Euskadi.eus
  • Itsas salbamendua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Itsas salbamendua

Identifikazioa

  • Egoera: Egin gabe
  • Transferentziaren urtea: ---
  • Gaia: Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Herrizaingoa; Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

Bilaketak egiteko eta biziak eta ontziak salbatzeko operazioak, EAEko itsasertzeko Estatuaren lurralde-uretan. Zehazki, eta adibide gisara, eskumen betearazleek eginkizun hauek hartzen dituzte beren gain:


1.- Itsasoko bilaketetarako, erreskateetarako eta itsas salbamendurako zerbitzuak ematea.

2.- Itsasoko trafikoa kontrolatzea eta horri laguntzea.

3.- Itsasoko kutsadura prebenitzea eta horren aurka borrokatzea.

4.- Atoi-zerbitzua eta ontzi laguntzaileak.

5.- Gizakiak itsasoan salbatzeko eta itsasoko kutsaduraren aurka borrokatzeko zerbitzu berezien EAEko Plana egitea. Salbamendurako Estatuko Planarekin, ur-mugakideetako estatuekin eta Europar Batasunarekin koordinatu beharko
da plan hori.

6.- Portuetara sartzeko eta horietatik irteteko bideak zehazteko unean lotesleak izango diren txostenak egitea, itsasoko segurtasunarekin zerikusia duten alderdietan.


7.- Salgai arriskutsuak daramatzaten edo salbuespenezko baldintzetan dauden ontziek maniobrak egiteko irizpideak ezartzea.

8.- Itsasoko trafikoari, itsas segurtasunari, nabigazioari, atoiari eta ontzien laguntzari segimendua egiteko eta laguntzeko serbitzuak ematea, oro har.

9.- Nazioarteko akordioek baimendutako ontzien gaineko gainbegiratze teknikoa egitea euskal lurraldean dauden portuetan, eraikuntza-fasean dauden ontziak eta ontzien barruan dauden salgaiak barne hartuta.

10.- Zama-lanetan, itsasoko segurtasunarekin lotura duten alderdiak gainbegiratzea.
11.- Aurrekoak osatzeko zerbitzuak.

Itsas Salbamendu eta Segurtasunerako Sozietatea (SASEMAR) enpresa-erakunde publikoa da, Estatuko sektore publikoan kokatuta dagoena, eta berak egiten ditu lan horiek EAEn. Bada, bitarteko material eta pertsonal ugari dauzka; besteak beste, hauek: Bilboko Salbamendu Koordinazioko Zentroa, atoiontziak, A mailako itsasontzia eta helikoptero bat Santanderreko basean, zona hori estaltzen duena.

 

7 FITXA ITSAS SALBAMENDUA (PDF, 562 KB)