- 43/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Dekretu horren bidez, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu43/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Dekretu horren bidez, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1985
- Gaia: Lan arloa
- Jardun-eremua: Osasuna; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Lehenengoa.- Laneko segurtasunaren eta higienearen arloan, EAEri eskualdatzea Estatuko Administrazioak Laneko Segurtasuneko eta Higieneko Kabinete Tekniko Probintzialen bidez betetzen zituen eginkizunak, dagokion lurralde-eremuan eta transferentzia-akordioan ezarritako moduan bete ditzan.
Eginkizun horiek behar bezala betetze aldera, EAEri eskualdatzen zaizkio, orobat, «Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo» delakoaren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko kabinete tekniko probintzialak, hain zuzen ere, institutu horren eskumenak probintzien esparruan betetzeaz arduratzen zirenak.
Bigarrena.- Bestetik, eskualdatutako eginkizunak nola gauzatzen diren azaltzeko informazioa eta datu estatistikoak emango dizkio EAEk «Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo» delakoari, Estatu osoko gainerako informazio estatistikoarekin behar bezala koordinatu eta uztar daitezela bermatze aldera. Informazio eta datu estatistiko horiek emateko, lehendik ezarrita dagoen metodologiari edo unean-unean ezartzen denari jarraituko zaio.
Araudia
- Autonomia-araua: 43/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Dekretu horren bidez, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2557/1985 ERREGE DEKRETUA abenduaren 18koa (laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Estatuak dituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 12.2. artikulua
- Konstituzioa: 149.1.7 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Laburpen KAE 51/2006 Kuoten likidazio-espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra
- STC 51/2006 Procedimientos para la imposición de sanciones por infracciones de orden social y para los expedientes liquidatorios de cuotas de la Seguridad Social
- STC 195/1996 Ley 8/1988 sobre infracciones y sanciones en el orden social