainerako kideak (Kontratazio Organoa) izendatzeko eskumena sail diferenteek dute. Hori dela eta, izendapena sinplifikatu eta bateratze aldera, komeni da Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzak eskuordetze bidez zeuzkan prozedura hauetako eskumena bereganatzea.

      Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

Eskumena bereganatu ostean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusira atxikitako kontratazio-mahaiaren osaera aldatzea. Hauek dira kide berriak:

Presidentea:

Titularra:

Giza Baliabideen zuzendari-kargua duen pertsona.

Ordezkoak:

Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako Zuzendariordetzako titularra.

Erizaintzako Aholkularitzako Zuzendariordetzako titularra.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako titularra.

  1. mahaikidea:

    Titularra:

    Susana Rodríguez Carballeira.

    Ordezkoa:

    Francisco Javier Fuertes Machín.

  2. mahaikidea:

    Titularra:

    Jon Ander Remirez Gabiña.

    Ordezkoak:

    Elena Gutierrez Fernández.

    Juan Carlos Villacian Cantabrana.

    Arrate Chillón Barbadillo.

    Mahaikide-idazkaria:

    Titularra:

    Ascensión Tena Vélez.

    Ordezkoak:

    Maribel Ferreras Ruiz.

    María Belén Beltrán Cano.

    Zuzendaritza Nagusira atxikitako letratuak edo zuzenbide lizentzia duten kudeaketa-teknikariak.

    Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JUAN LUIS DIEGO CASALS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.