- 58/1982 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, industria birmoldatzeko planak garatzeko eta betetzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia arg - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu58/1982 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, industria birmoldatzeko planak garatzeko eta betetzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Industria eta Energia
- Jardun-eremua: Industria
Lehenengoa: Birmoldatzeko planak prestatzea eta negoziatzea.
Lankidetza egokia izate aldera, Euskal Autonomia Erkidegoak informazioa jasoko du Estatuko administraziotik, industria birmoldatzeko planen prestakuntzaz eta haien gaineko negoziazioaz, betiere, Autonomia Erkidegoko lurraldean, birmoldatzen ari diren sektoreko enpresak badaude eta, gutxienez, sektoreko enpleguaren %10era iristen badira. Era berean, egoera horietan berberetan, Euskal Autonomia Erkidegoak behar bezalako aurreikuspenak egin eta helaraziko dizkio Estatuari, Estatuko Administrazioak birmoldatu beharrekotzat jo dituen sektoreen arazoei, helburuei eta baliabideei buruz.
Bigarrena: Industria birmoldatzeko planak garatzea eta gauzatzea.
1. Batzorde betearazlea arduratuko da industria birmoldatzeko neurriak eta arauak aplikatzeaz; eta, batzordea nork osatuko duen, industria birmoldatzeko egiten den dekretu bakoitzean zehaztuko da; nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoak ordezkaritza izango du bertan, betiere, Erkidegoko lurraldean, birmoldatzen ari den sektoreko enpresak badaude eta, gutxienez, sektoreko enpleguaren %10era iristen badira.
2. Halaber, baldin eta industria birmoldatzeko plan nola gauzatzen den zaintzeaz arduratuko den organorik bada, Euskal Autonomia Erkidegoak ordezkaritza izango du organo horretan, aurreko paragrafoan adierazitako batzorde betearazlean bezalaxe, betiere, Erkidegoko lurralde-eremuan, birmoldatzen ari den sektore horretako industriarik egonez gero eta, gutxienez, sektoreko enpleguaren %10era iritsiz gero.
3. Hortaz, bada, EAEko Autonomia Estatutuan ezarritakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko ditu EAEn industria birmoldatzeko planak garatzeko eta gauzatzeko eskumenak; bereziki, eta aurreko idatz-zatietan adierazitakoez gain, honako hauek: industria birmoldatzeko planak ezarri nahi dituzten sektoreetako enpresen informazioa eta eskabideak bideratzeko eskumenak; dagokion planaren jarraibideak aztertzeko eskumenak; dagokion batzorde betearazleak hartutako akordioekin bat etorriz, eta Autonomia Erkidegoko eskumenen esparruan, une bakoitzean egokiak diren neurriak hartzeko eskumenak; eta EAEko industria-birmoldaketako programen garapena kontrolatzeko eta zaintzeko eskumenak.
Araudia
- Autonomia-araua: 58/1982 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, industria birmoldatzeko planak garatzeko eta betetzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 3502/1981 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 29koa (industria birmoldatzeko planak garatzeko eta betetzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.30. artikulua.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 29/1986 Ejecución de planes de reconversión y reindustrializaciónSTC 199/1989 Planes de reconversión
- STC 177/1990 Medidas de fomento del sector de la construcción naval en Galicia
- STC 190/2000 Medidas de adaptación a la competencia internacional y diversificación de zonas con implantación de industria textil-confección