- 11/1982 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu11/1982 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Hezkuntza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1. Maiatzaren 8ko 845/1981 Errege Dekretuak 6. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzea Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioaren eskumenekoak ziren nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko eginkizun batzuk; hain zuzen, honako hauek:
a) Ikuskapen teknikoa.
b) Estatuko politika ekonomiko erabatekoarekin koordinaturik, inbertsioen programa prestatzea, onestea, betetzea eta kontrolatzea.
c) Eskualdatutako administrazio-zerbitzuetan eta ikastetxeetan langileria aldetik zer premia dagoen aurreikustea, eta aurreikuspen hori onestea, unean uneko legeriarekin bat etorrita.
d) Lanbide Heziketako eta Helduen Etengabeko Prestakuntzako unitate publikoak eta atalak, institutu politeknikoak, zentroak eta ikastetxe onartuak sortzea, eraldatzea, zabaltzea, sailkatzea eta ezabatzea, hala araubide arruntekoak nola izaera esperimentalekoak.
e) Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetako planak, ikasketa-programak eta gidalerro pedagogikoak prestatzea eta onestea, bai araubide arruntean, bai izaera esperimentalez, baina, betiere, hezkuntza-sistemaren antolamendu erkidea eta gutxieneko irakaskuntzak errespetatuz; bestalde, Estatuari dagokio gutxieneko irakaskuntzak finkatzea, titulu akademikoak eskuratzeko eta emateko baldintzak betetze aldera.
f) Eskualdatutako ikastetxeei eta zerbitzuei atxikitako irakasleak eta gainerako langileak (irakasleez bestekoak) izendatu eta lekuz aldatzea eta haien lanbidean gora egiteaz, hobetzeaz eta mugikortasunaz arduratzea.
g) Ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzea eta izendatzea, merituaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioei jarraiki.
h) Ikastetxeak eraikitzeko, aldatzeko edo zabaltzeko obrak gizarte-interesekotzat edo lehentasunezko gizarte-interesekotzat jotzeko proposamenak eta izapideak egitea.
i) Estatuko politika orokorrarekin bat etorrita, itsas eta arrantza-ikastetxeetan irakaskuntza arautuak edo arautugabeak baimentzeko eta kentzeko araubidea prestatzea eta onestea, baita araubide juridikoari, administratiboari eta ekonomikoari lotutako alderdi guztiak ere.
j) Ikastetxeen araubide juridikoa eta administratiboa finkatzea; eta, orobat, ikastetxe pribatuen jarduera baimentzeko, aldatzeko eta uzteko eskabideak izapidetu eta ebaztea, betiere, unean uneko legeriarekin bat etorrita.
k) «Patronato de Promoción de la Formación Profesional Náutico-pesquera» izenekoak EAEn kudeatzen zituen baliabideez arduratzea.
l) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da bere lurralde-eremuko ikastetxe publikoak eta pribatuak inskribatzea; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak bere erregistroa finkatuko du, Estatukoarekin koordinatuta, eta, hortaz, inskribatutako espediente guztien kopia bidaliko dio Estatuari. Bestetik, Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta Ikastetxeen Erregistroan izena emanda duten ikastetxe publiko eta pribatu guztien zerrenda bidaliko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari.
m) Testu-liburuak eta gainerako material didaktikoa onestea, alegia, aurreko e) idatz-zatian aipatu diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabili behar diren planak, ikasketa-programak eta gidalerro pedagogikoak.
n) Doakotasunerako bekak emateko espedienteak izapidetu eta ebaztea, betiere, Estatuak oro har ezartzen dituen gutxieneko kopuruak betez.
o) Itsas eta arrantza-ikastetxeetako ikasleei babesa eta laguntza ematea, eta, orobat, era guztietako beken eta laguntzen araubidea egin eta kudeatzea, laguntzak emateko deialdia eginez eta laguntzak emanez.
2. Aipatu berri ditugun eginkizun eta zerbitzu horiek EAEk beteko ditu, baina Estatuak goi-ikuskaritzaren bidez ikuskatuko ditu. Nolanahi ere, behar bezala bermatu beharko da espainiar guztien berdintasuna Konstituzioan jasota dauden eskubideak eta betebeharrak betetzeko garaian.
3. Hezkuntza arautzeko eskumen hauek hezkuntza-sistemaren antolamenduaren barruan egikarituko dira, Autonomia Erkidegoaren 16. artikuluan eta berak aipatzen dituen lege organikoetan ezarritako eran.
4. Autonomia Estatutuaren 20.3. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Autonomia Erkidegoari dagokio nazioarteko itunak edo hitzarmenak betearaztea, Estatuak nazioarteko harremanen arloan (Konstituzioaren 149.1.3. art.) duen eskumen esklusiboari kalterik egin gabe.
Era berean, Autonomia Estatutuak 20. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa betetze aldera, Estatuak, itsasorako eta arrantzarako prestakuntzari buruzko itunak eta hitzarmenak prestatzen direnean, horren berri eman beharko dio Autonomia Erkidegoari.
Araudia
- Autonomia-araua: 11/1982 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 3391/1981 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 29koa (nautikako eta arrantzako irakaskuntzaren arloan Estatuak dituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Lotutako transferentziak
- 212/1982 DEKRETUA, azaroaren 22koa, arrantza-sektorearen antolamenduaren arloko zerbitzuak eskualdatzeai buruzkoa
- 215/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, irakaskuntzen arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikitako baliabideak ugaltzeari buruzkoa
- 133/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloan erlijio-irakasleak eskualdatzekoa.
- 134/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, espetxe erakundeetako maisu-maistrei buruzko eskualdaketa.
- 135/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa,EAEri unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu diona (irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan e
- 136/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, nautikako eta arrantzako zein uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetako zeregin eta zerbitzu berriak eskualdatzeko dena, baita urpekaritza profesionalari buruzkoak ere.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.31 artikulua.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 87/1983 Enseñanzas mínimas de ciclo medio de EGB. Cooficialidad lingüística
- STC 88/1983 Enseñanzas mínimas de ciclo superior de EGB
- STC 93/1985 Centros experimentales de eseñanza. Obtención, expedición y homologación de títulos
- STC 82/1986 Normalización lingüística. Cooficialidad
- STC 26/1987 Ley Orgánica de Reforma Universitaria
- STC 123/1988 Normalización lingüística. Expedición título de Graduado Escolar
- STC 122/1989 Títulos académicos y profesionales. Profesiones tituladas
- STC 147/1992 Enseñanzas no regladas: alcance. Competencias CCAA
- STC 337/1994 Lenguas oficiales. Cooficialidad lingüística. Estudiso básicos. Certificado de grado de EGB
- STC 154/2005 Seguridad pública: seguridad privada. Delimitación competencial