- Interes orokorreko portuak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
InprimatuInteres orokorreko portuak
Identifikazioa
- Egoera: Egin gabe
- Transferentziaren urtea: ---
- Gaia: Azpiegiturak
- Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Euskal Autonomia Erkidegoan interes orokorreko bi portu daude: Bilboko Portu Autonomoa eta Pasaiako Portua (Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen testu bateginaren I. eranskinean horrela jasota daude, 4.1 artikuluak hara bidaltzen baitu). Horrez gain, Bilboko Portua Europar Batasuneko 1315/2013 EB Erregelamenduaren II. eranskinean sartuta dago, RET-T Europa Barneko Garraioen Sareko itsas portuen oinarrizko sareko nodo gisa. Hortaz, bertan ezarritakoa aplikatu ahal zaio, bai eta 2017/352 EB Erregelamenduan ezarritakoa ere. Estatuak zuzenean egiten du portu horien kudeaketa, Bilboko portuko eta Pasaiako portuko agintaritzen bitartez, hurrenez hurren.
Estatuko araudia aurrez aldatuko balitz, bi portu horietako betearazpen-eginkizunak eskatuko lirateke, eta, besteak beste, honako zeregin hauek bertan sartuko lirateke:
(a) zerbitzu orokorrak ematea eta portuen zerbitzuak kudeatzea eta kontrolatzea;
(b) portuko zerbitzugunea eta portu-erabilerak antolatzea;
(c) portuko obrak eta zerbitzuen proiektua egitea, horiek eraikitzea, zaintzea eta ustiatzea; baita agindutako itsas seinaleez arduratzea ere.
(d) portuko jabari publikoa eta itsas seinaleak kudeatzea, halakoak atxiki zaizkienean;
(e) itsas edo portu-trafikoarekin lotura duten industria- edo merkataritza-jarduerak sustatzea; eta
(f) portuko espazioan eta portuko trafikoan egin daitezkeen askotariko garraiobideen eragiketak koordinatzea (salgai arriskutsuak barne hartuta).
FITXA 3 INTERES OROKORREKO PORTUAK (PDF, 325 KB)
Araudia
- Estatu-araua: Real Decreto Legislativo 2/2011, de 5 de septiembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Puertos del Estado y de la Marina Mercante.; Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas. (Texto consolidado); Real Decreto Legislativo 1297/1986, de 28 de junio, por el que se adapta al derecho de las Comunidades Europeas el régimen vigente en materia de Zonas y Depósitos Francos.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 12.8. artikulua.
- Konstituzioa: 149.1.20 artikulua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Jurisprudentzia:
- Extracto Dictamen Generalitat de Cataluña
- STC 77/1984 Proyecto de modificación del Plan General de Ordenación Urbana de Bilbao y su comarca
- STC 233/1997 Mantenimiento del servicio de estiba y desestiba en el Puerto Autónomo de Bilbao
- Distribución competencial Puertos
- STC 40/1998 Ley 27/1992 de Puertos del Estado y de la Marina Mercante
- STC 80/1998 Tarifas a aplicar en los puertos de la Comunidad Autónoma de Galicia
- STC 193/1998 Puertos deportivos de la Comunidad Autónoma de Andalucía
- STC 226/1998 Doctrina constitucional respecto a la distribución competencial en materia depuertos