Euskadi.eus
  • 24/1987 DEKRETUA, otsailaren 24koa (Dekretu horren bidez, industriaren, energiaren eta mehatzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia ar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

24/1987 DEKRETUA, otsailaren 24koa (Dekretu horren bidez, industriaren, energiaren eta mehatzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1987
  • Gaia: Industria eta Energia
  • Jardun-eremua: Industria
Xedea:

(Eskumenak gehitzea) Maiatzaren 8ko 1255/1981 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion industriaren, energiaren eta mehatzen arloko eginkizun eta zerbitzu jakin batzuk eta, akordio honen bidez, osatu egiten da eskualdatze hori: Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Industriako eta Energiako Ministerioak ur mineralen, ur termalen eta lurpeko uren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen zituen eginkizunak. 

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio ibilgailuen azterketa teknikoko aztertokia eraikitzea, eta, hortaz, Transferentzien Bitariko Batzordeak 1981eko apirilaren 9ko bilkuran hartutako erabakia halaxe aldatzen da. Estatuaren 1984ko aurrekontuetan horretarako bideratu ziren kredituak, 1985. urteko aurrekontuan sartutakoak, zuzenean eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari. 

Apirilaren 9ko akordio hartan ezarritakoaren arabera, Industria eta Energia Ministerioak Bilbon eraiki nahi zuen ingurumen-laborategia EAEri eskualdatu behar zitzaion, instalazioa burutu bezain laster. Instalazioa bukatu zen, eta, hortaz, eskualdaketa egitea geratzen zen. Laborategia abian jartzeak eragindako gastuak Autonomia Erkidegoaren kontura izango ziren.

Eskumenen konfigurazioa