Euskadi.eus
  • 295/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (Dekretu horren bidez, bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradiaktiboen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

295/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (Dekretu horren bidez, bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradiaktiboen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1994
  • Gaia: Industria eta Energia
  • Jardun-eremua: Industria
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaizkio Industria eta Energiako Ministerioaren eginkizun eta zerbitzuen artean honako hauek: apirilaren 29ko 25/1964 eta apirilaren 22ko 15/1980 legeek eta lege horiek garatzeko xedapenek arautzen dituztenak; 15/1980 Legean aipatzen direnen artean, bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradiaktiboei buruzkoak; eta, orobat, diagnostiko medikurako X izpietako aparatuei buruzkoak.